(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernua Nafarroaren zaindariaren ohorez egindako elizkizunean izan da, Xabierren

astelehena, 2012.eko abenduak 3


Gainera, Nafarroako Eguna aldi bereko 72 kontzerturekin eta Burlatako Nazioen Jaialdiarekin osatu da


Barcina Lehendakaria eta Iruñeko artzapezpikua, elizkizunaren une batean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua, Yolanda Barcina Lehendakaria buru zela, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzain Francisco Pérez-ek eman duen elizkizunean izan da gaur, Xabierko basilikan, San Frantzisko Xabier Foru Komunitateko zaindariaren ospakizuna dela eta.

Meza 09:45ean hasi da Foru Gobernuko kideak bertan zirela; han izan dira ere, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán; Nafarroako Gobernuko ordezkari Carmen Alba; eta Xabierko alkate María José Guindano; beste agintari politiko, militar eta akademikoen artean.

Tradizioak agintzen duen moduan, agintarien segizioa basilikan sartu da Arma Erregea eta mazolariak aurretik zirela. Sarreran nahiz irteeran Nafarroaren ereserkia interpretatu da, "Erreinurako sarrerarako Martxa" izeneko musika-konposizioa.


Nafarroako Gobernuko kideak eta beste agintari batzuk, elizkizunaren une batean. ( irudia handitu )

Mezan, Iruñeko artzapezpikuak Santuaren irudia iruzkindu du zailtasun-unetan borrokarako eredu gisa, eta eskatu dio "ausardiaz eta alferrikako ilusiorik gabe gure zerbitzuaren helburua bereizten lagun diezagula; guztion ongizatea, hain zuzen. Alde horretatik, agintarien ardura ere eskatu du. "Zuek herriaren borondatearen arduradun eta ordezkari, une hauetan lan garrantzitsu bat duzue aurretik, eskubidea zerbitzatzekoa eta injustiziaren nagusitasunaren aurka egitea". "Arrakasta –jarraitu du artzapezpikuak–, justiziaren irizpidearen menpe dago, eskubidea eta ulermena aplikatzeko borondatearen mepe".

Aldi bereko 72 kontzertu eta Burlatako Nazioen Jaialdia

Gainera, Nafarroaren Eguna beste hainbeste udalerri nafarretan egin diren aldi bereko 72 kontzerturekin osatu da. Kontzertu horiek Foru Komunitateko abesbatza eta musika-bandek eskaini dituzte; Nafarroaren ereserkiarekin hasi da eta berariazko programak izan dituzte.

Nazioen Jaialdia ere ospatu da Burlatako kultur etxean. Folklore-jaialdi bat da eta Foru Komunitateko beste herrialde batzuetako elkarteek eskaintzen dute. Zehazki, azken edizio honetan, honako herrialde hauetako taldeak aritu dira: Bolivia, Bulgaria, Txile, Kolonbia, Kuba, Nikaragua, Nigeria, Peru, Errumania eta Senegal.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa