(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Nafarroako Egunaren diskurtso instituzionalean nabarmendu du “gizarte nafarra krisiaren aurrean egiten ari den ahalegina, behar handiena dutenekin herri solidario eta konprometitu moduan finkatzen duena” astelehena, 2012.eko abenduak 3


"Herritar guztiek beren lanarekin Foru Komunitatearen etorkizuna eraikitzeko duten erantzukizuna" ere eskatu du


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroaren Egunaren diskurtso instituzionalean azpimarratu du "gizarte nafarra osoa krisi-garai honetan egiten den ahalegina, behar handiena dutenekin herri solidario eta konprometitu moduan finkatzen duena"; aldi berean eskatu du, "herritar guztien erantzukizuna beren lanarekin, ikasketarekin, elkartasunarekin laguntzen jarrai dezan gaur bizi dugun egoera zail hauek gainditzeko eta, era horretan, guztion artean, Nafarroaren etorkizuna eraikitzeko".

Barcina Lehendakaria 2012ko Nafarroako Egunaren diskurtso instituzionalean. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroaren Egunaren diskurtso instituzionalean azpimarratu du "gizarte nafarra osoa krisi-garai honetan egiten den ahalegina, behar handiena dutenekin herri solidario eta konprometitu moduan finkatzen duena"; aldi berean eskatu du, "herritar guztien erantzukizuna beren lanarekin, ikasketarekin, elkartasunarekin laguntzen jarrai dezan gaur bizi dugun egoera zail hauek gainditzeko eta, era horretan, guztion artean, Nafarroaren etorkizuna eraikitzeko".

Barcinak ere iragana aipatu du gainditzeko eredu gisa "Nafarroaren egun honetan, gure bizikidetza ospatzen dugunean, atzera begiratzen dugunean mendeetan zehar bere identitateari eutsi dion herri baten historia luze eta oparoa ikusten dugunean, zailtasun asko eta larriak saihestuz".

Nafarroako Unibertsitate Publikoari (NUP) bere 25. urteurrena dela eta Nafarroaren Urrezko Domina emateko ekitaldian, Lehendakariak azpimarratu du ere, "inguruan dituztenen arazoak arintzen tinko jarduten duten pertsona eta erakundeen lana, ekarpen ekonomikoekin edo espeziekin lagunduz", bai eta enpresena ere, "era bidezkoan bereganatutako beren eskubideetako batzuk lagatzen dituzten langileena kaleratzeak eta langabezia ekiditeko, bai eta erabat konprometituta dauden enpresarioena ere beren enpresetako jarduerari eta lanpostuei eusteko borroka eginez".


Barcina Lehendakaria 2012ko Nafarroaren Egunaren ekitaldi instituzionalera bertaratutako agintari nahiz jendeari hitz egiten. ( irudia handitu )

Yolanda Barcinak azpimarratu du ere, "pertsonek, kolektiboek, merkatariek, profesionalek edo hedabideek hartutako erabaki eta ekintzak ere, "duten guztia ematen dihardutenak beste batzuek krisiaren ondorio kaltegarrienak jasan ez ditzaten". Haientzat guztientzat "gizarte osoaren aitorpen onena" izan du, "gure eskerrik beroena guztioi ematen diguten giza eredu handiagatik". "Haien lan isila eta zentzuzkoa, tinkoa eta miresgarria –jarraitu du Barcinak–, funtsezko baliabidea da egoera honen ondorioa txarrenak ekiditeko eta oinarrizko tresna izango da egungo zailtasunei irabazteko".

Alde horretatik, Lehendakariak adierazi du "eredu horretatik ikasi behar dugula Nafarroaren kudeaketa publikoaren ardura dugunok, baita Espainian nahiz Europan ere". "Lan egiteko garaiak dira –nabarmendu du Barcinak–, ardurazko jokatzeko ordua norberaren eta alderdien interesen gainetik, beharrezko neurriak aplikatzeko garaia, askotan gogorrak eta esker txarrekoak direnak, zuzen jarduteko gizartearekin hartu dugun konpromisoaren zati bat delako, ez garai onetan soilik, baita garai txarretan ere".

"Esker txarreko murrizketa mingarriak", baina "nahitaezkoak aurrerabidearen eta ongizatearen maila errekuperatzeko"

Barcina Lehendakariak gizarteak egun bizi duen krisiaren egoeraren berri ere eman du, "zaila eta konplexutzat" jo duena. Lehendakariaren hitzetan, "ekintzak eta zerbitzuak nabarmen murriztu behar izan ditugu, era nabarmen horretan ere murriztu baitira herritarrek eta enpresek Foru Ogasunari egindako diru-sarrerak, gobernu-lana egikaritzeko dugun funtsezko baliabideak direnak".

Alde horretatik, azaldu du "jarduera-arlo ia guztietan aplikatutako murrizketak eta mozketak agintari orok egin nahi duenaren aurka doala prestazio publikoak finkatzeko eta haien maila hobetzeko; beraz, haien aplikazioa esker txarrekoa eta mingarria suertatzen ari da; baina Europako nahiz Espainiako agintariek adierazten dizkiguten defizit-helburuak betetzeko erabat nahitaezkoa da, eta ezin dugu saihestu. Gure komunitatea zulora eramango lukeen egundoko arduragabekeriak bakarrik ez lieke kasurik egingo irizpide horiek betearazteari".

"Aplikatzen ari garen zorroztasunak eta hersturak –azpimarratu du Lehendakariak–, utziko digu soilik gure aurrean zabaltzen ari den ekonomiaren ikuspegi berrian aurrera egingo duten ideiak eta proiektuak sustatzen. Bide horretan aurrera egiteko buru-belarri ari gara lanean aberastasuna eta lanpostuak sortzeko eta era horretan, guztion ahaleginarekin, gure gizarteak lortu zuen aurrerabide eta ongizatearen mailak errekuperatzea".

Konfiantza etorkizunean

Barcina Lehendakariak bere agerraldia jarraitu du etorkizunaren aldeko apustua eginez; "izan ere, eragozpen larri horiek sentitzen baditugu ere, konfiantzari eutsi behar diogu gure errealitatean bertan, gure historia guztiko belaunaldia prestatuena den gazteenganako konfiantza, konfiantza gure enpresetan, unibertsitateetan, ikerketan eta gizarte guztian".

Barcinak ere oroitzapen berezia izan du "lan bila dabiltzan baina topatzen ez duten pertsonekiko, erakundeetan egiten dugunaren helburu nagusi direnak. Gure ekintzen helburu dira eta izango dira eta ziur nago laster guztiok partekatutako bultzadak baldintza egokiak sortuko dituela gero eta lan, hazkuntza ekonomiko eta ongizate gehiago egon dadin".

Foru Komunitatetik at dauden nafarrentzako aitortza

Barcina Lehendakariak bere agerraldia amaitu du Foru Komunitatetik at dauden nafarrak agurtuz, "beste eskualde nahiz herrialde batzuetan bizi eta lan egiten dutenak, baina gure komunitatekoak direla oso barrenean sentitzen dutenak. Xabierko San Frantzisko gure zaindariak bezala, behar gehien duten herrialdeetan laguntzen ari direnak agurtuz, gosea, pobrezia, gaixotasuna eta injustizia dagoen lekuetan lanean ari direnak, eta gaitz horien guztien aurka lehen lerroan borrokan dabiltzanak, misiolari, borondatezko lankide edo boluntario moduan".

Alde horretatik, gogoan izan ditu ere, "azken urteotan gure gizartean barneratu diren munduko beste herrialde batzuetako herritar asko, gure gizartea zabalduz eta aberastuz, lan eginez, bizitzaren alderdi guztiak gurekin partekatuz, eta horregatik jada gu bezala nafarrak direnak".

"Guztiok elkarrekin –amaitu du Lehendakariak– Nafarroaren zati garela sentitzen dugu. Hori dela eta, gaurko jardunaldia guztion asmo komuna lasaitasunez partekatzeko ordua da Nafarroa hobeago bat eraikitzeko lanean jarraitu ahal izateko".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa