(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hutsik dauden etxebizitza babestuen bilatzailea eskaintzen du asteazkena, 2012.eko abenduak 26


Hainbat irizpideren araberako bilaketa ahalbidetzen du eta sustapen geoerreferentziatuak eskaintzen ditu


Hutsik dauden etxebizitza babestuen bilatzailearen irudia ( irudia handitu )

 Nafarroako Gobernuak etxebizitzaren gaikako atarian (www.vivienda.navarra.es) eskatzaileen errolda ezarri zenetik esleitu diren etxebizitza babestuen sustapen desberdinen, non, etxebizitzaren bat hutsik egon daitekeen bilatzaile geoerreferentziatua eskaintzen du.

Bilatzaile hori Sustapen Departamentuaren bitartekoen bitartez garatua izan da, Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritzarekin lankidetzan; beraz, Nafarroako Gobernuari ez dio kanpoko kostu ekonomikorik eragin.

Bilatzaile horren xedea jendeari etxebizitza erosten laguntzea da. Horregatik, irizpide desberdinen araberako (etxebizitza-mota, logela-kopurua, kokapena eta abar) bilaketak egiteko aukera ematen du, dauden sustapen desberdinen berri Nafarroako mapan geoerreferentziatuta agertuz, informazio-liburuxkekin eta beren sustatzailearekin harremanetan jartzeko datuekin.

Normalean, jabetza-erregimenean dauden kasik sustapen guztietan, etxebizitzaren bat hutsik eduki ohi dute. Alabaina, alokairu-erregimenean dauden sustapenen kasuan, Iruñetik eta bere eskualdetik kanpo kokatutako sustapenetan soilik egon ohi dira etxebizitzak hutsik.

Sustapenen bat interesgarria irudituz gero,  Sustapen Departamentuak  dagokion sustatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen du, hark hutsik geratu diren etxebizitzen baldintza zehatzak adierazi diezazkion.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa