(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Nafarroaren Urrezko Domina jaso du astelehena, 2012.eko abenduak 3


Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatearen kondekorazio gorenena eman dio 25 urte betetzen dituen erakunde horren "zerbitzu eta ekarpen garrantzitsuagatik"


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok Nafarroako Unibertsitate Publikoari (NUP) Nafarroaren Urrezko Domina eman dio gaur eguerdian, Foru Komunitateak ematen duen kondekorazio handiena.

Nafarroako Gobernuak era horretan bere 25. urteurrena aurten betetzen uden erakunde baten "zerbitzu eta ekarpen garrantzitsua" aitortzen ditu, eta hura sortu zutenak nahiz sendotzen eta finkatzen lagundu dutenak omendu ditu. Gainera, Urrezko Domina emateko foru-dekretuaren arabera, Gobernuak espero du sari hau NUParentzat "pizgarri izatea gizarte osoari eta Nafarroako etorkizuneko belaunaldiei ematen dien zerbitzu publikoan bikaintasun gorena bilatzeko".

Lafuente errektorea Urrezko Dominarekin, alboan Barcina Lehendakaria eta Goicoechea lehendakariordea dituela. Argazkian ageri dira ere, García Blasco, Catalán, Burillo, García Guerrero eta Pérez Prados. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok Nafarroako Unibertsitate Publikoari (NUP) Nafarroaren Urrezko Domina eman dio gaur eguerdian, Foru Komunitatean ematen den kondekorazio handiena.

Nafarroako Gobernuak era horretan bere 25. urteurrena aurten betetzen uden erakunde baten "zerbitzu eta ekarpen garrantzitsua" aitortzen ditu, eta hura sortu zutenak nahiz sendotzen eta finkatzen lagundu dutenak omendu ditu. Gainera, Urrezko Domina emateko foru-dekretuaren arabera, Gobernuak espero du sari hau NUParentzat "pizgarri izatea gizarte osoari eta Nafarroako etorkizuneko belaunaldiei ematen dien zerbitzu publikoan bikaintasun gorena bilatzeko".

Nafarroaren Egunarenekitaldi nagusia den domina-ematea Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren patio isabeldarrean ospatu da Yolanda Barcinaren lehendakaritza buru zela. Harekin batera izan dira ere: Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán Higueras eta lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoechea Zubeldu.

Urrezko Domina NUPko errektore Julio Lafuente López jaso du, eta ekitaldian Forun Komunitateko agintari nagusiak izan dira. Halaber, unibertsitate horretako errektore ohi guztiek parte hartu dute: Juan García Blasco, Pedro Burillo, Alberto García Guerrero eta Antonio Pérez Prados-ek.


Lafuente errektorea, bere agerraldian. ( irudia handitu )

Apustu irmoenetako bat

Barcina Lehendakariak onartu du bere agerraldian, NUPa "Nafarroak bere historian egin duen apustu irmoenetako bat" izan dela. "Nafarroak bizi-bizirik mantentzen duen hezkuntza, bikaintasuna, ikerketa, modernizazioa eta bere herritarren ongizatearen aldeko apustua", gaineratu du.

Barcinak ere azaldu du "guztiok bat gatozela esatean NUPak hazkundea eta garapena ekarri dizkiola Nafarroari eta bertako ikasgeletan eta laborategietan eraiki behar dela gure herritarren aurrerabide pertsonalaren eta kolektiboaren zati handi bat".

Gainera, Lehendakariak unibertsitate horretako katedraduna dela gogora ekarri du, eta azpimarratu du Nafarroako Gobernuak erakunde hori identifikatzen duela "arma onenetako bat bezala gure komunitatea krisi ekonomikotik sendotuta atera dadin".

Aldiz, bere agerraldian, NUPko errektoreak jasotako aitorpena eskertu du eta azpimarratu du zuzentzen duen erakundea "funtsezko tresna dela maila pertsona goi-hezkuntzan sartzeko aukera izan zezan merezimenduak eta gaitasunak ematen duten mugarekin soilik".

Lafuentek ere aipatu du "egoera ekonomiko oso konplikatu" honetan "inoiz baino beharrezkoagoa dela unibertsitateen funtzioa defendatzea, NUParena; erakunde horietako lanaren arrakasta eta errendimendua oinarritzen dute pertsona bakoitzari zabaltzen dizkioten aukeretan".

Ekitaldiaren musika Barañaingo abesbatzak jarri du, Pello Ruiz Huici-ren zuzendaritzapean eta honako pieza hauek interpretatu dituzte: Nafarroaren Ereserkia hasieran; Nemesio Otañoren "Danza Sacra" eta Resurrección Mª de Azkueren "Aritz Adarrean", amaitzeko.

Finkatutako unibertsitatea

1987an Nafarroako Parlamentuak NUPa sortzea onartu zuen, eta gaur egun hiru campusek, sei zentrok eta 22 departamentuk osatzen dute. Ikasgela horietatik atera dira lizentziatura, diplomatura, gradu, master eta titulu propioetako 30.000 titulatu, eta Goi Hezkuntzako Europako Espaziorako egokitzapen-prozesua 2012-2013 ikasturte honetan amaituko da lehen graduatuen titulazioarekin.

Urrezko Domina emateko foru-dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak azpimarratu du NUPa "ondo errotuta dagoela Nafarroako Komunitatean, izan duen ibilbideari esker" eta, halaber, "gure Foru Komunitatekoa ez den ikasleak erakartzeko gaitasuna duela".

Aipatzen du ere, egungo egoeran "bertako titulatuek duten laneratzeko ratio onak" eta "ikerketan, garapenean eta berrikuntzan zer protagonismo argia duen, funtsezkoak direnak Nafarroaren gizartearen bizi-kalitatea mantendu eta hobetzeko".

Azkenik, adierazi du, Espainiako unibertsitateen sailkapenean "ondo kokatuta" dagoen NUPak "BPGaren % 1 sortzen duela eta Nafarroako ekonomiaren azken hamarkadako batez besteko hazkunde guztiaren % 16 baino gehiago".

"25 urte bakarrik izanik, Nafarroako Unibertsitate Publikoa unibertsitate gaztea baina ondo finkatutakoa da, unibertsitateko irakaskuntzako erakunde publiko arduratsua da, eta une oro irakaskuntzako nahiz ikerketako beren jarduerak behar sozialei egokitzeko erronkari erantzuten jakin du" baieztatu du Gobernuak.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Barcina Lehendakariaren agerraldia
Lafuente errektorearen agerraldia
Nafarroaren Urrezko Domina emateko Foru Dekretua
Aurreko edizioetan saritutakoak

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa