(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako enplegatu publikoek abenduaren 20ra arte izena eman dezakete hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko hurrengo probetarako ostirala, 2012.eko abenduak 7


Azterketak 2013ko urtarrilean egingo dira eta euskara, ingelesa, frantsesa eta alemanaren ezagutzak egiaztatuko dituzte 


Abenduaren 20a arte zabalik dago, 2013ko urtarrilean Nafarroako Gobernuak egingo dituen hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko probetarako izena emateko epea. Foru Komunitateko administrazio publikoetako funtzionario edo langileentzat dira beren euskara, ingelesa, frantsesa eta alemanaren ezagutzak egiaztatzeko xedearekin.

Probak idatziko zatiaz eta ahozko beste batez osatuta izango dira. Emandako balorazioa 1etik 5erako izango da, zatikapenik gabe, erakutsitako ezagutzen arabera. Bost maila horiek Europako erreferentzia-markoaren A1, A2, B1, B2 eta C1 mailen baliokideak dira. Proba gainditzen duten enplegatu publikoen ziurtagiria jasoko dute, lau urteko baliotasunarekin, hizkuntz horretarako gainditutako maila egiaztatzen duena.

Urte guztietan Nafarroako Gobernuak bi matrikula-epe zabaltzen ditu egiaztatzeko proba-mota horietarako. Izena emateko epea zabalik duten azterketak goizez egingo dira 2013ko urtarrilean. Aldiz, hurrengo deialdia datorren udaberri amaierako aurreikusita dago, arratsaldeko ordutegian.

Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuak (NAPI) egiaztatze-proba horiek antolatzen ditu lekualdatze-lehiaketetan merezimendu edo gaikuntza gisa azaltzen den Nafarroako Gobernuko enplegatuen hizkuntz ezagutza baloratzeko helburuarekin.

Gainera, NAPIak ere kanpo-erakundeek, toki-erakundeak esaterako (mankomunitateak, udalak), proposatutako hizkuntzen balorazio-eskaerei erantzuten diete, eta Foru Komunitateko Administrazioaren hautaketa-epaimahaiek eta haren erakunde autonomoek proposatutakoak


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa