(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Alloko zonaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari eta Paumari eman die Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Saria asteartea, 2012.eko abenduak 11


Alli kontseilariak erabiltzaileen arretan eta enpleguaren kalitatean jardunbide egokiak ezartzea aitortzen duen saria banatu du


Taldeko argazkia

Ezkerretik eskuinera: Alloko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko José De Miguel eta Lourdes Arroyo, Alli kontseilaria; Paumako Ana Ozkoidi eta Francisco Calero; eta Miguel Echarri. ( irudia handitu )

Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Alli Martinez-ek Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen 5. Saria eman die gaur eguerdian Alloko zonaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari, "Erabiltzaileak diren pertsonentzako arreta" mailan, eta Pauma SLri "Enpleguaren kalitatea" modalitatean.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan ospatu da, eta bertan parte hartu du ere Tomás y Lydia Recari fundazioko lehendakariorde Miguel Echarri Garcíak. Erakunde horrek saria finantzatzen du maila bakoitzean 3.000 euro jarriz.

Zehazki, "Erabiltzaileak diren pertsonentzako arreta" modalitatean, Nafarroako Gobernuak "Etxez etxeko arreta-zerbitzuaren jarraipena eta ebaluazioa, gustura al daude?" proiektua saritu du, Alloko zonaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak egindakoa. Ekimen horri esker, etxez etxeko arreta zerbitzuaren egitura berrantolatu da joan-etorrien denborak optimizatzeko eta zuzeneko arretarako ordu gehiago izateko; gainera, erabiltzailearen inguruan eta haren zaintza pertsonalean hobekuntzak lortu dira. Saria etxez etxeko arreta zerbitzuaren arduradun Javier De Miguel Marqués-ek jaso du.

Aldiz, "Enpleguaren kalitatean" saria Pauma SL enpresak jaso du "Kontziliazio-neurrien banakako kudeaketa" proposamenagatik. Proiektu horrekin bere langileen kontziliazio-beharrak banaka kudeatu ditu; hala, 2001ean, haien % 93a era horretako neurriren batez baliatu da. Saria Pauma SLren erantzukizun sozial, enpresako eta berdintasunerako arduradun Ana Ozkoidi Iribarrenek jaso du.


Saria banatzeko unea

Ezkerretik eskuinera: Alli kontseilaria, De Miguel eta Echarri. ( irudia handitu )

Sari horrekin Nafarroako Gobernuak publikoki aitortu nahi du gizarte zerbitzuen arloan esku hartzen duten erakunde publiko edo pribatuen lana, eta haien jardueran jardunbide egokiak inplementatu izana gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen arretan nahiz bertako langileen enpleguaren kalitatean. Jardunbide egoki horiek zabaldu eta jakitera ematea da kontua, halaber, beste eremu batzuetara zabal daitezen eta beste erakunde nahiz zentroentzat pizgarri izan daitezen bide beretik ekimenak hartu ahal izateko.

Kalitatezko mailak sendotu

Bere agerraldian, Alli kontseilariak agerian utzi du "kalitatezko mailako sendotzearen alde" egiteko beharra dagoela zerbitzuena beraiena nahiz erabiltzaileak diren pertsonen arretan. Alde horretatik, kontseilariak aipatu du bere Departamentuak, Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioa erakunde publikoarekin batera, gizarte-zerbitzuen kalitatezko sarea jartzeko lanean diharduela, "gizarte zerbitzuetara jotzen duten pertsonentzako arretan kalitatezko eta hobekuntzako prozesuak bultzatzeko" xedearekin.

Aldiz, Tomás y Lydia Recari fundazioko lehendakariordeak Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Sariaren helburuen berri eman du, eta bere nahia azaldu du "kontrastatutako jardunbide egoki gehiago" izan daitezen sektore horretan eta erabiltzaileak diren pertsonen mesedetan.

Ekitaldiko musika-emanaldia Nafarroako Musikako Goi Kontserbatorioko haizezko hirukote batek eskaini nahi du. Hirukote hori Sofía Catalán Vitas, José Crespo Grau eta Irene Gil de Sotok osatu dute, eta Isaac Albéniz-en "Capricho catalán" eta Leopold Mozart-en "Allegro" piezak interpretatu dituzte.

Epaimahaia eta balorazio-irizpideak

Sariaren bosgarren edizio honetan, epaimahaia honako hauek osatu dute: Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Alli Martínezek; Tomás y Lydia Recari fundazioko lehendakariorde Miguel Echarri Garcíak; Plangintza, Kalitate eta Ikuskaritza Zerbitzuko zuzendari Pedro Grávalos Falces-ek; UHUNeko irakasle Luis Arbea Arangurenek; Lizarrako San Jerónimo Zaharren Egoitzako zuzendari David Cabrero del Amok; eta Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioko zuzendari Iñaki Arana Garcíak. Arbea izan da epaimahaiburu eta Grávalos idazkari.

Epaimahaiak, oro har, jardunbide egoki horiek gizarte zerbitzuen beste arlo batzuetan orokortzeko aukera aztertu du, haren izaera berritzailea eta epe luzera ebaluagarriak diren emaitzak lortzea.

"Erabiltzaileak diren pertsonentzako arreta" modalitatean, epaimahaiak arreta berezia jarri du jarduera horiek familia-ingurunean duen eraginean eta erabiltzaileak diren pertsonen gizarte-sareetan. Kontuan hartu dituzte ere: norberaren ongizatea, norberaren garapena, gizarteratzea eta onura fisiko zein materiala.

Aldiz, "Enpleguaren kalitatea" modalitatean, epaimahaia oinarritu da egoera ahulenetan edo arriskuko eta gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonen laneratzea aztertzen. Gainera, beste zenbait gai ere azpimarratu dituzte: kontratazioa, garapen profesionalak, lana eta familia bateragarri egitea, eta langileen bizi-kalitatea hobetzea.

Aurreko edizioetan saritutakoak

Sari honen aurreko edizioetan honako erakunde hauek izan dira sarituak:

- 2011: San Jerónimo Zaharren Egoitza, lokailuak kentzeagatik; eta Nafarroako Nuevo Futuro Elkartea, estresa ikuskatzeko espazioengatik.

-2010: Ilundáin Haritz-Berri fundazioa, gazteentzako laneratze-programagatik; eta Nafarroako Nuevo Futuro Elkartea, bere langileen lan-baldintzengatik.

-2009: Elkarkide, buruko gaixotasuna duten pertsonekin izandako esku-hartzeagatik. Anfas-entzako accesita.

-2008: Tasubinsa, adimen-urritasuna duten nafarrei emandako arretagatik. Xilema elkartearentzako accesita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa