(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Gobernu zentralarekin, toki-erakundeekin, enpresarioekin eta sindikatuekin elkarlanean ariko da ezkutuko ekonomiaren aurka borrokatzeko asteartea, 2012.eko abenduak 11


Planak informazio-trukea eta sentsibilizazio nahiz informazioko programa bat aurreikusten ditu egoera irregularrak hauteman eta prebenitzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak erakundeen arteko akordio bat izenpetu du gaur Estatuko Administrazio Orokorrarekin, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin eta Foru Komunitateko eragile ekonomiko eta sozial nagusiekin (Nafarroako Enpresarioen Konfederazioa eta UGT eta CCOO sindikatuak) ezkutuko ekonomiaren aurkako eta Nafarroako deklaratu gabeko enpleguaren aurkako borrokan elkarlanean aritzeko.

Planak jarduketa orokorreko programa bat aurreikusten du, eta kontrolatu eta zehatu ez ezik, egoera horiek sentsibilizazioaren bidez prebenitzea bilatzen du. Zehazki, lankidetza-hitzarmenak sinatuko dira erakunde publikoen artean deklaratu gabeko jarduera ekonomikoak hautematen laguntzeko; eta enpresetan informazioko eta sentsibilizazioko kanpainak abian jarriko dira deklaratu gabeko enpleguak sortzen duen "arazo sozial larria"-ren inguruan sentsibilizatzeko asmoz.

Taldeko argazkia

Ezkerretik eskuinera: Goyen, Herrero, Alba, Barcina, Goicoechea, Sarría eta Molinero. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak erakundeen arteko akordioa izenpetu du gaur Estatuko Administrazio Orokorrarekin, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin eta Foru Komunitateko eragile ekonomiko eta sozial nagusiekin (Nafarroako Enpresarioen Konfederazioa eta UGT eta CCOO sindikatuak) ezkutuko ekonomiaren aurkako eta Nafarroako deklaratu gabeko enpleguaren aurkako borrokan elkarlanean aritzeko.

Planak jarduketa orokorreko programa bat aurreikusten du, eta kontrolatu eta zehatu ez ezik, egoera horiek sentsibilizazioaren bidez prebenitzea bilatzen du. Zehazki, lankidetza-hitzarmenak sinatuko dira erakunde publikoen artean deklaratu gabeko jarduera ekonomikoak hautematen laguntzeko; eta enpresetan informazioko eta sentsibilizazioko kanpainak abian jarriko dira deklaratu gabeko enpleguak sortzen duen "arazo sozial larria"-ren inguruan sentsibilizatzeko asmoz.

Erakunde sinatzaileek irizten dute ezkutuko ekonomia "kaltegarria" dela diru-sarrera fiskalak sortzeko eta lan-legeriari egiten zaion "iruzurra" egiten zaiolako; izan ere, jarduera "gardentasunez" aurrera eramaten duten enpresei kalte egiten die, zerbitzu publikoak mantentzen lagunduz, eta kaltetutako langileei, beren alde legeztatutako lan-jarduerak sortzen dituen "legezko eskubideak" kenduz.


Barcina Lehendakaria akordioa sinatzen

Barcina Lehendakaria ezkutuko ekonomiaren aurkako akordioa sinatzen. ( irudia handitu )

Akordioa Foru Gobernuaren egoitzan izenpetu dute Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak; Nafarroako Gobernuaren ordezkari Carmen Albak; Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakari Mariano Herrerok; Nafarroako Enpresarioen Konfederazioko lehendakari José Antonio Sarríak; eta UGT nahiz CCOO sindikatuetako idazkari nagusi Juan Goyen eta José María Molinerok. Lehendakariarekin batera izan da Gobernuko lehen lehendakariorde Lourdes Goicoechea.

Ezkutuko ekonomiaren aurkako ekintzak

Erakunde sinatzaileen arteko elkarlana bost ekintzetan zehazten da. Lehen hirurek erakunde publikoen arteko lankidetzaz hitz egiten dute deklaratu gabeko jarduera ekonomikoak hautemateko. Zehazki, aurreikusten da Nafarroako Zerga Ogasunak akordioak gauza ditzala Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzarekin (Gobernu zentralaren mende dagoena) eta toki-erakundeekin informazioa trukatzeko, eta Nafarroako Gobernuak lankidetzarako protokolo bat abian jar dezala departamentu, zuzendari nagusi eta erakunde autonomoen artean.

Bestalde, informazio-kanpaina bat eta sentsibilizazio-plan bat sustatuko dira, eragile ekonomiko eta sozial sinatzaileen partaidetzarekin, eta hiru mailatan garatuko da: enpresarioak, langileak eta herritarrak , oro har. Haien helburua ezkutuko ekonomiak zer inplikazio sozial dituen jakinaraztea da.

Gainera, aurreko akordio eta protokoloetatik ateratako informazioa, garrantzitsua gerta daitekeena lan-betebeharrak betearazteko deklaratu ahal izan ez diren jarduera ekonomiko eta profesionalak hautemateko orduan izan dezaketen eraginkortasunari dagokionez, Nafarroako Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Lurralde Zuzendaritzara igorriko da dagozkion ekintzak har ditzan.

Azkenik, akordioaren esparruan lan-taldea osatuko da, eta hasitako lankidetzan eragile berriak sartzeko aukerari buruz sakonduko du eta baita sentsibilizazioko beste jarduera batzuei buruz ere. Gainera, jarduerak koordinatzeaz eta haien aplikazioa ebaluatzeaz arduratuko den batzorde misto bat ere sortuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa