(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Volkswagen-eko arduradun nagusiek Landabengo fabrikarekin duten konpromisoa berretsi diote Barcina Lehendakariari osteguna, 2012.eko abenduak 13


Wolfsburg-en egindako bilkuran, automobilgintza-sektorearen etorkizuna aztertu da eta lantegi nafarrean zer eragin duen


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria eta Goicoechea lehendakariordea Danau (ezk.) eta Fiebig-rekin (esk.). ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta lehen lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak bidaia instituzionala egin dute Volkswagen taldeko egoitza nagusira multinazional alemaneko arduradun nagusiekin biltzeko gaur.

Yolanda Barcinak eta Lourdes Goicoecheak lan-bikura izan dute Wolfsburg-en Volkswagen AGko Partzuergoko Batzorde Exekutiboko kide Francisco Javier García Sanz-ekin eta VW markako Batzorde Exekutiboko kide eta Ekoizpen nahiz Logistika arloko arduradun Hubert Walti-rekin. Bilkura parte hartu du, halaber, Nafarroako fabrikako zuzendari nagusi eta Batzorde Exekutiboko lehendakari Patrick Danau-k.

2012an automobilgintza-partzuergoaren eta Nafarroako bere fabrikaren emaitza onak aztertu ondoren, multinazional alemaneko arduradunak beren kezka agertu dute 2013an Polo modeloaren salmenta-aurreikuspenengatik; izan ere, beraien hiru merkatu nagusiak (Alemania, Italia eta Frantzia) ekitaldi horretan beraien hazkunde ekonomikoa moteldu edo txikitu egingo den herrialdetan daude.


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria eta Goicoechea kontseilaria Wofsburg-eko VWen fabrika bisitatzen. ( irudia handitu )

Francisco Javier García Sanz-ek eta Hubert Walti-k nabarmendu dute Landabengo fabrika Wolkswagen Partzuergoaren "erreferentzietako bat" izaten jarraituko duela eta azpimarratu dute "beharrezkoa dela etorkizunean pentsatzea eta bermatzea sektorearen bilakaeraren arabera", Espainiako beste lantegi aipagarri batzuen adibideen ildotik, Bartzelonako Seat, Valladolideko Renault eta Valentziako Ford, esaterako.

Barcina Lehendakariak eta Goicoechea lehendakariordeak Nafarroako Volkswagen-en lantegian egin beharreko modelo berri baten ekoizpena defendatu dute, eta Foru Komunitatean kokatutako enpresa hornitzaileen kopurua handitzeko aukeraz interesa agertu dute.

1. argazki-oina (ezkerretik eskuinera): Nafarroako VW-eko zuzendari nagusi Patrick Danau; Goicoechea lehendakariordea; Barcina Lehendakaria; eta Wolfsburg-eko fabrikako zuzendari nagusi Siegfried Fiebig.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa