(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Aranzadi, Xial Domotecnología eta Barañaingo Auditorioa Fundazioari eman dizkie 2012ko Nafarroako IKT Sariak ostirala, 2012.eko abenduak 21


`Oroimena da bidea´ proiektuak sari berezia lortu du sare sozialen erabilera berritzaileagatik


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina 2012ko Nafarroako IKT Sariak emateko ekitaldiaren buru izan da gaur. Thomson Reuters Aranzadi, Xial Domotecnología eta Barañaingo Auditorioa Fundazioak jaso dituzte sariak eta `Oroimena da bidea´ alzheimerrari buruzko sentsibilizazio-proiektuari ere sari berezia eman zaio.

Nafarroako Gobernuak, CEIN sozietate publikoaren bidez eta IKTko Nafarroako Enpresa Erakundearen laguntzarekin (ATANA) emandako sariek, Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) proiektuak aplikatuz eskualdeko garapen teknologikoan laguntzen duten konpainien ahalegina eta ekimena aitortzen dute.

Barcina Lehendakaria eta Goicoechea lehendakariordea, sarituekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina 2012ko Nafarroako IKT Sariak emateko ekitaldiaren buru izan da gaur. Thomson Reuters Aranzadi, Xial Domotecnología eta Barañaingo Auditorioa Fundazioak jaso dituzte sariak eta `Oroimena da bidea´ alzheimerrari buruzko sentsibilizazio-proiektuari ere sari berezia eman zaio.

Nafarroako Gobernuak, CEIN sozietate publikoaren bidez eta IKTko Nafarroako Enpresa Erakundearen laguntzarekin (ATANA) emandako sariek, Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) proiektuak aplikatuz eskualdeko garapen teknologikoan laguntzen duten konpainien ahalegina eta ekimena aitortzen dute.

Thomson Reuters Aranzadi eta Xial Domotecnología enpresak "Enpresako IKT proiektu onena" eta "IKT enpresako proiektu berritzaile onena" modalitateetako irabazleak izan dira , hurrenez hurren. "Sare sozialen erabilera berritzaileena" saritzen duen mailan Barañaingo Auditorioa Fundazioaren lana aitortu da eta sari berezia eman zaio Ilune eta Edentity enpresen "Oroimena da bidea" proiektuari.

Bere agerraldian, Yolanda Barcinak parte hartu duten enpresei eskerrak eman dizkie "egunero egiten duten lanagatik inguruko IKTak sustatuz". Halaber, aipatu du "IKTak ezin direla berez helburutzat jo, baizik eta prozesu eragile, antolaketa-prozesu eta enpresak kudeatzeko prozesu guztien oinarrizko laguntza-elementutzat", eta gogora ekarri du "gaur egun bizitzen ari garen hobekuntza, berrikuntza, nobedade eta joera askori laguntza" ematen diela.

Nafarroako Jauregian egindako ekitaldian lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourde Goicoechea izan da: CEINeko zuzendari-gerente Pablo Romera; ATANAko lehendakariorde Roberto Elizalde; eta Nafarroako Enpresarioen Konfederazioko lehendakari José Antonio Sarría.

Edizio horretan 31 hautagaitza aurkeztu dira, guztira. Sariek agerian jarri nahi dute nola Informazio eta Komunikazioko Teknologiek enpresei laguntzen dieten beraien lehiakortasuna areagotzeko.

Sarituak

Thomson Reuters Aranzadik `Enpresako IKT proiektu onena´-ren saria lortu du `Proview´ bere plataformagatik. Funtzio anitzeko plataforma hori, tablet eta ordenagailuentzat balio duena, bezeroaren liburutegi digitaleko titulu guztiei sarbide mugikorra ematen dien bakarra da. Gainera, erabiltzailea eguneratuta izaten eta bere liburutegian informazioaren bilketan denbora aurrezten uzten dien funtzionalitate-sorta du.

Haren merkaturatzea osatzeko, konpainiak merkataritza elektronikoko plataforma sortu du eta bertan e-booken eskaintza beste produktu eta zerbitzuekin nahasten ditu, esaterako: paperezko obrak, e-learning zerbitzuak edo datu-baseak salmenta-prozesu berean.

`IKT enpresako proiektu berritzaile onena´-ren mailan, saria Xial Domotecnología enpresarentzat izan da `Eraikinen energia-kudeaketarako Xial Plataforma´ proiektuagatik. Etxebizitza eta eraikinen energia kudeatzeko on-cloud (hodeian) web plataforma da, eta diseinatu da energia-kontsumoan inplikatutako eragile guztiek informazioa denbora errealean ezagut ditzaten, harengan zuzenean eragina izan dezan eta kontsumo-ohiturek zer eragin ekonomiko duten jabe daitezen.

`Sare sozialen erabilera berritzaileena´ saritzen duen mailari dagokionez, saria Barañaingo Auditorioa Fundazioari eman zaio `Sare sozialetan partekatzen dugu, Auditorio berri batean laguntza emateko eta haren alde lan egiteko` ekimenagatik. Epaimahaiak azpimarratu du Fundazioak sare sozialen alde egindako apustua marketing-eko tresna nagusietako bat bihurtu dela Auditorioan programatutako jarduerak sustatzeko.

Antolakuntzak, halaber, modalitate horretan sari berezia eman dio komunikazioko Illune enpresaren eta identitate digitala garatzeko Edentity enpresaren "Oroimena da bidea" proiektuari. Alzheimerrari buruzko sentsibilizazio-proiektu horrek komunitate zabala sortzea lortu du eta hainbat erakunde inplikatzea. Guillermo Nagore kazetariak 7.050 kilometro bete ditu Finisterretik Jerusaleneraino gaitz horri buruzko Estatuko politika bat sustatze aldera.


Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa