(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ekaineko aparteko ordainsaria aurreratzea erabaki du

osteguna, 2013.eko urtarrilak 3


43 milioi ordaintzeko agindua ostegun honetan, goizean zehar emango zaie banku-erakundeei


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak ostegun honetako bilkuran erabaki du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileei eta haren erakunde autonomoei ekaineko aparteko ordainsariaren ordainketa aurreratzea. Ordaintzeko agindua banku-erakundeei emango zaie gaur goizean eta onuradunak izango dira, gutxienez hurrengo sei hilabeterako kontratua duten 22.700 langile finko eta aldi baterako langileak, bai eta goi-karguak nahiz gainerako aldi baterako langileak ere.

Gobernu-bilkura.

Gobernu-bilkura.

Guztira, 43 milioi euro dira, eta kopuru horrekin Gobernuak 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kentzeak langile publikoen familia-ekonomiaren eta eskualde guztiaren gainean dituen "ondorioak arindu" nahi ditu. Abenduko aparteko ordainsaria kentzea Gobernu zentralak onartutako neurria izan zen "nahitaez betearazi beharreko oinarrizko araudi moduan" uztailaren 13ko 20/2012 Errege Dekretu Legegilearen bitartez, Gobernuak gogorarazi duenez.

Aurrerakinak ekainerako aurreikusitako egoerak jasoko ditu –adibidez, antzinatasun edo graduagatik izandako gehikuntzak–. Soldatan aldaketak badaude –kargu-uzteak edo izendapenak, esaterako–, kopuruak hilabete horretako nominan erregularizatuko dira. Gobernuaren erabakiak ere likidazioak eta itzulketak finkatzen ditu lan-harremanean gorabeherak badaude edo zerbitzua aurreikusita zegoen epea baino lehen amaitzen bada.

Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden 506 langileentzat, Nafarroako Gobernuak bereizitako sistema bat ezarri du; izan ere, ezin zaie aparteko ordainsariaren ordainketa aurreratu beraien ordainketa-erregimena Botere Judizialaren Lege Organikoari lotuta izateagatik.

 

Zehazki, Gobernuak datozen sei hilabeteetan kontratatuko diren Justiziako langile finkoei nahiz aldi baterako langileei soldata aurreratzeko sistema bat abian jarriko du automatikoki, eta kokapen-taldearen arabera aplikatuko da: A, 2.100 euro; B, 1.300 euro, C, 1.000 euro; eta D, 900 euro. Aurrerakin horiek urte horretako uztail eta abenduko nominetan deskontatuko dira, zati berdinetan.

Kaltetutako langileek ordaindutako aurrerakin guztia kitatzea eskatu ahal izango dute edozein unetan haien nomina kudeatzen duten administrazio-unitateari bidalitako idatziaren bidez (Justiziako langileen kasuan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari). Kasu horretan, likidazioa haren eskaeraren ondorengo nominan egingo da.

Aipatu behar da aurrerakinak ez diela eragiten nominari lotutako atxikipen fiskalei eta kotizazio sozialei, ez baitakar ordainsarien gehikuntzarik.

Ez ditu defizit publikoaren helburuak aldatzen

Nafarroako Gobernuak erabaki hori hartu du abenduaren 28ko 27/2012 Foru Legea betearaziz, aurrekontuaren oreka eta lehiakortasunaren sustapena bermatzeko neurriei buruzkoa, asteazken honetako Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa, eta irailean Gobernuak pentsatutako proposamenarekin bat etorriz, ondoren Foru Legearen proiektu batean gauzatutakoa.

Asteazken honetako bilkuran hartutako erabakian azpimarratzen denez, aurrerakinak "ez ditu ordainsariak igotzen eta ez ditu aldatzen 2013rako defizit publikoaren eta egonkortasunezko helburuak" eta iragan abenduko aparteko ordainsaria kentzeak sortutako ondorioak arintzen ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa