(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mama Tunza-k jaso du 2012ko Elkartasunaren `Nafarroa´ Nazioarteko Saria


astelehena, 2012.eko abenduak 10


Dimina Khasiala-k umezurztegi bat zuzentzen du Nairobiko (Kenya) auzo pobreenean, eta bertan 118 adingaberi ematen die arreta


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta Euskadiko Kutxako lehendakari Txomin Garcíak 2012ko Elkartasunaren `Nafarroa´ Nazioateko Saria eman diote gaur goizean Dimina Khasiala-ri, Mama Tunza izenez gehiago ezagutzen denari (zaintzen zaituen ama, swahili hizkuntzan) Kiberako kaleetan, Nairobiko auzo pobreena, egiten duen lanagatik; umezurztegi bat zuzentzen du bertan eta 118 adingaberi arreta ematen die.

Barcina Lehendakariak azpimarratu du emandako saria "aitorpenaren zati txiki bat baino ez dela" "15 urte hauetan hirurehun haurri baino gehiago zaindu eta arreta eman diezun eskuzabaltasun handiagatik; lo egiteko leku bat, ohe bat, jatordu bat ez ezik, maitasuna eta babesa eman diezu, ama batek bakarrik eman dezakeena".

Horregatik, adierazi du "Mama Tunzaren lana, eta batez ere Mama Tunza pertsona, guztientzako erreferentzia etikoa dela". "Ez zuen beste alde batera begiratu, ez zuen erakundeen eskuetan utzi, ahulenak diren pertsonekiko ardura bere gain hartu zuen, besterik gabe, eta bere bizitzan topatzen joan zen adingabeen gabezi eta beharren aurrean erantzun aktiboa eman zuen", aipatu du.

Dimina Khasialak saria eskertu du proiektuari laguntza ematen dioten pertsona guztien izenean, "batez ere gaur egun esker onekoak eta eskerdunak sentitzen diren haurrak". "Haiek dira mundua aldatu behar dutenak leku hobea izan dadin. Horretarako, beharrezkoa da goi-hezkuntza lor dezaten eta baita beste oinarrizko printzipioak ere beren bizi-kalitatea hobetzeko", esan du.

Saria banatzen

Barcina Lehendakaria Mama Tunza eta Txomin Garcíarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta Euskadiko Kutxako lehendakari Txomin Garcíak 2012ko Elkartasunaren `Nafarroa´ Nazioarteko Saria eman diote gaur goizean Dimina Khasiala-ri, Mama Tunza izenez gehiago ezagutzen denari (zaintzen zaituen ama, swahili hizkuntzan) Kiberako kaleetan, Nairobiko auzo pobreena, egiten duen lanagatik; umezurztegi bat zuzentzen du bertan eta 118 adingaberi arreta ematen die.

Barcina Lehendakariak bere agerraldian azpimarratu du emandako saria "aitorpenaren zati txiki bat baino ez dela" "15 urte hauetan hirurehun haurri baino gehiago zaindu eta arreta eman diezun eskuzabaltasun handiagatik; lo egiteko leku bat, ohe bat, jatordu bat ez ezik, maitasuna eta babesa eman diezu, ama batek bakarrik eman dezakeena".

Horregatik, adierazi du "Mama Tunzaren lana, eta batez ere Mama Tunza pertsona, guztientzako erreferentzia etikoa dela". "Ez zuen beste alde batera begiratu, ez zuen erakundeen eskuetan utzi, ahulenak diren pertsonekiko ardura bere gain hartu zuen, besterik gabe, eta bere bizitzan topatzen joan zen adingabeen gabezi eta beharren aurrean erantzun aktiboa eman zuen", aipatu du.


Barcinaren agerraldia

Barcina Lehendakariak Mama Tunzaren “eskuzabaltasun handia” azpimarratu du. ( irudia handitu )

Aldiz, Euskadiko Kutxako lehendakari Txomin Garcíak azpimarratu du Khasiala, izaera apalekoa izan arren, "emakumeek mundua aldatzeko duten boterea erakutsi duela eta ekintza txikiek zer gaitasun duten etorkizun hobea erdiesteko".

Gainera, Mama Tunzarekiko "miresmena" agertu du "besteenganako zerbitzuaren zentzua izateagatik, hainbeste maitasun jartzeagatik egiten duen horretan, ordura arte ahaztutako hainbeste pertsonengan alaitasuna eta duintasuna jartzeagatik, mina eta miseria arintzeagatik eta tunelaren amaieran argia jartzeagatik". "Gu guztiontzako eredua dela zalantzarik ez dut", baieztatu du.

Dimina Khasialak saria eskertu du proiektuari laguntza ematen dioten pertsona guztien izenean, "batez ere gaur egun esker onekoak eta eskerdunak sentitzen diren haurrak". "Haiek dira mundua aldatu behar dutenak leku hobea izan dadin. Horretarako, beharrezkoa da goi-hezkuntza lor dezaten eta baita beste oinarrizko printzipioak ere beren bizi-kalitatea hobetzeko", esan du.

Etorkizunari begira, Mama Tunzak "guztion laguntzarekin lanean jarraitzeko eta egunero hobetzeko indarra eta borondatea" izateko nahia agertu du.

25.000 euroko saria, diploma eta Jorge Oteizaren eskultura bat Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak ematen diete garapenerako nazioarteko lankidetza-arloan nabarmentzen diren erakunde, organizazio edo pertsonei.

Miguel Indurain txirrindulari ohia buru den epaimahaiak ondorengoa baloratu zuen:" Emakume horren nekaezintasun, altruismo, gaitasun eta lanaren balioak herritarrak eta turistak mugiarazteko zentroa mantentzeko, bai eta hartutako adingabeei pobreziatik irteteko nahia transmititzeko gaitasuna ere".

Ekitaldian parte hartu dute: Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko kontseilari Javier Morrásek eta Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik; Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalánek; Euskadiko Kutxako lehendakari Txomin Garcíak; finantza-erakundeko eskualdeko zuzendari Javier Cortajarenak; eta epaimahaiko beste zenbait kidek. Mama Tunzak parte hartzen duen lehen ekitaldi publikoa da Nafarroara egindako bisitan. Astearte honetan Zizur Nagusiko BHIko ikasleekin elkartuko da eta hitzaldi bat eskainiko du Iruñean.

Zizur Nagusiko BHIra bisita

Bihar, asteartea, Dimina Khasiala-k Zizur Nagusiko BHIa bisitatuko du, bertako ikasleekin elkartuko da, eta Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik lagunduko dio.

Zizur Nagusiko BHIak Eskola Solidarioen proiektuan parte hartzen du. Proiektu hori GGKEak eta Hezkuntza eta Gizarte Politiken departamentuek sustatzen dute irakasleak prestatzeko eta aholkularitza emateko garapenerako hezkuntzari lotutako gaietan, haiek ondoren ikasleak sentsibiliza ditzaten lankidetza- eta garapenerako laguntza-gaietan. Zentroak Espainiako Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Agentziak (AECID) emandako Vicente Ferrer Saria jaso du aurten, beren ikasgeletan garatutako sentsibilizazio-programagatik.

‘Mama Tunza’ eta Remei Sipi-ren hitzaldia

Bestalde, Iruñean dagoela baliatuz, `Afrikako Emakumeak: bizitzarako estrategien sortzaile´ izeneko hitzaldia antolatu da, eta 18:30ean izango da Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egoitzan (Navarreria kalea, 39).

Bertan `Mama Tunza´ berak esku hartuko du eta bere esperientzia pertsonala kontatuko du. Genero-gaietan aditua den Remei Sipi ginearrak, berriz, Afrikako emakumeen egoeraren testuinguruaren berri emango du eta kontinentearen garapenean zer ekarpen egin duten.

Herritar ororentzat libre izango den hitzaldia Euskadiko Kutxako lurralde-zuzendari Javier Cortajarenak eta Pertsonen Garapenerako eta Gizarteratzeko Arreta Zerbitzuaren zuzendari Andres Carbonerok aurkeztuko dute.

Mama Tunza Children’s Centre

Ekimena 1997an sortu zen. Orduan Mama Tunza, lanetik etxera itzultzen ari zela, haurtxo bat aurkitu zuen edukiontzi batean utzita. Bere etxera eraman zuen, sendatu eta polizia-etxe batera eraman zuen, baina han ez zuten haren ardura hartu nahi izan. Handik egun gutxira, gizon zahar bat joan zitzaion aurkitu zuen beste haurtxo batekin eta, geroago, emakume bat bere etxera erditzera joan zena eta erditutako haurtxoa bera bertan utzi zuena, GIB birusarekin kutsatutakoa.

Horren ondorioz, emakume analfabeto horrek lagunen, senideen eta bizilagunen laguntzarekin barrakoi batzuk eraikitzea erabaki zuen, eta handik 300 umezurtz pasa dira.

Txikienak zaharragoak direnek zaintzen dituzte beren aisialdian eta zaharrenak Mama Tunzak berak. Promundi 3, Ecowildlife Travel eta Kobo Safaris GGKEak aurkeztutako hautagaitzak jasotzen duenez, Mama Tunzak "pertsona zintzoak" izan daitezen nahi du eta, horregatik, eskolaren doakotasuna amaitzen zaienean, Nairobiko turismo-enpresetara jotzen du haiek matrikula bakoitzak balio duen 300 dolarren kargu egin daitezen.

Zentroak ez du oraindik argindarrik eta edateko urik. Sariaren dirua beren instalazioak egokitzeko inbertituko da umezurtz gehiago hartzeko, haien ikasketak ordaintzeko eta haragia nahiz arrain apur bat erosteko haurrek denetariko dieta izan dezaten, beren ohiko dieta osatzen duten arroz eta barazkien zopaz gain.

Elkartasunaren Nafarroa Saria

Elkartasunaren "Nafarroa" Nazioarteko Saria 201ean sortu zen Euskadiko Kutxaren laguntzarekin eta ondorengo helburua du: garapenerako nazioarteko edozein lankidetza-arlotan eta, bereziki, Milurtekoaren Garapeneko Helburuak betearazten emandako laguntzan, izandako ibilbideagatik nabarmendu diren erakunde, organizazio eta pertsona fisikoek aurrera eramandako lana aitortzea.

Sariak gizartea kontzientzia eta sentsibilizatzea bilatzen du, herrialde nahiz herri pobretako gizarte-sektore ahulenen aldeko borondatezko lan solidarioak zer garrantzi duen jabe dadin

Aurreko edizioetan sari horixe bera jaso dute: Manuel Elkin Patarroyo zientifikoak (2011), Creative Handicrafts GKEak(2010), Aguaricoko Bikariotza Apostolikoak (2009), Mama Samateh Saidy eta Wassu Gambia Kafo GKEak (2008), San Joan Jainkoarenaren anaiak (2007), Fedea eta Poza mugimenduak (2006), UNASO erakundeak (2005), Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak (2004), Karitatearen Misiolarien Ahizpak (2003) eta Muhhamad Yunnus-ek (2002).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa