(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2013an 20 teknikari gehiago jarriko ditu Nafarroako Enplegu Zerbitzuan asteazkena, 2012.eko abenduak 19


Era horretan langabe nafarren arreta eta orientazioko zerbitzuei eutsi nahi zaie


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du datorren urterako Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 20 teknikari gehiago jartzea, langabeei arreta eta orientazioko mailei eusteko helburuarekin. Neurri horrek gehienez ere 790.000 euroko gastua eskatuko du (zerbitzu berezien egoeran dauden funtzionarioen kopuruaren arabera murriztuko da), 2013ko langileen aurreikuspenen barnean.

Abendu honetan amaituko dira 2008an eta 2011n Gobernuak abian jarri zituen enplegurako orientazioko aparteko planak. Plan horien helburua krisi ekonomikoak eragindako langabezia-igoerari aurre egitea zen, eta, haiei esker, Prestakuntzan eta Enpleguan Gradu Ertaineko teknikariak kontratatu ahal izan ziren: 21 teknikari 2008an, kontratu-amaiera abenduaren 31 izanik, eta beste 21 2011n. Azken kontratu horiek 2012ko ekainean amaitu ziren eta Nafarroako Gobernuak beren aurrekontuaren kargu luzatu zituen urte amaiera arte, baita ere.

Plan horiei esker, enplegagarritasuneko banakako ibilbideak abian jarri ziren, krisiak gehien kaltetutako kolektiboentzat bereziki: 45 urtetik gorakoak edo ekoizpen-sektore zehatzetako langileak. 2012ko urtarriletik urria bitarte orientaziozko 115.000 ekintza egin dira.

2007an, Zerbitzuko enplegatu bakoitzak batez beste 465 pertsonari eman zien arreta. Egungo langileei eutsiz gero, gaur egungo langabezia-zifrekin, ratioa handituko zuen 853 pertsonari arreta eman arte. 20 profesional kontratatuta, 686 eskatzailetan geratuko da, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren arabera onargarria den kopurua. Aipatu beharra dago 2007ko ekainaren eta 2012ko urriaren artean Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izandako langabezia 19.196tik 50.993ra pasa dela.

Enplegurako Orientazio Plana

20 teknikari kontratatzearekin batera, Nafarroako Gobernuak ere 2013-2014 Nafarroako enplegurako Orientazio Plana onartu du. Haren helburua datozen bi urteetarako, 2013 eta 2014, informazio eta orientazioko zerbitzu-mailari eustea da Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzia guztietan.

Era horretan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Espainiako Enplegu Estrategia 2012-2014 betearazten lagundu nahi du: gazteen langabezia-tasa murriztea eta langabeziak kaltetutako gainerako kolektiboen enplegagarritasuna hobetzea (orientazio profesionala, laneratzeko ibilbideak, eskumen profesionalen akreditazioa, prestakuntza-ekintzak, praktikak enpresetan…); ekintzaileei laguntza ematea enplegua sortzen lagunduko duten neurriekin eta haiei eustea lan-merkatuan; lankidetza publiko-pribatua areagotzea (laneratzeko lankidetza-hitzarmenak, enplegu-eskaintzaren kudeaketa); kolektibo zehatzetarako neurriak garatzea, ezintasuna duten pertsonei arreta berezia jarriz, eta gizarte-bazterketa arriskuan daudenak; eta iruzurraren aurkako borroka handitzea.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa