(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak datorren urterako berrogeita hamar jarduera-ildo aurkeztu ditu krisi ekonomikoaren eraginei aurre egiteko osteguna, 2012.eko abenduak 27


Halaber, Nafarroako Gobernuak 2012. urtean zehar ekonomia eta enplegua sortzeko, zerbitzu publikoei eusteko eta Administrazioa murrizteko gauzatutako 103 ekimenen balantzea ere aurkeztu du.


Transcripción textual del video

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariak gaur eguerdian eskaini duen prentsaurrekoan datorren urtean Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko ekonomiaren garapena bultzatzeko eta enplegua sortzeko, nahiz bere zerbitzu publiko berezituei eusteko –kontu publikoen kontrol arduratsu eta zorrotz batetik– landuko dituen 48 jarduera-ildo nagusiak aurkeztu ditu.

Barcina Lehendakariak Nafarroako Gobernua 2013an "herritarren arazoak konpontzen" saiatuko dela eta "krisi-egoeratik ahalik eta azkarren irteteko beharrezko neurriak hartuko dituela, nahiz eta gogorrak izan" ere adierazi du. Horretaz gain, Barcina andreak "Nafarroaren oparotasuna nahi duten indar politikoekin akordioak bilatzen jarraituko duela" ere adierazi du.

Barcina Lehendakariak 2012. urtearen balantzea egiten du eta krisi ekonomikoaren eraginei aurre egiteko 2013rako jarduera-ildoak aurkeztu ditu ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariak gaur eguerdian eskaini duen prentsaurrekoan datorren urtean Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko ekonomiaren garapena bultzatzeko eta enplegua sortzeko, nahiz bere zerbitzu publiko berezituei eusteko –kontu publikoen kontrol arduratsu eta zorrotz batetik– landuko dituen 48 jarduera-ildo nagusiak aurkeztu ditu.

Barcina Lehendakariak Nafarroako Gobernua 2013an "herritarren arazoak konpontzen" saiatuko dela eta "krisi-egoeratik ahalik eta azkarren irteteko beharrezko neurriak hartuko dituela, nahiz eta gogorrak izan" ere adierazi du. Horretaz gain, Barcina andreak "Nafarroaren oparotasuna nahi duten indar politikoekin akordioak bilatzen jarraituko duela" ere adierazi du.

Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Barcina Lehendakariak aurten Nafarroako Gobernuak jarraian zehazten diren funtsezko hiru eremu hauetan gauzatutako jardueren balantzea  egin du: ekonomia eta enplegua sortzea, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu publikoei eustea eta Administrazioaren egitura eta kostua murriztea. Hiru arlo horietan, 2012. urtean zehar, 103 jarduera gauzatu dira, Nafarroaren kontuak defizita bete dezaten eta Foru Komunitatean krisi ekonomikoaren eraginak arintzeko nafar guztiek egindako ahalegin partekatua.

Zentzu horretan, Nafarroako Lehendakariak Foru Komunitateak gizarte-prestazioak eskaintzen jarraitzeko eta Administrazio zentralak egindako doikuntzak arintzeko 2012an egindako ahalegina azpimarratu du. Zehazki, bizirauteko bitartekorik ez duten pertsonentzako gizarteratzeko errentara bideratutako 31 milioi euro azpimarratu ditu, nazioko bataz bestekoa baino kasik %50 handiagoa dena eta, gutxiengo zenbatekoan, hartzaile bakoitzeko hilean 200 euroko aldea dakarrena. Halaber, Lehendakariak menpekotasuna duten pertsonen familiarrei laguntzera bideratutako 23 milioi euro ere azpimarratu ditu, Estatukoak baino %40 handiagoa den laguntza, hilean 188 euroko aldearekin.

2013rako ildo nagusiak

Barcina Lehendakariak Nafarroako Gobernuak krisi ekonomikoaren eraginei aurre egiteko landuko dituen 48 jarduera-ildo nagusi aurkeztu ditu. Ekimen horiek ekonomiaren suspertzea eta enpleguaren sorrera (18), zerbitzu publikoak eskaintzea (23) eta kostuak murrizteko, egitura doitzeko eta haren eraginkortasuna hobetzeko Administrazioaren erreforma (7) gaien inguruan gauzatuko dira.

Lehenengoen artean, ETEn kontrataziorako eta lehiakortasunerako eta gizarte-ekonomiako enpresa berrien sorrerarako laguntzen deialdi berriak eta inbertsio-proiektuetarako eta zailtasunak dituzten enpresentzako abalak azpimarratzen dira. 2013-2015 urterako Ekintzailetza Plana, 20 milioi euroko aurrekontuarekin, Nafarroako IV Plan Teknologikoa, 170,5 milioi euroko aurrekontuarekin, eta Nafarroako Nazioarteko II. Plana (2013-2016) gauzatzea ere aurreikusten da. Baita, ekonomia murgilduaren eta aitortu gabeko enpleguaren aurka borrokatzeko Plana ere. Horretaz gain, Nafarroako Kanala, Arga-Ega adarraren obren lizitazioarekin eta haiei ekinez, Iruñeko nodo logistiko intermodala eta Prestazio Handiko Trena (TAP) ere bultzatuko dira.

Zerbitzu publikoak eskaintzeari dagokionez, Nafarroako Gobernuak berdintasunerako lege berria sustatuko du 2013an, genero-indarkeriari buruzko beste bat egingo du, nazioarteko adopzioen gaian legea aldatuko du eta gazteriaren legea ezarriko du. Halaber, Familia, Haurrak eta Nerabeak Artatzeko II. Foru Plana egingo du eta Nafarroako Ospitale Gunean larrialdietarako eraikin berria jarriko du funtzionamenduan.

Etxebizitza-politikari dagokionez, etxetik bidaltzeei aurrea hartzeko eta haiek artatzeko plan bat egingo da, BOEn moduluak bere horretan utziko dira, Erregimen Bereziko BOE berreskuratuko da (BOE baino %8 merkeagoa eta %4ko BEZa duena eta ez %10ekoa) eta alokairuaren merkatua dinamizatuko da, 2013rako eta 2014rako BOEak alokatzeko 650 euroko diru-laguntzarekin. Osasungintzari dagokionez, egonaldi ertain eta iraupen luzeko Buruko Osasuneko ospitaleko obrei eta egokitzapenari ekingo zaie eta gaixo kronikoei arreta sozio-sanitarioa etxean eskaintzeko bi zona pilotu jarriko dira martxan.

Bestetik, Cascanten ikastetxe berri bat eraikiko da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako beste ikastetxe bat Iruñean eta Lanbide Heziketarako campus publikoa, Nafarroako Unibertsitateko mediku-ikerketarako hiru zentrorekin batera. LHan trebakuntzaren, nazioartekotzearen eta egiaztapenen eskaintza ere zabaldu egingo da. Ingelesez ikasteko programa haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako beste 20 ikastetxeetara ere zabalduko da eta batxilergoko titulazio bikoitza, gazteleraz eta frantsesez, ezarriko da.

Kultur mezenasgoaren legea bultzatuko da eta Bide Segurtasunerako Nafarroako Estrategia 2013-2020, herritarren segurtasunerako plan orokor bat eta arriskua sor dezaketen lokaletan (dantzalekuak, jaiak eta kontzertuak egiteko lokalak eta abar) segurtasuna bermatzeko auto-babeserako erregelamendu bat jarriko dira abian.

Bukatzeko, Administrazioaren erreformari dagokionez, garrantzitsu bilakatuko dira sozietate publikoak murrizteko bigarren prozesua, fundazio publikoak berrantolatzea eta kentzea, Iruñean herritarren artapena Sailetako dependentzietara lekualdatzea eta administrazioa sinplifikatzeko plana.

2012. urteari buruzko balantzea

Barcina Lehendakariak Nafarroako Gobernuak 2012. urtean zehar egindako ekintzen balantzea ere egin du. Horretarako, guztira, 103 ekintza azaldu ditu ekonomia eta enplegua sortzeko (49 ekimen), zerbitzu publikoak eskaintzen jarraitzeko (39) eta Administrazioa murrizteko (15) helburuarekin.

Hazkunde ekonomikoari eta enpleguaren sorrerari dagokionez, Banco Santander entitatearekin Nafarroako garapen ekonomikoa 650 milioi eurorekin finantzatzeko egindako akordioa azpimarratzen dute; baita ere, Inbertsioen Europako Bankuak Sodena sozietateari emandako 100 milioiko kreditua; Caja Laboral Kutxak ekintzaileentzako eta enpresa txikientzako eskaini duen 2 milioiko kreditu-lerroa; eta Microbank entitateak mikro-kredituetan emandako milioi euro.

2012an zehar, 72,4 milioi euro Nafarroan inbertitzea aurreikusten duten 73 enpresei 12 milioi euroko laguntza eman zaie; 9,48 milioi I+G+b proiektuak garatzeko diru-laguntzatan; 3 milioi 74 nekazari eta abeltzain berri jartzeko eta beste 4 milioi mendialdeko eta egoera kaskarrean dauden 1.578 nekazariri eta abeltzainei zuzendutako laguntzetan. Horretaz gain, 22,7 milioi euro hitz eman dira 394 nekazaritzako ustiategi modernizatzeko laguntzatan.

Halaber, aurtengo urtean zehar, 19 enpresa berri jarri dira martxan 66 enplegurekin Emprendedor Moderna Bekei esker; enpleguaren sorrera bultzatu da bost neurriri eta 12,5 milioi eurori esker; 5,4 milioirekin, enplegurako 17 zentro berezi diruz lagundu dira eta 3,7 milioi bideratu dira tokiko erakundeek pertsona langabetuak kontratatu ditzaten.

Zerbitzu publikoak eskaintzeari dagokionez, osasun-sistema erreformatu egin da osasun-zentroetako ordutegia gaixo kronikoen artapenera egokitzeko; osasun-arloan, itxaro-zerrendak murrizteko plana jarri da abian eta Nafarroako Ospitale Gunean Obstetriziako eta Ginekologiako larrialdi-zerbitzu berria jarria da abian 1,02 milioiko inbertsioa egin ondoren. Tuterako Sofia Erregina Ospitaleko psikiatria-unitatea ere handitu egin da; egoera legeztatuta ez duten etorkinei doako osasun-arreta eskaintzen jarraitu da eta errezeta elektronikoaren ezarpena osatu da Nafarroan.

2012an, 0-3 urte bitarteko udaleko 85 ikastetxeetara 7,7 milioi bideratu dira; ikasketa-arazoak, arreta falta eta hiperaktibitatea duten ikasleei eskainitako arreta arautu da; hezkuntza-behar bereziak dituzten edo egoera zaurgarria duten ikasleei sare kontzertatuan arreta eskaintzeko 4,5 milioi bideratu dira. Horretaz gain, ‘Tierra Estella’ BHI berria ireki da 82 herritako 900 ikaslerentzako eta Tafallako Antso III.a Handia BHI handitu egin da.

Halaber, Tuterako epaitegiak inauguratu dira; etxebizitzak erosteko eta birgaitzeko 52 milioitik gorako laguntzak eman dira; egoera berezia duten edo zaurgarritasun handieneko egoeran dauden familientzako gizarteratze-errentaren kobrantza zabaldu egin da; etxetik bidaltzeko mehatxupean dauden herritarrei laguntzeko bitartekotza-zerbitzu bat ireki da.

Bukatzeko, Administrazioaren erreformari dagokionez, karguak %24 murriztu izana, Madrilgo ordezkaritza itxi izana eta Bruselakoaren lekualdatzea azpimarratu ditu, guztira, urtean, 150.000 euro aurreztuz; gastuen aurreikuspena 132 milioi murriztu da diru-sarrerak gutxitu direlako; langileriaren arloan hartutako hainbat neurriri esker, urtean 25 milioi euro aurreztu dira.

Nafarroako Gobernuko langileen lekualdatzeen eta bidaien baldintzak ere aldatu egin dira; Nafarroako Osasun Zerbitzuko laborategiak zentralizatu egin dira, 6-8 milioiko aurrezpenarekin; eta Nafarroako Ospitale Guneko sukaldaritza-zerbitzua kanporatu egin da, 3 milioi euro aurreztuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Gobernuaren ekintzaren balantzea 2012
2013rako jarduera-ildo nagusiak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa