(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2013. urterako sindikatuen ordutegi-kredituaren % 10eko murrizketari eutsiko dio


asteazkena, 2012.eko abenduak 5


Neurri horrekin 300.000 euro aurreztuko da langileen gastuetan


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki bat onartu du eta, haren bidez, 2013rako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sindikatuen kreditu-ordutegiaren % 10eko murrizketari eusten zaio, 2012an egin den moduan.

Neurri horrek langileen gastuetan 300.000 euro inguru aurreztea ekarriko du, ehuneko hori lanetik guztiz liberatu diren ordezkari sindikalen ordezkapenak gutxitzearen ondorioz, hauek 3 milioi euro inguru behar izaten baitituzte.

2012an administrazio publikoen langileria-arloan hartutako zazpi aurrezte-neurrietatik lehena da, eta haren aplikazioa Nafarroako Gobernuak 2013ra luzatu nahi du, "haren onarpena ekarri zuten egoerak ez baitira aldatu".

Gogoratuko denez, haietako lauk (65 urterekin nahitaez erretiroa hartzea, oporren hilabeteari dagokion aldagarrien ordainketa etetea, ezkontide edo diru-sarrerarik gabeko bikotearentzako familia-laguntza etetea eta funtzionarioen goi-karguentzako osagarriaren murrizketa) foru-lege bat onartzea behar dute. Lanaldia luzatzeak eta "Erabilera berezia" osasun-sisteman dauden enplegatuei prestazioak mugatzeak foru-dekretu berri bat onartzea eskatzen dute.

Unitateen arteko transferentziak

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen ordezkarien ordutegi-kreditua Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dagoen Langileen Estatutuaren Testu Bateginean araututa dago.

Araudiak ezartzen du Langileria Batzordeetako kideen kreditu-ordutegia, bai eta Sindikatuen Askatasuneko Lege Organikoko sindikatuei izaera orokorrez aitortutakoa ere, zabaltzeko xede izan ahalko dela negoziazio kolektiboaren bitartez.

Gaur onartutako dekretuak foru eta estatuko legeria horrek ezarritako gutxienekoak gainditzen ditu, baina ondorengoa dakar: 1994an izenpetutako sindikatuen kreditu-ordutegia luzatzeko erabakia zati batean etetea, bai eta osagarriak edo sektorialak diren beste erabaki batzuk etetea ere.

% 10eko murrizketa hori aplikatzeko aukera izateko, sindikatuek beren ordutegi-kredituaren transferentziak egin ahalko dituzte hauteskunde-unitate ezberdinen artean mugarik gabe.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa