(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Errezeta elektronikoaren ezarpena osatu da Nafarroan


osteguna, 2012.eko abenduak 13


2013an, Nafarroako Osasun Zerbitzuak preskripzio-sistema berrirako paziente-aldaketari aurre egingo dio


Mediku-kontsulta.

Mediku-kontsulta.

Errezeta elektronikoa Nafarroako osasuneko oinarrizko 56 zonaldetan ezarri da jada –56 osasun-zentro eta eta 250 inguru kontsultategitan–, bai eta Foru Komunitateko ia farmazia-bulego guztietan ere; hala, preskripzio-sistema hori eta sendagaiak emateko lehen eskualdetako bat bihurtu da.

Aste honetan San Adrian, Lizarra, Los Arcos eta Lodosako eremuak sartuta, hilaren 11 eta 12an, Nafarroako Osasun Zerbitzuak (NOZ) 2010eko maiatzean ekin zion prozesuarekin amaitu du; urte hartan pilotajeari heldu zitzaion Mendillorriko oinarrizko zonaldean.

Hemendik aurrera, NOZak sistema tradizionaleko pazienteak (paperezko errezeta) automatizatura aldatzeko ahalegin berezia egingo du, elektronikoki eskatutako sendagai-emateen pisua handitu dadin. Gaur egun, osasun-txartela duten pertsonen % 20a sar daiteke sistema berrian (Nafarroako Osasun Zerbitzuko 125.000 baino gehiago eta beste kolektibo batzuetako 2.500 inguru, Muface, Mugeju, Isfas eta Erabilera Berezia, esaterako). Halaber, urriko datuen arabera, ontzien % 12,76 emango da errezeta elektronikoarekin, hau da, hilabeteko fakturaren zenbatekoaren % 11,83.

Zentroetan eta kontsultategietan ezartzea aurreikusitako egutegiaren arabera egin da, farmaziako prestazioaren inguruan sortu diren arau berriak izan arren, informatika-sistemen bertsioak aldatzera behartu dituztenak, koordainketa-sistematik sortutako berrikuntzak esaterako eta 2012ko uztailaren 1ean indarrean sartu zena.

Errezeta elektronikoa ezartzeko mugarriak

2010eko maiatzaren 24an zonalde esperimental modura ezarri zen Mendillorriko oinarrizko zonaldean, eta han sartzen dira: Mendillorri eta Mutiloagoitiko osasun-zentroak eta Mendillorri, Mutiloagoiti eta Sarrigurengo farmaziak.

2010eko azaroan Farmazialarien Elkargo Ofizialak proposatutako hobekuntzak sartu ziren (fakturazioa eta Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Orokorreko datu-basearen erabilera). 2010aren amaieran eta 2011n zehar, Mendillorrin pilotaje-ebaluazioa egin ondoren, hobekuntzak egin ziren sisteman Nafarroako gainerako lekuetara zabaltzeko, lehenik farmaziako bulegoetan eta ondoren osasun-zentroetan, pazienteek sendagaiak hartzeko erraztasun handiago izan zezaten.

2012aren hasieran farmazietan, osasun-zentroetan eta kontsultategietan ezartzen hasi zen. 2012ko uda aurretik, Iruñeko bulego guztietara heldu zen eta udan zehar teknikariek sistema Nafarroako gainerako udalerrietan ezarri zuten; hala, gaur egun errezeta elektronikoa leku guztietan dago, hiru tokitan salbu (NOZari ez dagozkion arrazoiengatik, itxiera-prozesuen kasuan edo atzerapenak teknikariei egindako eskaeran).

Osasun-zentroei dagokienez, uda aurretik ezarrita zeuden Iruñeko eta Iruñerriko ia oinarrizko zonalde edo osasun-zentro guztietan. Koordainketa-sistema ezartzeak zabaltzea irailera arte atzeratu zuen. Urrian Nafarroako gainerako oinarrizko zonaldetan ezartzen hasi zen, eta aste honetan amaitu da.

Horrenbestez, medikuntzako eta erizaintzako 1.745 profesionalek sistema automatizatua erabiltzeko aukera dute. Lehen Mailako Arretako profesional guztiak dira ia. Sistema hori Arreta Espezializatuan ere zabaltzeko, kardiologian eta larrialdietan pilotaje bat hastea aurreikusita dago.

Gastuaren kontrola eta irabaziak

Errezeta elektronikoa honako hau da: informazio-teknologia berriak erabiliz, preskripzio, kontrol eta sendagaiak emateko prozesuen (ziklo klinikoa) automatizazioa, eta emandako errezeten osasun-zerbitzuei fakturatzeko administrazio-prozesu guztiaren (ziklo administratiboa) automatizazioa.

Nafarroako Osasun Zerbitzuaren xede orokorrak honako hauek dira: ziklo klinikoaren optimizazioa sendagaien preskripzioari/emateari dagokienez; farmazia-gastuaren kontrol eraginkorragoa; sendagaien arrazoizko erabilera erraztea; mediku nahiz farmazialarien lana ez burokratizatzea (eskuzko sinadura kenduz); eta, etorkizunari begira, herritarren historial farmakologikoa izatea utziko duen preskripzioko eta emateko sistema orokorra finkatzea.

Herritarrarentzat, errezeta elektronikoak preskripzioaren eta sendagaiak ematearen kalitatea eta segurtasuna areagotzen ditu (bikoiztasunak, elkarrekintzak…). Gainera, medikuak arreta klinikoan denbora gehiago erabil dezake. Joan-etorriak saihesten ditu osasun-zentrotik errezetak jasotzeko eta errezetak ikus-onesteko izapidea arintzen da.

Osasun-profesionalei begira (medikuak eta erizainak), burokrazia nabarmen murrizten du; preskripzioaren eta sendagai-emateen kalitatea eta segurtasuna handitzen du (beste maila batzuetako profesionalek preskribatutako sendagai-ematea ere kontuan hartzen ditu); pazienteak preskripzioaren jarraipena ikuskatzen uzten du; kasu bakoitzerako egokiena den sendagaia preskribatzen lagunduko duen pazientearen historial farmakologiko osoa ezagutzeko aukera ematen du…

Osasun-administraziorako, kontrola hobetzen du denbora errealean, akats eta iruzurrak murrizten ditu, farmazia-fakturaren kudeaketa errazten du, alerten kudeaketa eta farmaziako zaintzan laguntzen du eta baita eman gabeko errezetetan ere.

Azkenik, farmazialarien partaidetza handitzen du herritarrentzako osasun-arretarako prozesuan; komunikazioa errazten du medikuntzako profesionalekin; sendagaiak ematean akats-kopurua murrizten du testua irakurtezina delako (eskuzko errezeta gutxi); eta fakturazioko nahiz kobratzeko prozesua arintzen uzten du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa