(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Artxibategiak bere webgunean argitaratu du konkistako jatorrizko dokumentu garrantzitsuenen bilduma osteguna, 2012.eko abenduak 20


Juan Rena Funtseko 3.000 dokumentu dira, 1512tik 1539 arteko Nafarroako kontuen arduraduna


Transcripción textual del video

Kulturako Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak bere webgunean argitaratzea sustatu du Micer Juan Renarena den behar bezala antolatu eta digitalizatutako dokumentazioa, erregearen ordaintzailea eta 1512an erreinua konkistatzean funtsezko gizona izan zena. Pertsonaia hori aztertzea oinarrizkoa da Nafarroa 1512ko konkistaren ondoren monarkia hispaniarrean izandako sarrera aztertzeko.

Kulturako Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak bere webgunean argitaratzea sustatu du Micer Juan Renarena den behar bezala antolatu eta digitalizatutako dokumentazioa, erregearen ordaintzailea eta 1512an erreinua konkistatzean funtsezko gizona izan zena. Pertsonaia hori aztertzea oinarrizkoa da Nafarroa 1512ko konkistaren ondoren monarkia hispaniarrean izandako sarrera aztertzeko.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasiak eta Nafarroako Errege Artxibategi Orokorreko Ataleko buru Felix Segura Urrak gaur goizeko prentsaurrekoan eman dute dokumentazioaren edukiaren eta haren zabalkundearen ahaleginaren berri; horrek ekarri du sarean 1512 eta 1539 arteko 3.258 dokumentu berri sarean jartzea, eta obren Ordaintzailearen eta Nafarroako aparteko gastuen kargu dagozkien 30.000 irudi.

Dokumentazio hori datozen urteetan etorriko diren beste batzuen lehen emanaldia besterik ez da; izan ere, gaur aurkeztu dira Juan Renak bere bizitzan zehar izan zituen 56 funtzioetatik bakar batekin zerikusia duten dokumentuak soilik.

Zehazki, dokumentazioak Gaztelak Nafarroako Erreinuan inbertitutako diruaren kudeaketa adierazten du, honako honetarako bideratuta: defentsa-egiturak modernizatzeko, kalteak ordaintzeko tropa eta eraisketengatik, armadaren horniduretarako eta posta nahiz espioitzako zerbitzurako.

Rena funtsa hemendik aurrera kontsultatu ahal izango da Nafarroako Gobernuko webgunearen bidez, "Artxibategi Irekia" tresnaren bidez, aurtengo otsailean Kulturako Zuzendaritza-Nagusia Vianako Printzea Erakundeak inauguratu zuena.

Juan Rena 

Juan Rena Veneziako elizgizona zen, eta 1512tik 1539an hil zen arte, Gaztelako Koroaren inbertsio ekonomikoa Nafarroako erreinuan kudeatzeaz arduratu zen.

1512ko urriaren amaiera aldera heldu zen Nafarroara, helburu batekin: erreinuan zegoen `gerra gaztelarreko jende´-ari ordaintzea. Berehala izendatu zuten "Nafarroako obra eta aparteko gastuen ordaintzaile". Kontuak gobernatzen zuen eraginkortasunari eta trebeziari esker, Juan Renak Fernando katolikoaren eta Karlos I.aren, bere gobernatzaileen, jarraian izan ziren sei erregeordeen konfiantzazko gizon izaten jarraitu zuen, eta diruzain nagusiekin ere aurrera egin zuen.

Haren funtzioen artean ez zegoen inoiz zergak biltzea, baizik eta Gaztelako Ogasun Kontseiluak Nafarroarentzat emandako dirua ordaintzea. Helburu horrekin (26 urtez iraun zuen zeregin horretan), Nafarroan ordura arte ezezagunak ziren erabilera zenbagarriak sartu zituen, Gaztelako administrazioa ezartzearen esparruan. Alde horretatik, haren irudia funtsezko piezatzat jo daiteke XVI. mendeko lehen hereneko Nafarroaren administrazioaren birsorkuntzan.

Juan Renaren dokumentazioari esker, baiezta daiteke Gaztelako Koroak Nafarroari diru-kopurua garrantzitsua eman ziola, erreinuak zituen errentak bikoiztea ekarriko zuena. Era horretan, aipatutako administrazioaren modernizazioa eta Nafarroako defentsa-sistema hobetzeko helburuak lortu ahal izan ziren.

Funts dokumentala 

Juan Renaren bulegoko funts dokumentala ia osorik kontserbatu da. Izan ere, baiezta daiteke osorik kontserbatu den Nafarroako administrazio gaztelarraren iturri bakarra dela, eta XVI. mendeko lehen hamarkadetan azterketa historikoak jorratzea ahalbidetu duena.

Dokumentazio hori Nafarroako Errege Artxibategi Orokorraren funts pertsonal aberatsena da bere antzinatasun eta garrantziagatik eta Espainia nahiz Nafarroako historian une historiko erabakigarri baten lekukotasun-balioagatik. Antolatutako 8.500 dokumentu baino gehiagok, Fernando Katolikoaren eta Karlos I.aren politika berresten uzten dute; haiek agindu zuten kaltetu guztiei kalteak ordaintzea tropak pasatu izanagatik eta gotorleku berriak eraiki izanagatik, eta Gaztelako diruarekin sustatutako proiektuetan garapeneko ikuspegi zabalak ireki zituztenak.

Gotorleku berriak eraikitzeko edo tresnak egiteko kontratatu ziren langile nafar eta gipuzkoar askoren kasua da. Soldaten xehetasun harrigarria da, langileen jatorriari buruzko azterketa edo ordaindutako dirua norako zen ere utziz.

Juan Renaren dokumentazioa erreinuaren gotorleku-gaiei buruz eta tropak mugiarazteko izaera historikoko azterketak nahiz laburpenak egiteko erabili da. Antolaketa horren balio erantsia da dokumentu berriak argitara ematen dituela eta, behar bezala sortatan jarriz, parametro historiko berrian finkatzen uzten dute eta konkistari nahiz XVI. mendeko lehen herenari buruzko informazioa hobetzen, gertatu zenari zentzu historikoa emanez eta gutxi oinarritutako iritziak saihestuz.

Fernando Katolikoak eta Karlos I.ak beraiek eskuz sinatutako errege-xedapenak azpimarratu behar dira, Nafarroako erreinuan izandako gertakariek hartu zuten norabideen gainean Gaztelak zer kezka zuen ezagutzen uzten dutenak.

Dokumentazio gehiena administratiboa da, eta ordainketak justifikatzeko dokumentu luzeak ditu, haien artean nabarmentzen dira: partikularrei ordaindutako kalteen espedienteak, Iruñeko eta Frantziako mugako gazteluak –Maya, El Peñón, San Juan de Pie de Puerto–, eraikitzeari buruzko harremanak, eta muga-ezegonkortasun une jakinetan ezinbestekoak suertatu ziren erreinuaren defentsari buruzko txosten zehatzak, gomendioekin.

Artxibategiaren tratamendua

Dokumentazioak artxibategiaren tratamendu sakona izan du, eta Nafarroako Errege Artxibategi Orokorrean egin da azken lau urteotan, hura kontsultatzea zail egiten zuen sakabanatutako eta antolatu gabeko dokumentaziotik abiatuta. Lan horietan Artxibategiko zenbait teknikarik parte hartu dute eta bertako Zaharberritze eta Digitalizazioko zerbitzuak ere tartean izan dira.

Egindako tratamendua integrala izan da eta honako zeregin hauetan oinarritu da: funts osoaren antolaketa, sailkapena eta ordenatzea; deskribapena, inbentario-mailan eta ordaintzailearen funtzioa, katalogo-mailan; dokumentuak zaharberritzea; 3.258 dokumentuak digitalizatzea; eta kontsulta presentziala: 2010ean, behin antolatuta, dokumentazioa jendeak kontsultatzeko jarri zen Nafarroako Errege Artxibategi Orokorrean.

 

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa