(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 17 ikastetxe publiko saritu ditu kalitatearen alde egindako apustuagatik astelehena, 2012.eko abenduak 17


`Kalitatearekin konpromisoa´ izeneko lau zigilu eman dira, `Bikaintasun zentroa´ izeneko zortzi diploma eta bost sari


Taldeko argazkia

Iribas kontseilaria, saritutako zentroetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko 17 ikastetxe eta institutu publiko saritu ditu kalitatearen alde egindako apustuagatik. Zehazki, hamabi ziurtagiri eman dira –`Kalitatearekin konpromisoa´ lau zigilu eta `Bikaintasun zentroa´ zortzi diploma–, eta beren zerbitzu-karta lantzen ari diren bost zentro saritu.

Kalitatezko kudeaketa-sistema ezartzen duten zentroetako `Kalitatearekin konpromisoa´ zigiluak honako ikastetxe publiko hauek jaso dituzte: ‘San Bartolomé’ (Ribaforada) eta ‘Alfonso X Jakintsua’ (San Adrian), ‘Aralarko San Miguel II’ institutua (Altsasu) eta Imarkoaingo Energia Berriztagarrien Goi Zentro Integratua (Elortzeko ibarra).

Kalitatezko kudeaketa-sistema ezartzen denetik hiru urtetara zenbait baldintza betetzen dituzten zentroei ematen zaizkien `Bikaintasun zentroa´ diplomak, honako hauei eman zaizkie ‘Donapea’-ko Zentro Integratu Politeknikoari (Iruñea) eta ‘Berriozar’ (Berriozar), ‘Ibaialde’ LH (Burlata), ‘La Paz’ (Cintruenigo), ‘Bardenas Reales’ (Cortes), ‘Marqués de Villena’ (Martzilla), ‘Ribera del Arga’ (Azkoien) eta ‘Sierra de Leyre’ (Zangoza) institutuei.

Gainera, beren zerbitzu-kartak onartu dituzten beste bost zentro ere saritu dira; dokumentu horietan arreta-konpromisoak eta jardueren kalitatea ebaluatzeko sistemak jasotzen dira. Ondorengo ikastetxeak dira: ‘Ezkaba’ (Antsoain), ‘Atargi’ (Atarrabia) eta ‘Erreniega’ (Zizur Nagusia), ‘Amaiur’ ikastola (Iruñea) eta ‘Lekaroz-Elizondo’ institutua (Baztan).

Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan gaur goizean egindako emate-ekitaldiaren buru Hezkuntzako kontseilari José Iribas izan da, eta bertan parte hartu du ere Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusi Iñigo Huartek ere, bai eta saritutako zentroetako ordezkariek ere.

119 zentro, kalitatezko sareetan

Sari horiek `Foru Komunitateko ikastetxe publikoen kalitatezko kudeaketa-sistemen zabalkundea´ programaren barnean eman dira, Hezkuntza Departamentuak 205-1006 ikasturtean sustatua. Ekimenak kudeaketa propioko eredua ezarri zuen, sareko lanean oinarrituta, eta bikaintasun-zentroaren ziurtagiria ematearekin amaitzen da.

Gaur egun, guztira 119 zentrok parte hartzen dute Nafarroan dauden kalitatezko 15 sareetan, eta haietatik, 35k lortu dute sari-motaren bat. Zehazki, `Bikaintasunaren zentroa` 19 zigilu eman dira eta `Kalitatearekin konpromisoa´-ren beste 16.

458/2010 ebazpenak jasotzen duenez, zentroek kalitatezko sareetan duten partaidetza borondatezkoa da eta lau fasetan garatzen da, oro har:

- Kalitatezko kudeaketa-sistemetara hurbiltzea irakaskuntza-ikasketa prozesuen bidez: partaidetza aurrez aipatutako sareetan.

- Kalitatezko kudeaketa-sistema definitzea, garatzea eta ezartzea. Hura amaitzean, zentroak ebaluazioa eskatu behar du `Kalitatearekin konpromisoa´ saria lortzeko, datozen hiru ikasturteetarako balio dutenak.

- Kanpo-ebaluazioa gaindituta, zentroak zerbitzuen karta bat lantzen du eta autoebaluazioei ekiten die EFMQ ereduaren arabera. `Kalitatearekin konpromisoa´ zigilua lortzen denetik hiru ikasturte pasata, zentroak beste kanpo-ebaluazio bat eskatu behar du `Bikaintasunaren zentroa´ ziurtagiria jasotzeko, hiru urtean behin berritu beharko duena.

- Zigilu horrek ziurtatzen du zentroak erabateko kalitatezko kudeaketa-sistema bat jada integratuta duela, eta handik abiatuta etengabeko hobekuntza era autonomoan bideratzeko (jardunbide egokiak, informatika-tresnak…).

Kalitatezko kudeaketa-sistemak irakaskuntzako matrikulazio eta plangintzako prozesuei lotutako baldintzak finkatzen ditu (hezkuntzako eskaintza, matrikulazioa, ikasturtearen plangintza), irakaskuntza-ikasketako prozesuaren kudeaketa (ikaslea hartzea, programazioa, ikasgelako ekintzak, tutoretza, elkarbizitza, aniztasunari arreta), prozesuak kontrolatzea, analisiak eta hobekuntza (barne-auditoriak, bezeroen asetze-neurketa, parte hartzeko bideak), kalitatezko sistemaren kudeaketa dokumentala (dokumentazioaren kontrola), estrategiak eta planak (helburua, balioak, plan estrategikoa), pertsonak kudeatzea (langileen harrera eta prestakuntza), eta baliabideak nahiz eraikinak kudeatzea (kudeaketa ekonomikoa, mantentze-lana, arriskuen prebentzioa).

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Sariak emateko ekitaldiaren audioa (lehen zatia)
Sariak emateko ekitaldiaren audioa (bigarren zatia)
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa