(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Caja Navarra Fundazioko Kudeaketa Batzordearen izendapena erabaki du

osteguna, 2013.eko urtarrilak 3


Hiru kidek osatuko dute eta haren helburua izango da Izaera Bereziko Fundazio gisa erakundea antolatzeko estatutu berriak egitea


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Caja Navarra Fundazioko Kudeaketa Batzordearen izendapena erabaki du, erakundearen gobernu-organo guztiaren zuzeneko banaketa gertatu ondoren, uztailaren 9ko 11/2010 Errege Dekretu Legegilean xedatutakoa aplikatuz, gobernuko organoei eta Aurrezki Kutxen erregimen juridikoko beste alderdi batzuei buruzkoa, iragan azaroan 9/2012 Legeak aldatutakoa.

Nafarroako Jauregiko fatxada nagusia. Lehen planoan, Foruei egindako Monumentua.

Nafarroako Gobernuak Caja Navarra Fundazioko Kudeaketa Batzordearen izendapena erabaki du, erakundearen gobernu-organo guztiaren zuzeneko banaketa gertatu ondoren, uztailaren 9ko 11/2010 Errege Dekretu Legegilean xedatutakoa aplikatuz, gobernuko organoei eta Aurrezki Kutxen erregimen juridikoko beste alderdi batzuei buruzkoa, iragan azaroan 9/2012 Legeak aldatutakoa.

Era horretan, Kudeaketa Batzordea profil erabat teknikoa duten hiru kidek osatu dute, eta arlo juridiko, ekonomiko eta administratiboan ibilbide eta esperientzia garrantzitsua dutenak. Kudeaketa Batzordea honako hauek osatzen dute: Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoko zuzendari José Antonio Razquin-ek, Zuzenbidean lizentziatua eta karrerako funtzionarioa; Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu departamentuko idazkari tekniko Pedro Ugaldek, Zuzenbidean lizentziatua eta karrerako funtzionarioa; eta Aurrekontuaren zuzendari nagusi Juan Francok, Ekonomian doktore eta Unibertsitate Publikoko irakasle titularra.

Haren helburu nagusia estatutu berrien proposamena egitea izango da Caja Navarrak Izaera Bereziko Fundazio gisa funtziona dezan. Espainiako finantza-sektoreak izan duen egituraketa berriaren ondorioz hartu du izaera hori. Izan ere, honek zehazten duenez, aurrezki-kutxak beren partaidetza murrizten dutenean hau beren finantza negozioa jarri duten banketxe instrumentaleko (kasu honetan CaixaBank) boto-eskubidearen %25era iristen ez bada, Izaera Bereziko Fundazio bihurtu behar dute.

Gainera, Kudeaketa Batzordeak beharrezko jarduketak egin beharko ditu bihurketa gauzatzeko, hala, lege eta estatuaren aurreikuspenak betearaziz erakundearen funtzionamendu ordenatua bermatuz. Fundazio berriak Caja Navarraren jatorrizko helburuari erantzungo dio, hau da, Foru Komunitatearen garapen ekonomikoa eta soziala sustatzea.

Legezko izapidea

Gogoratuko denez, Nafarroako Gobernuak azaroaren 28an erabaki zuen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiari txosten juridiko bat eskatzea kreditu-erakundeen berregituraketa eta ebazpena arautzen dituen lege berriaren garrantzia erabakitzeko.

Txosten horretan ondorioztatzen da, Estatuko araudi berriaren arabera, Caja Navarra izaera bereziko fundazio bihurtzera behartuta izango dela dagozkion estatutu eta patronatu berriekin.

 

Legeria berriak bost hilabeteko epea jasotzen du kutxa zehatz batzuk izaera bereziko fundazio bihurtzeko, eta haien artean Caja Navarra izango zen. Epe hori gaur 2013ko urtarrilaren 3an amaitzen da; izan ere, atzeraeraginezko ondorioekin aplikatzen da, eta data horretan banku-negozioa Caixabank-era pasa zen, Banca Cívicarekin izandako xurgatzearen ondorioz gertatutako bat-egitearen ondoren.

Data iritsita eta Caja Navarrak fundazioan bihurtu ez denez, legeak egungo bere organoen banantze automatikoa aurreikusten du eta kreditu-erakundeen erregistroan baja ematea.

Kudeaketa Batzordeak Fundazioaren estatutu berrien proposamena egingo du, eta haiek Ekonomia eta Ogasun Ministerioarekin negoziatu beharko dira azken urteotan erabilitako ohiko prozedurari jarraiki eta dagokion araudian finkatuta geratzen dena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa