(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Goicoechea lehendakariordeak Antsoaingo Mercadonaren denda bisitatu du haren irekiera-egunean
ostirala, 2013.eko urtarrilak 4


Supermerkatuan 70 langilek egiten dute lan, guztiek kontratu finkoekin, eta haiek kontratatzeko orduan Nafarroako Enplegu Zerbitzuak lagundu du


Goicoechea lehendakariordea, Antsoaingo Mercadonako lan-talde eta arduradunekin.

Goicoechea lehendakariordea, Antsoaingo Mercadonako lan-talde eta arduradunekin. ( irudia handitu )

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak Mercadonak Antsoainen gaur inauguratu duen denda bisitatu du gaur goizean. Kate horrek Foru Komunitatean irekitzea aurreikusten duen lehenengo supermerkatua da.

Bisitaldian zehar, lehendakariordearekin batera izan dira Nafarroako Mercadonaren Kanpo Harremanetako zuzendari Patricia Cortizas, bai eta marka horren beste arduradun eta Nafarroako enpresa-hornitzaileen ordezkariak ere. Izan ere, Nafarroako Gobernuaren eta Mercadonaren artean sinatutako akordioaren arabera, enpresak urtero 120 milioi euroko erosketak egiten dizkie Nafarroako hornitzaileei, eta zifra hori igotzeko asmoa dute denda berriak ireki ondoren.


Goicoechea lehendakariordea, Antsoaingo Mercadonaren instalazioetara egindako bisitan.

Goicoechea lehendakariordea, Antsoaingo Mercadonaren instalazioetara egindako bisitan. ( irudia handitu )

Antsoainen dagoen supermerkatuak 1.600 metro koadroko salmenta-aretoa du eta aparkaleku pribaturako 190 leku. Nafarroako Gobernuak sustatzen duen eraginkortasun energetikoaren politiken bat etorriz, energiaren kontsumoa % 20 arte murrizten duen neurri-sorta bat jasotzen du (beroa errekuperatzeko instalazioak, argiztapen eraginkorragoa, tenporizadoreak, ate automatikoak eta sabai baxuak tenperatura mantentzeko…).

Mercadonak bere irekieran 2,5 milioi euro inbertitu du eta 70 langile kontratatu ditu, guztiak finkoak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak laguntza eman du langileak hautatzeko orduan, enplegua bilatzen ari diren langileen datu-basetik bertatik aukeratutakoak. Hautagaien zerrenda egin ondoren, Mercadona arduratu zen azken hautaketaz eta langileei hiru hilabeteko prestakuntza emateaz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa