(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Arartekoak abenduaren 28an indarrean sartuko den Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Foru Legeari buruzko jardunaldia ospatu dute asteartea, 2012.eko abenduak 18


Morras kontseilariak ireki du jardunaldia, eta 70 bat enplegatu publikok parte hartu dute bertan


Ikuspegi orokorra

Jendearen eta lehendakaritza-mahaiaren ikuspegi orokorra. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Foru Komunitateko Arartekoak abenduaren 28an indarrean sartuko den Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Foru Legeari buruzko jardunaldia antolatu dute gaur goizean, Iruñean.

70 bat enplegatu publikok parte hartu duten ekimen horretan, alde batetik, lege horren helburuak eta printzipioak aurkeztu dira, eta bestetik, informazio publikoa eskuratzeko eskubideak eta legeak jasotzen dituen parte hartzeko eta elkarlanerako eskubideak ere.

Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko kontseilari Javier Morrás Iturmendik eman dio hasiera jardunaldiari 09:30ean, eta bertan parte hartu dute: Nafarroako Ararteko Francisco Javier Enériz Olaecheak eta haren aholkulariburu Juan Luis Beltrán Aguirrek. Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien zuzendari nagusi Valentín Elizondo Nevares eta HANIaren zuzendari Tomás Rodríguez Garraza ere bertaratu dira.

Morrás kontseilariak bere agerraldian esan du lege hori "aitzindaria" dela Espainian eta "arautzen duen arlo askorentzat inflexio-puntua" dela, "legeriaren kalitatea edo herritarren partaidetza" diren moduan, esaterako. Morrásek ere Administrazio Publikoaren modernizazioaz hitz egin du, "etengabeko hobekuntza eskatzen duena eta aurkezten diren erronkei egokitzea, alde batetik, herritarrak bere bizitza demokratikoaren kalitatean aldaketa nabari dezan administrazioarekiko duen harremanean, eta bestetik, enplegatu publikoentzat lan gehigarriaren zama izan ez dadin".


Lehendakaritza-mahaia

Ezkerretik eskuinera: Rodríguez, Elizondo, Morrás kontseilaria, Enériz eta Beltrán. ( irudia handitu )

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea

Aldiz, Nafarroako Arartekoak azaldu du lege berri horrek aitortzen duen informazio publikoa eskuratzeko eskubide berria, eta herritar orok egikaritu ahal izango du Foru Komunitateko administrazio publikoek egindako (edo haien esku daudenak) datu, txosten, dokumentu eta espedienteak eskatuz. Gainera, eskubide horretarako mugak aztertu ditu, honako arrazoi hauengatik jasotzen direnak: intimitatea babesteko, ohorea, irudia, datu pertsonalak, adingabeen eskubideak eta besteen eskubide batzuk.

Enérizek ere, administrazioek herritarrekiko oro har informazio publikoko zer betebehar dituzten ere aipatu du, ondorengo arloetan bereziki: kontratazio publikoa, zerbitzuak esleitzea, lankidetza-hitzarmenak, diru-laguntzak, lurraldearen antolamendua eta hirigintza. Gainera, eskubide hori bermatzeko prestatutako baliabideen berri eman du, Arartekoaren aurrean egindako kexa, esaterako, edo sozietate eta fundazio publikoen jarduketen aurkako erreklamazioak.

Parte hartzeko eskubidea eta herritarren laguntza

Azkenik, Nafarroako Arartekoaren aholkulariburuak Foru Komunitatean orain arte araututako herritarren partaidetza-modalitateak jorratu ditu, herritarren parte hartzea sustatzeko arrazoiak eta Gardentasunaren nahiz Gobernu Irekiaren Foru Legea osatzen duen herritarren partaidetzak zer garrantzi duen, planekin, programekin, politika publikoekin eta administrazioko xedapenekin zerikusia dutenak, batez ere.

Beltránek ere herritarren parte hartzerako lege berriak prestatutako mekanismoak aztertu ditu: telematikoak, herritarrak parte hartzeko erregistroa, informazio publikoa, kontsulta-foroak, herritarren taulak, herritarren epaimahaiak eta proposamenak nahiz iradokizunak.

 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa