(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Adimen-urritasuna dutenentzat iraupen-eskiko Espainiako Txapelketa jokatu da aste honetan Roncalian osteguna, 2012.eko abenduak 20


Pruden Indurain izan da gaur goizean irabazleei domina emateko ekitaldiaren buru


Lehiaketako une bat. ( irudia handitu )

Erronkariko Mendi Zentroan (Roncalia) jokatu dira astelehen honetan adimen-urritasuna dutenen iraupen-eskiko Espainiako Txapelketa. Adimen-urritasunentzako kirolen Espainiako Federazioak eta Roncaliak antolatu dute txapelketa. Iraupen-eskiko eta egokitutako trebetasuneko kirol-probak `El Ferial´-eko zirkuituan jokatu dira, Nafarroa, Aragoi, Gaztela eta Leon, EAE eta Murtziako 40 kirolarik parte hartu dute. Txapelketa horiek Foru Komunitatean antolatzen diren lehen aldia da. Nafarroako partaidetza El Molino taldeko kideek osatu dute, eta honako hauek izan dira: Iosu Pitillas, Rubén Pascual, Saioa Iturri, Estefanía Fernández, Amaia Alzueta, Mª Belén Ciriza, Iñigo Michitorena; Damaris Fernández, Aritz Sánchez, Myriam García, Mikel Urdiáin, Adriana Azcona, Guillermo García, Constanza Mercado eta Rebeca García.

Kirol-lehiaketa horretako lehen hiru egunetan (astelehena hilak 17, asteartea hilak 18 eta asteazkena hilak 19) entrenamenduak egin ziren eta prestakuntzarako azken txapelketa ofizialak gaur goizean jokatu dira. Jarraian, garaileei dominak eman zaizkie, eta bertan buru izan da Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendari-gerente Pruden Indurain. Modalitate eta proba ezberdinetako irabazleak honako hauek suertatu dira: Ruben Pascual (El Molino taldea) gizonezkoen 5.000 metrotan; Beatriz Vila (Nuevo Horizonte taldea) emakumezkoen 2.500 metrotan; Mikel Urdiain eta Damaris Fernandez (biak El Molino taldekoak) gizonezkoen egokitutako 2.100 metrotan eta emakumezkoen egokitutako 1.400 metrotan, hurrenez hurren; Joaquin Fernandez (Atl. Fortius Aspapros) eski kirol-modalitatetako 1.000 metrotan; eta Costanza Mercado (El Molino), kirol-trebetasuneko 600-800 metrotan (erraketak).

Erronkariko Mendi Zentroak (Roncalia) jarduera-denboraldia iragan abenduaren 1ean zabaldu zuen, iraupen-eskiko III. Martxa Zuriarekin. Laster instalazio berberetan iraupen-eskiko Nafarroa eta EAEko txapelketak jokatuko dira; Nafarroako Kirol Jokoak; eta III. `Erronkariko´ Neguko Triatloia, beste kirol-proba batzuen artean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa