(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gemma Botín Cociña, Nafarroako Pertsonen Autonomiarako Agentziaren zuzendari-gerente izendatu dute ostirala, 2012.eko abenduak 21


Orain arteko Nafarroako Menpekotasunerako Agentziaren izena aldatu da


Gemma Botín Cociña

Gemma Botín Cociña. ( irudia handitu )

Gemma Botín Cociña orain arteko Nafarroako Menpekotasunerako Agentziaren zuzendari-gerente kargua hartu du, hemendik aurrera Nafarroako Pertsonen Autonomiarako Agentzia izena izango duena.

Gema Botínen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen astearte honetan, abenduak 18, eta Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik proposatu zuen.

Agentzia Gizarte Politika eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiarena den erakunde autonomoa da. Nafarroako Menpekotasunerako Agentziaren izendapena 2007. urtean eman zitzaion, menpekotasun-egoerako pertsonentzat Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko Legea eta Gizarte Zerbitzuen Foru Legea abian jarri eta handik pixka batera, "menpekotasun, ezintasun, adin nagusi eta buru-nahasmendu larriko esparruko gizarte-prestazioak kudeatzeko organo moduan" erantzuteko.

Gizarte Politiken Departamentuak ulertu du pasatako denborak agerian jarri duela "menpekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta-politiken ikuspegia eta helburua aldatzeko beharra, ikuspegi nahiz helburu hori haien autonomia pertsonala lortzen oinarrituz"; beraz, "errealitate horri" egokitu zaio eta izendapena baldintza horietan adierazi da.

Gemma Botínen biografia

Gemma Botín Cociña (Iruñea, 1966), ezkonduta eta hiru seme-alabekin, Pedagogian lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean eta gaur arte Iberon dagoen Isterria Hezkuntza Bereziko Zentroko zuzendari-gerente izan da.

Prestakuntza honako era honetan osatu du: `Gizartean esku-hartzeko etika aplikatua´-n espezializazioa-masterra; ikastaroekin eta hezkuntza bereziari lotutako gaiei buruzko kongresu nahiz jardunaldietara joanez (orientazioa, komunikazioa, psikomotrizitatea, antolaketa kurrikularra, autismoa, Down sindromea, ikerketa adimen-urritasunean…); eta, azken urteotan, zuzendaritzako trebetasunekin (zentroen zuzendaritza eta antolaketa, lan-taldeen zuzendaritza, lidergoa, lan-taldea, langileen hautaketa, lanaren ebaluazioa eta kalitatearen kudeaketa).

2007. urtetik Isterria zentroaren gerentzian egiten du lan (zuzendaritza, kontrol ekonomikoa eta finantza-kontrola, giza baliabideak, kalitatezko politika eta etengabeko hobekuntza). 1998tik 2001a arte hezkuntza bereziko irakaslea izan zen (1994tik Iberon). 2001 eta 2007 artean zuzendaritza pedagogikoaz arduratu zen eta zentro horretako zerbitzu ezberdinez (ikastetxea, egoitza eta lan-prestakuntzako programa).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa