Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hainbat irizpideren araberako bilaketa ahalbidetzen du eta sustapen geoerreferentziatuak eskaintzen ditu
Hutsik dauden etxebizitza babestuen bilatzailearen irudia
(
irudia handitu
)
Bilatzaile hori Sustapen Departamentuaren bitartekoen bitartez garatua izan da, Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritzarekin lankidetzan; beraz, Nafarroako Gobernuari ez dio kanpoko kostu ekonomikorik eragin.
Bilatzaile horren xedea jendeari etxebizitza erosten laguntzea da. Horregatik, irizpide desberdinen araberako (etxebizitza-mota, logela-kopurua, kokapena eta abar) bilaketak egiteko aukera ematen du, dauden sustapen desberdinen berri Nafarroako mapan geoerreferentziatuta agertuz, informazio-liburuxkekin eta beren sustatzailearekin harremanetan jartzeko datuekin.
Normalean, jabetza-erregimenean dauden kasik sustapen guztietan, etxebizitzaren bat hutsik eduki ohi dute. Alabaina, alokairu-erregimenean dauden sustapenen kasuan, Iruñetik eta bere eskualdetik kanpo kokatutako sustapenetan soilik egon ohi dira etxebizitzak hutsik.
Sustapenen bat interesgarria irudituz gero, Sustapen Departamentuak dagokion sustatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen du, hark hutsik geratu diren etxebizitzen baldintza zehatzak adierazi diezazkion.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen