(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak krisi ekonomikotik “sendoturik” irteteko ausardia eta batasuna eskatzen ditu ostirala, 2012.eko abenduak 28


"Geure etorkizunaren jabe gara" baieztatu du bere urte bukaerako mezuan.


Transcripción textual del video

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariaren urte bukaerako mezua bere osotasunean.

Yolanda Barcina

Barcina Lehendakaria urte bukaerako mezuan ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak egun bizi dugun krisi ekonomikotik "sendoturik" irteteko ausardia eta batasuna eskatu ditu bere urte bukaerako mezuan . "Gure etorkizunaren jabe gara" baieztatu du. Eta, horregatik, nafarrak animatu ditu "etorkizunaren agintea sendotasunez hartu eta denok batera xede berdinerantz jo dezagun".

Ildo horretatik, "banantzen gaituena alde batera uztera, batzen gaituena potentziatzera eta ahalegin guztia xede komun baten lorpenera, ezer baino gehiago desiratzen dugun horretara, bideratzera, alegia, guztiontzako ongizatea lortzera, gonbidatu gaitu". Horrela, "sendoturik irtengo dugu" eta "garrantzitsuena dena, datozen belaunaldiei etorkizun hobea utziko diegu".

Lehendakariak eragile ekonomikoei zuzeneko mezua bidali die, haiek ere "ausartak" izan daitezen adoretzen ditu. Halaber, "iritsi da inbertsiogile pribatuak arriskatzeko eta erneko diren hazietan inbertitzeko unea". "Aberastasunak aberastasuna erakartzen baitu, horretarako, ordea, bultzadatxo bat eman behar diogula" baieztatu du.

Bestalde, 2012. urtea "zailtasun handikoa" izan dela gogoratu du; Nafarroako Gobernuak "gustukoak izan ez diren" baina, era berean, "gure kolpatutako kontu publikoak saneatzeko eta ahalik eta azkarren hazkundearen bideari berrekiteko beharrezko erabakiak hartu behar izan ditu". Amaitzeko, "Positiboak izan gaitezen eta egoerari bira ematea lortuko dugu" esan du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa