(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 705.864 eurorekin finantzatu ditu Erroko azpiegitura-obrak asteartea, 2013.eko urtarrilak 8


Kontzeju horretako hornidura-sareak, zolaketa eta argiztapena berritu dira, eta ura erregulatzeko ur-andelak eraiki dira Ardaitz, Zilbeti eta Bizkarretan


Kontseilaria eta Erroko udal-ordezkariak

Esparza kontseilaria eta udal-ordezkariak, Erroko kontzejuan. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariak Erroko kontzejuan egindako azpiegitura-obren irekieran parte hartu du gaur goizean. Toki Azpiegituren Plana 2009-2012aren (PIL) barnean dauden obra horiek Nafarroako Gobernuaren 331.676 euroko diru-laguntza izan dute hornidura-sareak berritzeko, kaleen zolaketarako eta argitzapen berria jartzeko, guztira 443.674 euroko inbertsioa eginez. Ekitaldian, harekin izan dira Toki Administrazioko zuzendari nagusi Francisco Pérez Arregui, bai eta kontzejuko lehendakari Iñaki Etxeberría ere; Erroko ibarreko alkate Enrique Garralda ere bertan izan da, beste udal-ordezkari batzuen artean. Ondoren, agintariek Bizkarretako ura erregulatzeko andel berria bisitatu dute, inguruan Ardaitz eta Zilbetikoarekin batera eraiki diren hiru andeletako bat.

Ibarreko zinegotziekin izandako bilkuran, Esparza kontseilariak Erroko ibarreko zinegotzi guztiek egin duten ahalegina azpimarratu du "ibarraren onura ahalbidetzen duten akordioetara heltzeko, gutxieneko udal-zerbitzuak bermatuta izan daitezen".


de Erro Kontseilaria Erroko Udaleko ordezkariekin

Esparza kontseilaria, Erroko zinegotziekin egindako bilkuran. ( irudia handitu )

Sareak berritzea, zolaketa eta argiztapena Erroko kontzejuan

Hornidura-sarea berritzeko lanak hiriguneko mendebaldeko hego-erdialdean egin dira, eliza eta eskolen artean, eta polietilenozko hodiak erabili dira. Gainera, sare-hornidurak kaltetutako kaleak zolatu dira asfalto-zolarekin erdialdean eta hormigoiarekin galtzada-harriekin zintarriztatuz oinezkoen joan-etorrien alboko aldeetan. Halaber, kale horitan euri-uren sarea sartu da, PVC hodiekin. Argiztapen-obrak sareak berritzeko eta zolaketako toki berean gauzatu dira, eta honako hauek izan dira: zeuden aire-lineen ordez lurpeko kanalizazio berri bat jartzea eta elektrizitateko lau puntu berri jartzea (farol artistikoak 4 m-ko altuera duen ornamentazio-zutabearen gainean).

Ura erregulatzeko hiru andel berri Ardaitz, Zilbeti eta Bizkarretan

Gainera, Nafarroako Gobernuak 374.288 euro jarri du Ardaitz, Zilbeti eta Bizkarretako kontzejuetan (Erroko Udalaren barnean daude) ura erregulatzeko hiru andel eraikitzeko eta, horretarako, 475.878 euro inbertitu da. Hiru kasuetan andelen ezaugarri tekniko nahiz eraikitzeko ezaugarriak antzekoak dira: hormigoi armatuarekin eraiki dira bi basorekin eta dagokien giltza-kamerarekin, eta 150 metro kubikoko edukiera dute Ardaitzen eta Zilbetin, eta 180 metro kubikokoa Bizkarretan. Hirurek hartune elektrikoa dute hipokloritoko dosifikatze automatikorako, ura desinfektatzeko. Gainera, Zilbetiko andelaren kasuan, 140 metro luzeko sarbideko bide berria egin da.

Guztira, Nafarroako Gobernuak aipatutako proiektu guztietarako 705.864 euro jarri du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa