(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak urtearen amaieran %1,5eko defizitaren helburua betetzeko aurreikuspenari eusten dio

asteartea, 2012.eko abenduak 4


Kontabilitate nazionaleko datuen arabera, Nafarroa % 2,4an kokatu zen urteko hirugarren hiruhilekoan


Defizita betetzeko aurreikuspenak

Lourdes Goicoechea, lehen lehendakariordea eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak berretsi egin du gaur Nafarroako Gobernua urte amaieran % 1,5eko defizitaren helburua betetzeko ahalegin guztiak egiten ari dela, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministroak gaur aurkeztu dituen Autonomia Erkidegoen 2012ko hirugarren hiruhileko aurrekontuen exekuzio-datuak ezagutu ondoren.

Ministeriotik azaldu dutenez, Foru Komunitatearen sistema fiskalak dituen bereizgarrien eta Nafarroak berezko dituen diru-sarreren, gastuen eta itzulketen egutegiaren ondorioz, gainerako autonomia-erkidegoekiko konparaketa homogeneoa ez izatea eta urte amaiera hurbildu ahala desberdin aldatzea eragiten dute. Goicoecheak gogora ekarri du urtean zehar datuak izandako bilakaera jakitea garrantzitsua dela joera ezagutzeko, baina hiruhileko bakoitzeko emaitzek ez dutela adierazten aurrekontuaren saldoren portaera urte amaierako kontabilitate nazionalari dagokionez. Ildo horretan adierazi du gaur ezagututako datua Nafarroako Gobernuak hirugarren hiruhileko honetarako dituen aurreikuspenetara hurbiltzen dela eta urtea ixtean % 1,5eko defizitaren helburua betetzea aurreikusten jarraitzen dutela.

Gainera, kontseilariak esan du ona dela Ministerioak joan den irailean Nafarroak egindako eskaera aintzat hartzea eta, hala, Foru Komunitatearen datuak desberdin azaldu eta tratatzea eta, horrekin batera, Nafarroa defizitaren helburua betetzeko bidean dela argitzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa