(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zinema dokumentaleko 17 film lehiatuko dira datorren otsailean Punto de Vista Jaialdiaren zortzigarren edizioan asteazkena, 2012.eko abenduak 26


Nazionalitate desberdineko 11 film luze eta 6 film labur dira


Punto de Vista zinema dokumentaleko jaialdiaren zortzigarren edizioko kartela ( irudia handitu )

11 film luzek eta 6 film laburrek, 11 herrialde desberdinetatik ekarriak, osatuko dute "Punto de Vista", Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zortzigarren edizioaren sail ofiziala, zeina, Iruñean ospatuko den 2013ko otsailaren 19tik 24ra bitartean. Jaialdia Nafarroako Gobernuak antolatu du, INAAC fundazioaren bitartez. 

Hautapen-Batzordeak, guztira, 1.441 film ikusi ditu (782 aurten aurkeztutakoak eta 659 film jaialdiaren aurreko edizioan aurkeztutakoak, zeina, azkenean ez zen ospatu). Hautatutako obrek hainbat sari lortu ditzakete, honatx: filmik onenari emango zaion "Punto de Vista" sari nagusia, 10.000 eurokoa; zuzendaririk onenaren Jean Vigo saria, 5.500 eurokoa; eta film laburrik onenaren saria, 3.500 eurokoa. Jaialdiko publikoak filmik onenaren sari berezia ere erabakiko du, 2.500 eurokoa. Epaimahaiak bi aipamen berezi ere egin ahal izango ditu, bakoitza 1.250 euroz hornitua. 

Hautapen-Batzordea Josetxo Cerdan (jaialdiko zuzendari artistikoa), Gonzalo de Pedro (programazioaren koordinatzailea), Miguel Fernandez Labayen (Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko irakaslea), Elena Oroz (zinema dokumentalean espezializatutako kazetaria) eta Maite Bermudezek (zinemagilea) osatu dute. 

Jaialdiko sail lehiakorra osatzeko honako izenburu hauek aukeratu dira: "El modelo". German Scelso. Espainia, 2012. 45’; Gui aiueo:S. Go Shibata. Japonia, 2011. 56'; "Un mito antropologico televisivo". Maria Helene Bertino, "Dario Castell". Alessandro Gagliardo. Italia, 2011. 56’; "The island of St. Matthew". Kevin J. Everson. AEB. 2012. 69’; "A ll’ombra della croce". Alessandro Pugno. Italia, Espainia, 2012. 73’; "The anabasis of may and fusako Shigenobu", Masao Adachi and 27 Years without Images. Eric Baudelaire. Frantzia, 2011. 66’; "El jurado". Virginia Garcia del Pino. Espainia, 2012. 64’; Apuda de Shouhou (Apuda). He Yuan. Txina, 2012. 145'; Alam laysa lana (A World Not Ours). Mahdi Fleifel Ingalaterra, Libano, Danimarka, 2012. 93’; Vers Madrid (The Burning Bright!). Sylvain George. Frantzia, 2012. 120’; eta Museum Hours. Jem Cohen. Austria, AEB., 106’. 

Bestalde, hautatutako film laburrak honako hauek izan dira: Sniegs (Snow Crazy). Laila Pakalnina. Lituania, 2012. 34'; Toma dos. Pilar Alvarez. Kuba, 2012. 11’; Dad´s Stick. John Smith. Erresuma Batua, 2012. 6’; The Florestine Collection. Paul Gailiunas, Helen Hill. AEB. 2011. 31´; Hoof, Tooth & Claw. Adam Gutch. Erresuma Batua, 2011. 17’; Handful of Dust. Hope Tucker. AEB., 2012. 7'. 


Punto de Vista jaialdiko epaimahaia honako hauek osatuko dute: Christian Von Borries, zinemagile eta musikari alemaniarrak; Bill Brown zinemagile estatubatuarrak; Jose Luis Cienfuegos, Sevillako zinema Jaialdiko zuzendaria; J.P. Sniadecki zinemagile estatubatuarra eta Punto de Vista jaialdiaren azken edizioko sari nagusiaren irabazlea eta Ana Isabel Strindberg programatzaile portugaldarrak.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa