(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

45 lagun hil dira trafikoko istripuetan Nafarroako errepideetan 2012an zehar; iaz baino 17 gehiago astelehena, 2012.eko abenduak 31


2004an eta 2005ean gertatu zen gisan, aurten ere eten egiten da azken hamarkadan errepideetan hildakoen kopuruaren joera beherakorra.


Del Camino autobia

Bideko Autobiaren (A-12) irudia

Gaurko eguna zenbatekotu gabe eta Nafarroako Gobernuaren behin-behineko balantzearen arabera, 2012. urtean 45 lagun hil dira Foru Komunitatean trafikoko istripuetan, iaz baino 17 lagun gehiago.

Hildakoen balantze hau 2007an (48 hildako) eta 2008an (46) erregistratutako hildako kopuruetara hurbiltzen da eta 2004an eta, 2005ean gertatu zen gisan, 2000az geroztik gertatzen ari zen errepideetan hildakoen kopuruaren joera beherakorra eteten du. Alabaina, Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko Departamentuaren arabera, zifra horiek 2013an izango duten bilakaerari behatu beharko zaio benetan joera alderantzikatu egin den edo hazkunde puntuala den egiaztatzeko".

Bestalde, Aurten Nafarroako errepideetan gertatutako trafikoko istripuen kopurua, guztira, %8 jaitsi da 2011rekiko, 3.623tik aurten 3.341era pasatuz. Foru Komunitateko errepide-sarean gertaturiko ezbeharrak soilik kontuan hartuz gero, istripuak %9 jaitsi dira, alabaina, hiriko bideak ere kontuan hartzen badira, %6 gehitu dira.

Halaber, zauritu larrien kopurua %35 jaitsi da 2012an, iazko 100etik azken hamabi hilabeteetan 65 izatera pasatuz. Zauritu arinen kopurua ere murriztu egin da 2011n 438 izatetik 2012an 432 izatera, alegia, %1a.

Istripuen banakatzea

45 hildako horietatik 32 Nafarroako errepideen sarean gertatu dira (2011n, 24). Horietatik 12 autopistetan edo autobietan, 6 interes orokorreko errepideetan, 11 Foru Komunitatearentzako intereseko bideetan eta 3 tokiko intereseko bideetan. Gainerako biktimei dagokienez, 7 hiriko bideetan gertatu dira (2011n, 3) eta 6 motordun ibilgailuen zirkulaziorako gaitutako beste bideetan (2011n, 1).

Hildakoen kopuru osotik 35 gizonezkoak izan dira eta 7 emakumezkoak. Hilabeteka izandako istripugarritasunari dagokionez, hildako 45 lagun horiek honela banatzen dira: urtarrilean, 4; otsailean, 4; martxoan, 5; apirilean, 3; maiatzean, 1; ekainean, 6; uztailean, 4; abuztuan 7; irailean, 3; urrian, 5; azaroan, 2; eta abenduan, 1.

Hildakoen artean bost 13 urtetik beherakoak ziren (%11); 6k 14-24 urte bitartean zituzten (%13); 16k 25-44 urte bitartean (%36); 7k 45-64 urte bitartean (%16); eta 11 64 urtetik gorakoak ziren (%24). Halaber, horietako 28k autoan edo furgonetan bidaiatzen zuten, 5ek ziklomotorean, 1ek bizikletan eta 10 oinezkoak ziren.


Dokumentazioa:
Trafikoko istripuen balantzea Nafarroan
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa