(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak osasun-zentroen ordutegiak gaixo kronikoen arretari egokitzen diren foru-dekretua onartu du

asteazkena, 2012.eko abenduak 19


Eredu berria otsailean ezarriko dela aurreikusten da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak foru-dekretua onartu du gaurko bilkuran. Foru-dekretu horrek osasun-zentroen arreta-ordutegia eta larrialdietako arreta-modalitateak erreformatzen ditu, landa-eremuetan bereziki. Batez ere gaixo ahulenen "zerbitzuaren kalitate hobetzeko" diseinatutako eredu berria da, osasun-sistemaren "baliabideak optimizatzeko eta iraunkortasunari laguntzeko", "irisgarritasun geografiko eta proportzionaltasun" irizpideekin, Marta Vera kontseilariak bilkuraren ondoren egindako prentsaurrekoan azpimarratu duenez.

Ermitagañako (Iruñea) osasun-zentroa.

Ermitagañako osasun-zentroa.

Nafarroako Gobernuak foru-dekretua onartu du gaurko bilkuran. Foru-dekretu horrek osasun-zentroen arreta-ordutegia eta larrialdietako arreta-modalitateak erreformatzen ditu, landa-eremuetan bereziki. Batez ere gaixo ahulenen "zerbitzuaren kalitate hobetzeko" diseinatutako eredu berria da, osasun-sistemaren "baliabideak optimizatzeko eta iraunkortasunari laguntzeko", "irisgarritasun geografiko eta proportzionaltasun" irizpideekin, Marta Vera kontseilariak bilkuraren ondoren egindako prentsaurrekoan azpimarratu duenez.

Urtean 3,5 milioi euro inguru aurreztea dakarren erreforma otsailean ezarriko dela aurreikusten da. Bi zutabetan oinarritzen da: etengabeko arretari laguntza ematea (atzeratu ezin dena), jarraipen berezia behar duten gaixoen arreta hobetzeko (hainbat gaitz, kroniko larriak, zainketa aringarriak, gaixo akutuak) eta ospitalez kanpoko larrialdiko arreta berrantolatzea landa-eremuetan.

Larrialdiei dagokienez, landa-eremuko 45 Etengabeko Arretako Guneetatik (EAG) 23tan lokalizatzeko sistema laguntza-eskaera txikieneko ordutegietan sartzen da (langileak 15 kilometro baino gutxiagora izango dira, lan fisikoaren % 70eko ordainsariarekin). Beste 17 zentrok laguntza-arretari eguneko 24 ordutan eusten diote eta 5etan (zentro bereziak) lokalizatzeko sistemak jarraitzen dute.

"Horrek ez du esan nahi osasun-baliabide gutxiago bideratzen direla biztanle gutxiko landaguneetara", adierazi du Verak; haren hitzetan,"logikoa denez, eremu horietara Nafarroako beste batzuetara baino baliabide gehiago bideratzen dira": adibidez, Izabako oinarrizko zonaldean, etengabeko larrialdiko arretaren osasun-txartelaren kostua 747 eurokoa da urtean; Lodosan, urtean 176 eurokoa; Los Arcosen, 420 eurokoa eta Azkoienen, 154koa.

Gainera, sistema berriarekin, langileekin indartzen dira laguntza-jarduera handieneko EAGak (Altsasu, Cascante, Corella, Cintruenigo, Azkoien). Eskualdeko lau zentrori ere diagnostikorako baliabideak emango zaizkie pixkanaka (Altsasu, San Adrian, Zangoza eta Doneztebez gain).

Arretarako eredu berriarekin, biztanleen % 99 zentrotik 30 minutu baino gutxiagora izango da. Zehazki, % 90 10 minutu baino gutxiagora; % 9,6 20 minutu baino gutxiagora eta % 0,42 30 minutu baino gutxiagora. % 0,006 (399 biztanle) 30 minutu baino gehiagora dago.

Etengabeko larrialdiko arreta, zentro-motaren arabera

Horrenbestez, etengabeko larrialdiko arreta honako baldintza hauen arabera antolatuko da:

1.- 1. motako landako zentroak (17 zentro): 24 ordutako arreta presentziala. Etengabeko larrialdiko arreta lanegunetan emango da 15:00etatik 08:00ak arte eta 08:00etatik hurrengo eguneko 08:00ak arte larunbat, igande eta jaiegunetan.

Altsasu, Cascante, Cintruenigo, Corella eta Azkoiengo zentroak dira (zentro horietan, larrialdiko langileek LMTekin bat egingo dute 20:00ak arte); Doneztebe, Lesaka, Noain eta Gareskoak; eta Buñuel, Irurtzun, Lodosa, Valtierra, San Adrian, Zangoza eta Vianakoak. Azken zortzi zentro horiek laguntza-taldeak dituzte (2, 3 motako edo mota berezietako landa-zentroetan sartutakoak).

2.- 2. motako landako zentroak (19): arreta presentziala 15:00etatik 20:00ak arte eta 08:00etatik 20:00ak arte larunbat, igande eta jaiegunetan. Gainerako ordutegia, lokalizatua.

Honako zentro hauek dira: Etxarri Aranatz, Ultzama, Leitza, Agoitz, Burgete, Ezkaroze (Salazar), Zangoza, Izaba, Los Arcos, Allo, Zarrakaztelu, Mendabia, Andosilla, Fustiñanakoak; Erriberri eta Larragakoak (Tafallako SUAPek emango die arreta 20:00etatik aurrera); eta Huarte eta Orkoiengoak.urteko egun guztietako arreta bermatzeko.

3.- 3. motako landako zentroak (4 zentro): Oronoz, Caparroso, Abartzuza eta Zudaire: arreta lokalizatua 15:00etatik hurrengo eguneko 08:00ak arte eta 08:00etatik hurrengo eguneko 08:00ak arte larunbat, igande eta jaiegunetan.

4.- Jarduera bereziko landako zentroak (5 zentro): Goizueta, Luzaide, Urdazubi-Zugarramurdi, Arraibe,Atallu eta Cabredo: zainketa lokalizatua 15:00etatik hurrengo eguneko 08:00ak arte lanegunetan eta larunbat, igande eta jaiegunetan, 08:00etatik 08:00ak arte. Laguntzeko langileak jarriko dira.

Etengabeko laguntzaren hobekuntza eta gaixo kronikoak

Bestalde, berrantolaketak bermatzen du familia-medikuak beren gaixoei arreta handiagoa ematea; izan ere, zaintzak egiten ziren jarduera errekuperatzen da (hurrengo eguna libre izateko eskubidea sortzen zuen, hau da, batez besteko lanaren 40 egun edo 2 hilabete, eta hemendik aurrera lokalizazioak ez du eskubide hori emango).

Zentroen antolaketaren autonomia ere sustatzen da, pixkanaka eta pizgarri moduan ezartzekoa, profesionalek zentroaren irekierako arreta-ordutegian gaixo ahulenen beharrei erantzun hobea eman diezaien, Lehen Mailako Arreta Hobetzeko Planarekin bat etorriz (lehen mailako arretako ekipoen barneko berrantolaketa, eskaeraren kudeaketa…), Lehen Mailako Arretako ebazpen-gaitasun handiagoa (presentzialak ez diren kontsulta artekoak) eta Nafarroako Osasun Arretako Eredu Berriaren planen barnean Osasun Departamentuak gaixo kronikoentzat garatzen duen arreta-estrategia ere.

Foru-dekretuak zerbitzuen arteko koordinazioa babesten du. Gainera, larrialdietako dispositiboak etengabeko arretarako ordutegia finkatuko du larunbat, igande eta jaiegun goizetan.

Eredu berri hori diseinatzea eragin duten arrazoiei dagokienez, Vera kontseilaria biztanleriaren laguntza-beharrei buruz aritu da; biztanleria hori zahartu egin da, gaitz kroniko gehiago ditu eta horretara egungo sistema ez da egokitzen, gaixo akutuentzat eta espezializazio handiko zaintzetarako diseinatuta dagoena.

Hala, osasun-gastuaren % 70 gutxienez gaitz kroniko bat duten gaixoentzat da. Departamentuak nabarmendu du ere Nafarroako pertsonako osasun-gastua % 86 igo zela 2001 eta 2011 artean (% 68 Nafarroako Gobernuaren gastu guztiak kontuan hartuz) eta, egungo krisi ekonomikoaren testuinguruan, beharrezkoa dela baliabideak hobeto erabiltzea eraginkortasun handiagoa erdiesteko.

Bestalde, Verak aipatu duenez, 2008an ezarritako etengabeko larrialdiko arretako egungo diseinua "ez da eraginkorra"; izan ere, baliabide berak aplikatzen zaizkie arretako puntu guztiei, "arreta emandako biztanle-kopurua eta laguntza-beharrak kontuan hartu gabe"; "eraginkortasun eza" hori osasuneko profesionalek ere hauteman dute, kontseilariak aipatu duenez.

Verak ere azaldu du Nafarroa "giza eta diru-baliabide gehien erabiltzen duen autonomia erkidegoa dela biztanleko ospitalez kanpoko larrialdiak mantentzen" eta iragarri du Arreta Espezializatuan ere ospitaletako zaintzak arrazionalizatzeko antzeko prozesuari ekingo zaiola, "eraginkortasun eza murrizteko asmoz, Nafarroako Osasun Zerbitzu guztian gure laguntza-eredu guztia koherentea eta homogeneoa izan dadin".

2003ko otsailean

Antolaketa berria 2013ko otsailean ezarriko da ondo bidean, langileen atxikimendua ebatzi ondoren. Landako Larrialdi Zerbitzua (LLZ) desagertzeak mediku-langileen 125 lanpostu amortizatzea dakar eta EUDen 124, eta Lehen Mailako Arretako Larrialdi Zerbitzuaren sorrera ; goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan egingo dute lan eta etengabeko larrialdiko arreta emango dute, 100 mediku-lanposturekin eta erizainen beste 105ekin. Eszedenteekin, lehen mailako arretako ekipoei eta lehen mailako arretako larrialdiei lagunduko zaie.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur onartutako foru-dekretua argitaratu ondoren, 15 eguneko epea zabalduko da lanpostuak kentzeagatik kaltetutako langileek –funtzionarioak guztiak– eskainitako lanpostuak eskuratzeko aukera izan dezaten (lanpostuan eta NOZan izandako antzinatasuna aintzat hartuko da, beste irizpide batzuen artean) eta, jarraian, Lehen Mailako Arreta guztirako lekualdaketa orokor eta irekien lehiaketak deituko dira.

Gaur egungo arreta

Lehen Mailako Arretako Ekipoak (LMT) honako hauetaz arduratzen dira gaur egun: ohiko arretaz (08:00etatik 15:30ak arte lanegun guztietan, baita 12:30etik 20:00ak arte landa-eremuetan, `arratsaldeko kupoa´ duten zentroetan, Iruñean, Tuteran, Tafallan eta Lizarran), etengabekoaz (atzeratu ezin daitekeen arreta jarraipen berezia behar duten gaixoentzat: hainbat gaitz, kroniko larriak, zaintza aringarriak, gaixo akutuak) eta larrialdikoaz (ezustekoak), astelehenetik ostiralera.

Ordu horretatik aurrera, etengabeko larrialdiko arretaz larrialdi-zerbitzuak arduratuko dira, hiri-eremuetan (Iruñean eta Iruñerrian, biztanleriaren % 50a ia bizi den lekuetan, San Martin Doktorea, Burlata, Ermitagaña, Errotxapea, Tafalla, Lizarra eta Tuterako zentroen bidez, biztanleriaren % 11arekin) edo landa-eremuetan, Landako Larrialdiko Zerbitzuen bidez (SUR, medikuaz eta OLT/EUDez osatuta), 45 Etengabeko Arreta Puntuetan (EAG).

Nafarroan hiriko 22 osasun-zentro daude (gehi Iruñeko San Martin Doktorea anbulatorioa) Iruñea, Tutera, Tafalla eta Lizarran, ia guztiak arratsaldeko kupoarekin. 15:00etatik aurrera etengabeko larrialdiko arretaz larrialdi-zerbitzuak arduratzen dira: Iruñean eta Iruñerrian, biztanleriaren % 50a ia bizi den lekuetan, San Martin Doktorearen bidez eta Burlata, Ermitagaña eta Errotxapeako zentroetan; eta Tafalla, Lizarra eta Tuterako osasun-zentroetan (biztanleriaren % 11).


Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa