(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak kanpora-ateratzeen kudeaketa eraginkorragorako irizpideak ezartzen dituen osasuneko Kontzertu Plana egin du asteazkena, 2012.eko abenduak 12


Foru Komunitatearen kontzertazioa osasunaren aurrekontu publikoaren % 5a da, Espainiako batez bestekoaren erdia


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Kontzertu Plan bat egin du osasun-arloan. Bertan zehatz-mehatz finkatzen dira kontzertazio-politikako helburuak eta prezio-politiken gaineko irizpideak, eta kontzertatutako jardueraren plangintza ezartzen du epe ertain-luzera.

Nafarroako Gobernuak Kontzertu Plana egin du osasun-arloan. Bertan zehatz-mehatz finkatzen dira kontzertazio-politikako helburuak eta prezio-politiken gaineko irizpideak, eta kontzertatutako jardueraren plangintza ezartzen du epe ertain-luzera.

Comptos-en Ganberako osasun-kontzertuen fiskalizazio-txostenaren gomendioei kasu egiten dien estrategia publiko horren asmoa da, alde batetik, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidearen (NOZ) kudeaketa eraginkorraren alde egitea, eta bestetik, Foru Komunitateko osasuneko sektore pribatuaren etorkizunaren alde egitea.

Osasuneko kontseilari Marta Verak gaurko bilkuran eman dio Nafarroako Gobernuari plan honen berri, eta sektore publiko nahiz pribatuaren arteko elkarlanari jarraipena ematen dio sare publikoaren "iraunkortasuna"-ren alde egiteko baliabide modura.

NOZ-Oren kontzertazioa hiru mailatan bana daiteke: baliabide propioekin egin ezin duen jarduera (transplanteak, adibidez); jarduera, eskaerari erantzuteko ezgaitasun zehatzagatik (premiazko kirurgiak, esaterako); edo eskaera handitzea zenbait espezialitatetan (itxarote-zerrendak).

Nafarroako Gobernuak 2012. urte honetan 56,3 milioi euro jarriko du osasun-kontzertuetarako, Aurrekontuen arabera: 33 inguru jarduera osagarrirako (organo-transplanteak, NOZen egin ez diren azterketa eta tratamenduak, ohe falta eta dialisiak); eta gainerakoa, ezgaitasun zehatzen edo eskaeraren hazkundearen jarduerarako.

NOZak honako hauekin ditu kontzertuak: Nafarroako Unibertsitate Klinikoarekin, San Juan de Dios ospitalearekin; San Miguel klinikarekin; Josep Carreras fundazioekin (hezur-muinak), ARFErekin (ospitaleratze psikogeriatrikoa eta buru-osasunekoa) Argibiderekin (errehabilitazio neurologikoa) edo Jesusen Bihotzeko Ospitaleko Ahizpekin (Aita Meni, buru-osasuna), Arfe-Felipe Lecea fundazioa (Josefina Arregui, ospitaleratze psikogeriatrikorako) edo Irunberriko Mankomunitatea, Aita Menni, Proyecto Hombre, Antox, Ibarre eta Farmazialari Elkargoa (soziosanitarioak eta droga-menpekotasunak), besteak beste.

2012rako erabilitako aurreikuspenaren arabera, NUKarekin kontzertatutako jarduerak 23 milioi euro eskatuko du; San Juan de Dios-koak, 19; eta San Miguel klinikakoak, 4,3 milioi. Gainerakoa, beste zentro guztien artean banatuko da.

Ezartzen ari diren baliabide publikoen optimizazio-politiken arabera, Departamentuak zentro pribatuekin egindako kontzertuetarako 50,6 milioi euro jartzea aurreikusten du, 2013an.

Nafarroako Foru Komunitatean osasun-zentro pribatuekin egindako kontzertazioa osasun-gastu publikoaren % 5a da, eta Estatuko batez bestekoaren azpitik dago (% 9,44), Osasun, Kontsumo eta Gizarte Politikaren Ministerioak emandako 2010eko Osasun Sistema Nazionalaren funtsezko adierazleen arabera.

Prezioen politika eta kontrol-sistema

Osasun-sistema publikoaren iraunkortasunari laguntzeko asmoz eta Kontzertu Planaren arabera, NOZaren aurreikuspena da tarifak berriz negoziatzea, merkatuari egokitzeko. Osasun Departamentuak Nafarroaren lan-kostuak aintzat hartuko ditu –2010ean % 9,21 gehiago Estatuko batez bestekoaren aldean eta, beste sektore guztiekiko, osasun-sektoreko soldata-kostua % 3,7 gehiagokoa, EINaren arabera–; zentroen tamaina (haien tamaina txikiak ez die uzten beste handi batzuek bezain lehiakorrak izaten); tekniken eta garapenen konplexutasuna; fakturazioa zatika…

Departamentuak hauteman du beharrezkoa dela berraztertzea eta, hala badagokio, berriz negoziatzea kontzertatutako zerbitzuen laguntza-edukia eta tarifak merkatuaren egoeraren arabera. Une hauetan, NOZak existitzen diren tarifen arteko aldeak aztertzen dihardu zentro bakoitzarekin.

Aipatu beharra dago Nafarroan prezio historikoei KPI aplikatzen zitzaiela, eta horrek beheranzko negoziazioa zaildu du. Gainera, NOZak lanean dihardu bere jardueraren kostuen eredu baten falta konpondu ahal izateko, eta horrek kontzertatutako prozesuetan finkatutako prezioak nahiz tarifak zehaztasun handiagoz baloratzen lagunduko du.

Baliabide propioak eta besterenak plangintzarako

Egindako diagnostikoaren arabera, orain arte jarraitu den kontzertazio-prozesuak "estrategia formal" baten falta izan du eta baita beharren aurreikuspena ere; irizpide historikoei eta osasun-egoerakoei erantzun die, laguntzara mugatu da kontraprestazio ekonomikoaren truke, osasun-arretako beste alderdi batzuk aintzat hartu gabe (sendagaien politika, protesienak, informazio-sistemak…)

Planak laguntza-jarduera baloratzen eta planifikatzen du NOZaren baliabide propioen eta handik kanpoko baliabideen arabera. Hala, NOZen aurreikusitako hobekuntzak kontuan hartzen ditu –ebakuntza-geletako hornidura berriak, 42 arte 2015ean (4 gehigarri Ubarminen 2013an eta 2 C Pabiloian, 2014an), Lehen Arretako eredu berri bat ezartzea gaixo aringarrientzako arreta hobetzeko, ospitaleratzeko era alternatiboak, gela bikoitzak eta hirukoitzak bihurtzea etab.–, eskaeraren proiekzioak eta laguntza-gaitasunarena (1.300 ebakuntza gehigarri urtean; egonkortasuna egonaldi erdiko eta aringarrien eskaeran, geriatriaren igoera eta buru-osasunean…); eta kontzertatuetako zentroen plan estrategikoak. Aurreikuspenetan ere enplegatu publikoei lanaldia zabaltzea aintzat hartzen da. NOZak 33.800 ebakuntzako laguntza-gaitasunera heltzea aurreikusten du, 2012an baino 5.000 gehiago.

Verak aurreratu duenez, parametro horiekin, NOZak kontzertatutako jardueraren eta zentroen plangintza jorratzen du: transplanteak NUKarekin kontzertatzen jarraituko da, hori egiteko gai den zentro bakarra baita eta teknologia egokia duena (PET, hezur-densitometriak, zerbitzu publikoak ez dituenak) eta zaintza aringarriak nahiz egonaldi erdiko ospitaleratzea San Juan de Diosen jarraituko dute; izan ere, ez dago aurreikusita xede horretarako ospitalerik eraikiko edo prestatuko denik eta ospitaleko jardueraren balorazioa zuzena da. San Miguel klinikarekin dagoen kontzertazioak ere jarraituko du geriatriarako; NUKarekin une zehatzetan oheak falta direnerako, ebakuntza-gelatarako, patologietarako; ospitaleratze psikogeriatrikoa Arfe-Felipe Lecea fundazioarekin (Josefina Arregui); IVESak, zentro beretan; Buru Osasuneko egonaldi erdia, Jesusen Bihotzeko Ospitaleko Ahizpekin (Aita Menni); eta kontzertu soziosanitarioak nahiz droga-menpekotasunak , Irunberriko Mankomunitatea, Aita Menni, Proyecto Hombre, Antox, Ibarre eta Farmazialari Elkargoarekin.

Itxarote-zerrendak murrizteko, NOZak ere diru-kopuru bat jarriko du ebakuntzak, azterketa diagnostikoak eta kontsultak sare kontzertatura bideratzeko.

Planak irizpide moduan finkatzen du ere, zenbait urtetarako kontzertuak ezartzea -gaixoak bideratzeko inbertsio, konplexutasun eta aurreikuspenen arabera- eta koordinazio-espazioak sortzea NOZaren eta zentroen artean proposamenak berraztertu eta haien egikaritzea planifikatzeko. Azkenik, planak ere kudeaketako kontrol-sistema bat ezartzen du (gaixoen bideratzea, kalitate-adierazleak, fakturazioa egiaztatzea, kontzertatutako zentroen sarbideak hobetzea informatizatutako historia klinikora…).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa