(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2012ko zehaztasuneko ortoargazkia argitaratu du asteazkena, 2013.eko urtarrilak 2


Sustapenak jada irudiak ikusgai jarri ditu SITNAren zabalkunde-kanaletan


Eraikitzen ari diren AHTeko zatiaren ortoargazkia Alesbestik pasatzean (goian ezkerraldean). Nafarroako Autobidearen eta NA-121 arteko bidea ikus daiteke. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 212. urteko Nafarroako zehaztasuneko ortoargazkia argitaratu du jada SITNAren zabalkunde-kanaletan. Lortutako aireko irudia lurraldeko hainbat irudirekin osatu da, ekainetik abuztua bitarte lortutakoak.

Abuztuan egindako azken hegalditik bi astetara 2012ko Nafarroako ortoargazki bizkorra jada bazegoen ere, orain behin betiko ortoargazkia prest dago, eta bertan lehen bertsioak zituen akats geometriko eta erradiometrikoak zuzendu dira (ortoargazkia hartualdiaren inklinazioaren, erliebearen eta proiekzio konikoaren efektu geometrikoak zuzentzea eskatzen duen aireko irudia da).

Zabalkundea hobea izan dezan lursailaren eredu bat egin da 5x5eko sare batekin eta altueran metro beteko zehaztasunarekin, bai eta pixelak altueraren bat-bateko aldaketak dituen gunetan ez barreiatzea uzten duten lursailaren hauste-lerroekin ere (mozketak, zubiak…).

Behin betiko ortoargazkiak, RGB kanal normalez gain (gorria, berdea eta urdina), ingurumeneko eta nekazaritza nahiz basozaintzako gaietan erabilera osagarria ahalbidetzen duen kanal infragorria du. 

Sustapen Departamentuak Institutu Geografiko Nazionalarekin (IGN) elkarlanean aritu da ortoargazkiaren kontrolari dagokionez, bi erakundeek duten etengabeko elkarlanaren esparruan.  Horri esker, lan horiek egin daitezke bikoiztasunetan erori gabe. Hala, adibidez, ortoargazki horrek berak erabiliko du Espainiako Nekazaritza Bermearen Funtsa (FEGA) Nafarroako NPBaren laguntzak zehazteko.

Ortoargazkia egin daiteke instalazio garrantzitsuak daudelako, eta haiek osatzen dute: azpiegitura geodesiko batek (Nafarroako Geodesia Aktiboaren Sarea) GNSS (Global Navigation Satellite System) etengabeko 14 estaziok osatutakoa eta, haiei esker, hegaldiaren kalitaterako eskakizun teknikoak bermatzen dira; baldintza egokietan irudiak hartzea bermatzen duten hegazkin eta azken belaunaldiko kamera digital batek; ehunka informazio-gigabyte prozesatzen eta SITNAren zerbitzarietan gutxieneko epetan jartzen uzten duten azpiegitura informatikoak; eta finkatutako helburuak lortzeko ondo prestatutako giza taldeak. Lan horiek Trabajos Catastrales, SA Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoak egin ditu.

Xehetasun teknikoak

Hura egiteko xehetasun teknikoetan nabarmendu behar da, hegaldia Aireko Ortoargazkiaren Plan Nazionalaren (PNOA) lankidetza-esparruan finkatutako ezaugarri teknikoen arabera egin dela.

Gainera, irudiak honako hauek erabiliz lortu ahal izan dira: Vulcanair Observer P68 TC hegazkina, Leica ADS80 SH82 ekorketako kamera digitala, PAV80 biraegonkorreko plataforma, LIDAR Leica ALS60 bat, hegaldiaren plangintza/kontrolaren software-a eta LIDAR datuak prozesatzeko TerraSolid software-a.

Nafarroako Geodesia Aktiboko Sarea GNSS (Global Navigation Satellite System) etengabeko 14 estazioz osatuta dago, kokalekuko sateliteen konstelazio-sarea da (GPS amerikarra eta Glonass errusiarra barnean hartzen ditu), hegaldi fotogrametrikoaren kalitatezko orientazio zuzena ahalbidetzen duena.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa