(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lehendakariak Zaragozako Nafarroaren Etxeko ordezkariak hartu ditu ostirala, 2012.eko abenduak 7


Elkarteak argitaratutako liburuaren ale bat eman diote haren sorreraren 50. urteurrena dela eta


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria, Romeo, Bergua, Navallas, Ibáñez eta Portero-rekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Zaragozako Nafarroaren Etxeko ordezkariak hartu ditu aste honetan bere bulego ofizialean. Ordezkari horiek elkartearen sorreraren 50. urteurrena ospatzeko argitaratu duten liburuaren ale bat eman diote.

Arturo Navallas-en liburukia elkarteak bere 50 urteetan antolatutako jarduera aipagarrienen laburpena da, eta haren ibilbidean izandako gertakarien eta berariaz parte hartu duten pertsonen erakusketa grafikoa.

Gaikako 95 epigrafe eta guztira 272 ilustrazio dituen liburuak 112 orrialde ditu eta bost kapitulutan egituratzen da. Lehenengoak atariko orrialde batzuk eskaintzen dizkio Euskal Herriko koloniari, hogeiko hamarkadan sortu zena Nafarroan eta euskal probintzietan (1923-1926) jaiotako pertsonen lehen elkartegintzako mugimendu gisa.

Muin garrantzitsuena hiru kapitulutan planteatuta dago, hogarreko hiru egoitza historikoekin bat datozenak: Sas-ko plazakoa (1962-1972),Gran Via (1973-1997) eta Santiago kalea (1999tik gaur arte). Azkenik, "Las Personas" ("Pertsonak") titulupean, Etxeko batzordekoak izan diren bazkideak izendatzen dira.

Nafarroako Jauregian eskainitako harreran izan dira: Nafarroaren Etxeko egungo lehendakari Rosa Mary Ibáñez eta liburuaren egile Arturo Navallas, bai eta Mariano Romeo, Alfredo Bergua y Concha Portero egoitzako ordezkariak ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa