(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismok Orbaibar bisitatzea proposatu du XI. Boilurraren Azokan izateko eta bertako ondare artistikoa ezagutzeko osteguna, 2012.eko abenduak 13


Abenduan, urtarrilean eta otsailean Metautengo Boilurraren Museoak, gainera, zenbait bisita antolatu du Lizarreriako boilur-sailetan


Nafarroako Gobernuak, Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, denboraldi honetarako Orbaibar bisitatzea proposatu du, Nafarroako Erdialdeko eskualdea. Han, abenduaren 16an Orisoaingo udalerrian, XI. Boilur Azoka ospatuko da, onddoaren bikaintasunak eta sekretuak ezagutzea xede duen ospakizun gastronomiko eta mikologikoa

Ekitaldi nagusiak igandean, hilak 17, egingo badira ere, larunbatean zenbait ekintza egingo dira boilurraren inguruan. Hala, 11:00etan, usaimenaren hastapen-tailer bat egingo da Untzueko Txakur Zentroan, eta bertan gakoak emango dira txakur bat miaketan eta usaimenarekin haizea hartzen ikas dezan, eta obedientziako nahiz txakurrarekin egindako boilur-bilaketaren erakustaldiak egingo dira. Arratsaldean, 18:30ean, ardo eta boilurraren bat-egitea aurreikusita dago Gonzalo Ibarrolaren (ICAN) eta Jesús Manuel Pérez de Ciriza enologoaren eskutik. Pertsonako 10 euro dira eta beharrezkoa da aurrez erreserba egitea 948 72 05 00 telefono-zenbakira deituta edo info@valdorba.org helbidera idatziz.

Azoka igandean, 11:00etan, irekiko da, herriko plazan jarriko den karpan boilurrari buruzko erakusketa batekin. Ordu erdi geroago, EDUCAN enpresak erakustaldi bat egingo du eta txakur bat miaketan eta usaimenarekin haizea nola hartzen hasten den ikusiko da bertan; horrekin batera, txakurrarekin egindako boilur-bilaketaren erakustaldia burutuko da. 12:00etan udalerritik gertu dagoen lursail batean boilurra nola jasotzen den erakutsiko da.

Programak aurrera jarraituko du, boilurraren sukaldaritzako berrikuntzaren XI. Tuber Saria emanez. 13:30ean izango da, eta sukaldaritzako profesional aipagarriak bertaratuko dira. 14:30ean boilur-sorta bat eta zonaldeko produktuen otar bat zozketatuko dira. Gainera, goiz guztian zehar, jendeak gaita-jotzaile, txistulari eta erraldoien nahiz dantzarien ikuskizunekin gozatu ahalko du.

Bisitariak jardunaldi gastronomikoa osatu ahal izango du 14:30ean egingo den Orbaibarko boilur-eltzekariaren bazkari herrikoian parte hartuz (aurrez goizean txartela erosita), edo zonaldeko jatetxeetara hurbil daiteke boilurren menu bereziak dastatzera. Arratsaldean, bisitariek Orbaibarren daudela baliatuz, bertako ondare artistikoa ezagutu dezakete, honako leku hauek bisitatuz: San Pedro ad Vinculako ermita erromanikoa (Oloritz); Iratxetako garaia; Orisoaingo elizako kripta; Katalaingo, Etxanoko eta Eristaingo ermitak edo Olletako eliza. Boilurraren Azokari buruzko informazio gehiago www.valdorba.org helbidean topa daiteke.

Bisitak Lizarreriako boilur-sailetara

Lizarrerian ere boilur-sailetara irteera batzuk egitea aurreikusita dago boilurraren kanpaina dela eta. Boilur Museoa-Metautengo Interpretazio Zentroak ekitaldien egutegi bat prestatu du abenduaren 9, 23 eta 30eko igandeetarako; urtarrilaren 13, 20 eta 27ko igandeetarako eta otsaileko 3, 10 eta 17ko igandeetarako.

Jardunaldiak 11:00etan hasiko dira eta haien barnean sartuko dira: Boilur Museoa bisitatzea, txakurrarekin boilurra bilatzea, boilurrez egindako produktuak dastatzea eta Lizarreriako ardoak dastatzea. Prezioa 10,5 eurokoa da pertsonako.

Boilur Museoa-Metautengo Interpretazio Zentroa Allingo ibarrean dago, Lizarratik 11 kilometrotara. Fruitu horri buruzko Estatuko lehen museoa da eta Nafarroan boilurra eros daitekeen leku bakarretakoa. 

Nafarroa, mikologiaren lurraldea 

Nafarroa mikologiaren lurraldea da eta udalerri askotan perretxiko eta onddoen inguruko topaketa eta jardunaldi asko antolatzen dira

Ekimen ezagunenetakoa Ultzamako Mikologia Parkea da. Proiektu hori 2007an abiatu zen, Pirinioetako zonalde hori `Aprobetxamendu Mikologikoko Zonaldea´ deklaratu ondoren. Mikologian espezialistak diren biologoek eta naturguneen kudeaketan adituak direnek aholkularitza ematen diete parkera hurbiltzen diren pertsonei, eta bertan baimenak ematen zaizkie onddoak hartzea araututa egon dadin. Aurtengo denboraldian zale asko izaten ari da, eta onddoak hartzen aritzeaz gain, parkean antolatutako ekimenetan ere parte hartzen dute: erakusketetan, "Perretxikoak guztiontzat" aste mikologikoan, tailerretan eta dastatzeetan.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa