(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Bruselako ordezkaritza Kanpo Arazoetako Ministerioko egoitzara aldatu du asteartea, 2012.eko abenduak 18


Barcina Lehendakariak eta Kanpo Arazoetako ministroak Foruko diru-kutxan urtean 60.000 euro aurreztea ekarriko duen protokoloa sinatu dute


Protokoloa sinatzen

Barcina Lehendakaria eta Kanpo Arazoetarako ministroa, protokoloa sinatzeko unean. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako ministro José Manuel García-Margallok lankidetzarako protokolo orokorra sinatu dute gaur Bruselako Foru Gobernuaren ordezkaritza Europar Batasunaren Espainiako Ordezkaritza Iraunkorraren (REPER) bulegoetara aldatzeko, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioaren mende dagoena.

Aldaketa horrekin aurreikusten da, Bruselako ordezkaritza nafarrak bere gaitasuna hobe dezala Europar Batasunaren aurrean Foru Komunitatearen interesen ordezkaritza-funtzioak egikaritzeko, haren kostua murriztu eta autonomiari eustearekin batera.

Zehazki, Nafarroako Gobernuak diru-kutxan urtean 60.000 euro aurreztea ekarriko duela kalkulatzen du; izan ere, Nafarroako Gobernuaren bulegoa Bruselan alokatzeak urtean 72.100 euroko kostua zuen, eta aurreikusten da Foru Administrazioak 14.000 eurorekin lagunduko duela REPERen egoitzaren mantentze-lanetan; azken gai hori ondorengo lankidetza-hitzarmen batean zehaztuko da.


Barcina Lehendakaria eta Kanpo Arazoetako ministroa

Barcina Lehendakaria eta Kanpo Arazoetako ministroa. ( irudia handitu )

Kanpo Gaietako eta Lankidetzarako Ministerioak autonomia erkidegoei beren erkidegoetako bulegoak REPERen jartzeko aukera eskaini die. Orain arte, gonbidapena onartu dute, Nafarroaz gain, Errioxak, Gaztela eta Leonek, Valentziako Autonomia Erkidegoak, Galiziak eta Asturiasek.

Lankidetza handiagoa

Protokoloak zehazten du Bruselako Nafarroako ordezkaritzak Ordezkaritzaren laguntza jasoko duela beren funtzioak egoki egikaritzeko eta, xede horretarako, REPERen zuzendaritzari informazioa eman beharko diola dituen jarduketa-planen inguruan eta Europako erakundeen edo gobernuaren eta administrazio belgikarren zerbitzuekin dituzten harremanen inguruan.

Nolanahi ere, zehazten da ordezkaritza Nafarroako Gobernuaren Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren mende dagoela organikoki nahiz funtzionalki; hortaz, bertako langile eta baliabide materialei ez zaizkie aplikatuko langileei buruzko eta Harreman Diplomatikoen Vienako Hitzarmenean aurreikusitako baliabideei buruzko xedapenak; bai, ordea, helburu diplomatikoaren buruak ezarritako barne-erregimeneko xedapenak.

Azkenik, testuak honako hau zehaztea aurreikusten du, lankidetza-hitzarmen baten bidez: bi administrazioek garatzea adosten dituzten jarduketak protokolo hori betearazteko, bai eta haiek finantzatzea, indarrean izatea eta eteteko arrazoiak azaltzea.

Bruselako Nafarroako ordezkaritza

Bruselako ordezkaritzak bi langile ditu –María Lozano Úriz ordezkaria eta idazkaria– eta 2012ko urte honetarako 267.791 euroko aurrekontua du; kopuru horretatik, 139.065 funtzionamendu eta alokairuko gastuetarako da, eta 128.725 langileen gastuetarako.

Ordezkaritzak ordezkaritza-lanak egiten ditu, Nafarroaren eta beste eragile batzuen arteko solaskide (Europako erakundeak, REPER, gainerako Europako eskualdeak, Europako think-tank nagusiak). Informazioko eta harreman publikoetako lana ere burutzen du, Foru Komunitatearen irudia sustatuz.

Gainera, ordezkaritzak eragile eta interes nafarren aldeko aholkularitza eta kudeaketa egiten du, Europako proiektuen, lizitazioen jarraipena eginez, bazkideak, aukerak bilatuz, Nafarroako Gobernuaren Politika Ekonomiko eta Nazioarteko Politikaren Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetza estua izanik.

Nafarroak ordezkaritza Espainiako ordezkaritzaren barnean dago eta autonomia erkidegoak ordezkatzen ditu, Europar Batasuneko Ministroen lau kontseilutan. 2012ko lehen seihilekoan Hezkuntza eta Kulturako kontseiluetan izan zen, Danimarkako lehendakaritzapean. Urteko bigarren erdian, Zipreko lehendakaritzapean, Nekazaritzako –garrantzitsua etorkizuneko Nekazaritza Politika Bateratuaren negoziazioarekin lotuta dagoen guztian–, eta Enplegu, Gizarte Gai eta Gazteria kontseiluetan parte hartu du

Nafarroak kontseilu horietan parte hartzen du Estatuko ordezkaritzaren barnean; izan ere, partaidetza hori izaten uzten zaie (soilik) egitura federala edo ia federala duten herrialdeetako eskualdeei, Alemania, Belgika edo Espainiaren kasuan, adibidez.

Bestalde, bulegoak Nafarroa ordezten jarraitzen du Foru Komunitatea aspaldiko urtetan kide den Europako beste eskualdeen sare nagusietan, esate baterako: Europako Eskualde Periferikoen eta Itsas Inguruko eskualdeen Konferentzian (CRPM), eta Nafarroak, gainera, Energia eta Klimaren lan-taldearen buru da 2004tik eta I+G+Bren lan-taldean era aktiboan parte hartzen du; Europar Mugako Eskualdeen Elkartean (EMEE), eta bertako batzorde exekutiboko parte da Nafarroa: Ikerketa eta Berrikuntzarako Europako Eskualdeen sarean (ERRIN), eta Nafarroa Bioteknologiako taldearen buru da eta oso presente dago Energiari eta Berrikuntzaren Finantzaketari buruzko Ikerketaren Etorkizunaren inguruko taldeetan; eta Pirinioetako Lan Elkarteari ere laguntzen dio, biurteko honetan Foru Komunitatea buru izan dena.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa