(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak NPBaren onuradun diren 18.175 nekazariri 47,2 milioi euro ordainduko die gaur asteazkena, 2012.eko abenduak 5


NPBaren zuzeneko laguntzen hirugarren ordainketari dagozkio, lehen biak urrian eta azaroan egin ziren


Transcripción textual del video

 

Nafarroako Gobernuak gaurtik aurrera Foru Komunitateko onuradunak diren 18.175 nekazariri ordainduko die aurtengorako NPBaren zuzeneko laguntzen gainerako % 50a. Gogora ekarri behar da Foru Gobernuak urrian eta azaroan 48.491.312,95 euro ordaindu zuela kontzeptu horretan; beraz, Nafarroan, guztira, 95.739.225,23 euro ordaindu da.

Ekiloreen soroa

Ekiloreen soroa.

Nafarroako Gobernuak gaurtik aurrera Foru Komunitateko onuradunak diren 18.175 nekazariri ordainduko die aurtengorako NPBaren zuzeneko laguntzen gainerako % 50a. Gogora ekarri behar da Foru Gobernuak urrian eta azaroan 48.491.312,95 euro ordaindu zuela kontzeptu horretan; beraz, Nafarroan, guztira, 95.739.225,23 euro ordaindu da.

Hala utzi du agerian Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza Abaurreak gaur goizean egindako Gobernu Bilkuran. Era horretan, eta Nafarroako Gobernuak izapidetzean duen arintasunari esker ohikoa denez, Foru Komunitateko nekazariek diru hori izango dute hori egiteko lehen egun eraginkorretik aurrera.

Ordaindutako zenbatekoak onuradunek jasoko dituzte ondorengo banaketaren arabera: ordainketa bakarreko erregimenean, 46.597.181,44 euro 17.595 onuraduni; errotazioak sustatzeko plan nazionalerako, 152.029,55 €, 298 onuraduni; lekaleen kalitatea sustatzeko programa nazionalerako, 884,35 € 2 onuraduni.

Gainera, abeltzaintzarako berariazko laguntza zehatzen saldoa ordaindu da, eta haietatik ere aurrerakin bat jada ordaindu zen. Zehazki, esne-sektorearen ahultasunari dagozkionak dira, 486.708,38 € 140 titularri, eta ahuntz-ahultasunari dagozkionak, 11.108,56 € 140 titularri.

Prozesuaren informatizazioa

NPBaren zuzeneko laguntzak izapidetzea, kudeaketa eta ordainketa Nafarroako Gobernuak egiten du. Prozesu honetako arintasuna, konplexutasun handikoa, egin daiteke NPBaren laguntzen datuak jasotzeko prozeduraren informatizazioagatik, Nafarroako Gobernuari telematikoki digitalizatzen eta transmititzen direnak. Sistemak 32 laguntza-lerro sartzen ditu eskaera bakar batean. Gainera, aurkeztu beharreko dokumentazioa ahal den gehiena murrizten uzten du. Kalkulatzen da, sistema telematiko horri esker, 42.400 dokumentu inguru manipulatzea eta kontrolatzea ekiditen dela eta 27.000 bat joan-etorri Nafarroako Gobernuaren bulegoetara. Gainera, sistema telematikoak laguntzen izapidea arintzen ez ezik eskatzaileei beren eskaera zer egoeran dagoen Internetez ikusten uzten du.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak gogora ekarri du ordaindutako laguntzak kontsulta daitezkeela, bai eta zenbatekoen kalkuluak ere, laguntza bakoitzerako, Departamentuaren webgunean, ziurtagiri digitala erabiliz edo eskatzailearen NAN-PINa. Erakunde kudeatzaile bakoitzak bere erakundeko eskatzaile guztiei dagozkien datuak kontsulta ditzakete.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa