(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 12,6 milioi euro bideratuko ditu errepideetako seinaleztapen bertikala, bideko markak eta segurtasun-langak hobetzera

osteguna, 2012.eko abenduak 27


Jarduera-aldiak 2013tik 2016ra bitarteko urteak barnebiltzen ditu


Nafarroako Gobernuak 12.640.000 euro bideratuko ditu 2013-2016 aldian Nafarroako errepideetako seinaleztapen bertikala hobetzera eta bideetako markak pintatzera eta, baita, segurtasun-langak jartzera, haien mantentze-lanetara eta haiek altxatzera ere. Horrela jasotzen da  Luis Zarraluqui Sustapen Departamentuko kontseilariak onartutako hainbat foru-agindutan. 

Seinaleztapen bertikalari dagokionez, lan horietan mantentze-lana, birjarpena eta seinaleztapen bertikala eta balizajea hobetzea sartzen dira, arreta berezia eskainiz istripuak biltzen dituzten edo potentzialki arriskutsutzat jotzen diren bide-guneei.

 

Seinaleztapen bertikalari dagokionez, lan horietan mantentze-lana, birjarpena eta seinaleztapen bertikala eta balizajea hobetzea sartzen dira, arreta berezia eskainiz istripuak biltzen dituzten edo potentzialki arriskutsutzat jotzen diren bide-guneei.

Bideko marken pintaketari eta birpintatzeari dagokionez, aurrekontu orokorra 6,09 milioi eurokoa da. Horrelako jardueran bideko markak ez-ezik, bidegurutzeetako oinezkoen babesguneen ertzak pintatzea eta birpintatzea eta istripuak biltzen dituzten edo potentzialki arriskutsutzat jotzen diren bide-guneetan soinu-bandak jartzea ere sartzen dira. Lan horiek esleitzeko, lurraldea hiru zonatan banatu da: Iparraldea (Agoitz eta Mugairi), Hegoaldea (Tafalla eta Tutera) eta Mendebaldea (Irurtzun, Lizarra eta Iruñea). Kasu honetan, Señalizaciones Eder, S.A enpresari esleitu zaio, egoitza Bizkaiko Mungia herrian duenari, hark egin baitu ekonomikoki onuragarriena izan den eskaintza.

 

Bukatzeko, Segurtasun-langak jartzeko, birjartzeko, haien mantentze-lanetarako eta altxatzeko lanak ere esleitu dira aldi bererako. Kasu honetan, Ferroser Infraestructuras, S.A. enpresari, zeinak, egoitza Madrilen duen, esleitu zaizkio, gehienez, 2.450.000 euroko gastura arte. 

Lan horietan, egoki iritzitako zonetan langa berriak jartzea edo lehendik jarritako bide-guneetan zabaltzea sartuko dira. Istripuen ondorioz edo materiala zahartu delako hondatuta dauden langak birjarriko dira eta nibelatu eta/edo altxatu egingo dira beste zenbait bide-guneetan. Jarduera hori gauzatzerakoan arreta berezia eskainiko zaie arriskutsutzat jotzen diren eta istripuak biltzen dituzten bide-guneei. 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa