(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak abenduko aparteko ordainsaria kentzea erabaki du Estatuaren oinarrizko legeria betearaziz asteazkena, 2012.eko abenduak 12


Foru Gobernuak nahitaez betearazi beharreko araudia aplikatuko du, Foru Parlamentuak egin ditzakeen legeei kalterik egin gabe


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileei 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kentzea. Erabaki hori hartu du Estatuko oinarrizko araudia betearaziz.

Nafarroako Jauregiko fatxada.

Nafarroako Jauregiko fatxada.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileei 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kentzea. Erabaki hori hartu du Estatuko oinarrizko araudia betearaziz.

Nafarroako Gobernuak Foru Legearen proiektu bat onartu zuen irailaren 12an, eta bertan proposatzen den urtarrilaren eta uztailaren 3ra aurreratzea datozen hiru urtetako aparteko ordainsariak. Gogoratuko denez, neurri hori hartu zen eskumen historikoak egikarituz 2012ko abenduko `estra´ kentzearen ondorioak minimizatze aldera, Gobernu zentralak uztailean dekretatutakoa. Haren helburua enplegatu publikoen familia-ekonomiatik 50 bat milioi euro kentzeak dakarren eragina saihestea zen, eskualdeko ekonomian ere ondorio txarrak dituena.

Hiru hilabete geroago, Foru Lege proiektu horrek bere parlamentuko izapidearekin jarraitzen du eta Nafarroak ez du sortutako egoerari aplikatzeko araudi propiorik.

Abenduko bigarren hamabostaldira heldu denez, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren txostenen arabera nahitaezkoa denez erabaki teknikoak hartzea abenduko soldata ordaintzeko (ohiko soldata eta izan daitekeen apartekoa hartzen ditu), Nafarroako Gobernuak beharrezkotzat jo du gaur goizean erabakitzea aipatutako Errege Dekretu Legegilea aplikatzea Foru Administrazioan, nahitaez betearazi behar dena Estatuko lurralde guztiko administrazio publiko guztietan eta sektore publikoan

Normalean, abenduko soldata eta aparteko ordainsaria abenduaren 22an ordaintzen dira gutxi gorabehera; horrek bi aste eskatzen ditu gutxienez soldatak prestatu eta banku-erakundeetara bidaltzeko ordainketa egin dezaten, kaltetutako kolektiboen bolumena eta aniztasuna ikusita (25.000 enplegatu publiko).

Nahitaezko araua

Gobernuak gogorarazi du bere aholkularitza juridikoak nahiz Foru Komunitateko beste erakunde batzuek eskatuta egindako txostenak (Nafarroako Parlamentua eta Nafarroako Kontseilua), ondorioztatu dutela aipatutako Errege Dekretu Legegilea konstituzionala dela eta Nafarroan aplikagarria, langileen gastuari eusteko neurria izateagatik eta aurrekontuaren egikaritzean ondorioak izanik.

Gainera, jasota utzi du Auzitegi Konstituzionalak zenbaitetan adierazi duela Nafarroan aplikagarriak direla hurrengo Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeetan dauden enplegatu publikoen ordainsarien izozte- edo mugatze-neurriak, Konstituzioaren 149.1.13 eta 156.1 artikuluetan oinarrituz; azken horiek Estatuari ematen diote: jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarrien eta koordinazioaren eskumen esklusiboa, Estatuko Ogasunaren eta autonomia erkidegoen arteko koordinazioa eta espainiarren arteko elkartasuna.

Gobernuak baloratu du atzo bertan Auzitegi Konstituzionalak izapidetzeko onartzea eman zuela Gobernu zentralak aurkeztutako errekurtsoa. Errekurtso hori aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak autonomia erkidego horretako funtzionarioei Eguberrietako aparteko ordainsaria ordaintzeko erabakiaren aurka; horrek Euskal Gobernuak hartutako neurria etetea ekarri du.

Baita goi-karguei ere

Gobernuak gaur erabakitako abenduko aparteko ordainsaria kentzeak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoen enplegatu guztiei eragiten die, eta barnean sartzen dira ere: Gobernuko goi-karguak, aldi baterako langileak eta kargu-uztearen ondoren prestazioak jasotzen ari diren goi-kargu ohiak.

Ordainsaria kentzeak aparteko ordainsariaren zati diren ordainketa-kontzeptu guztiak jasotzen ditu, aplikaziozkoa den araudiarekin edo hitzarmen kolektiboarekin bat etorriz.

Aparteko ordainsariak jasotzea edo urtean bi baino gehiago jasotzen diren langileen ordainketa-erregimenean berariaz jasotzen ez diren kasuetan, urteko ordainsari guztien hamalaurena murriztuko da errendimenduaren pizgarriak alde batera utzita.

Aparteko ordainsaria kendu izanagatik kaltetutako langileen kotizazioak kalkulatzeko, Gizarte Segurantzak jarritako irizpideak aplikatuko dira edo, hala badagokio, afiliatuta dagoen aurreikuspen sozialeko sistemak jarritakoak.

Nafarroako Gobernuaren Montepíon afiliatutako langileei dagokienez, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatutako langileei finkatutako irizpide berak aplikatuko zaizkie. Aparteko ordainsaria kentzeak ondorioak izango ditu Errege Dekretu Legegilea indarrean sartzen denetik.

Foru Gobernuak hartutako erabakia Nafarroako gainerako administrazio publikoei bidaliko zaie (toki-erakundeak, Unibertsitate Publikoa eta sozietate nahiz fundazio publikoak) dagokien erabakia har dezaten beraien gobernu-organoetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa