(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak norabideak markatu ditu luzatutako aurrekontua gastu sozialera eta ekonomia nahiz enpleguaren sorrerara bideratzeko asteazkena, 2013.eko urtarrilak 9

Egikaritu ahal izango den gastuaren gailurra 3.384,49 milioi eurokoa da

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2012. urtean aurrekontua egikaritzeko norabideak onartu ditu gaurko bilkuran, aurreko urtekoa luzatzen baita. Printzipio horiek dira: gastu sozialari eustea, hau da, Hezkuntzan, Osasunean eta Gizarte Politiketako partidak, kasu horretan bereziki menpekotasunaren arretari lotutakoak; ekonomia suspertzean eragina duten gastu-partidak sustatzea eta enplegua sortzea; eta administrazioaren beraren egitura nahiz funtzionamenduko gastua murriztea.

Horretarako, finantzakoa ez den markatutako gastuaren gailurra 3.384,49 milioi eurokoa da, 2013rako Foru Ogasunak kalkulatutako diru-sarreren aurreikuspenak ezarritako muga (3.178,75 milioi euro), defizitaren helburua betetzea (131,06 milioi euro) eta kontabilitate nazionaleko doikuntzak (74,68 milioi euro).

Aldiz, finantzako gastua 212,56 milioi eurokoa da. Gainerako zenbatekoa 2012ko aurrekontuko 3.837,7 milioi arte, luzapen-fondo batean sortzen da.

Nafarroako Jauregiko fatxada.

Gastua arloka

Gastuaren zati handiena gizarte-arloetan oinarritzen da: osasuna, hezkuntza eta gizarte-politikak; eta ekonomia, enplegu eta inbertsioko arloak. 2013. urte honetan xahutuko den diru publikoko euro bakoitzeko, aurreikuspena da ia erdia gizarteko oinarrizko zerbitzu publikoak bermatzeko bideratzea. Hala, Osasun (856,6 milioi euro), Hezkuntza (562,1 milioi) eta Gizarte Politika, Kirol eta Gazteria (265,6 milioi) departamentuek gastuaren zati handiena dute, % 49,8arekin 2013an.

Gastuaren bigarren bloke handia suspertze ekonomian eta enpleguan eragina duten departamentuetan oinarritzen da, gastuaren %41,4arekin. Hala, 322,1 milioi euro esleitu zaio Landa garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuari; 241,2 milioi euro Sustapen Departamentuari; eta 839,1 milioi Ekonomia, eta Ogasuna, Industria eta Enplegu Departamentuari.

Aldiz, Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko Departamentuak 239,2 milioi euroko aurrekontua kudeatuko du; eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetakoak, 42,4 milioikoa.

Ekitaldi horretarako aurreikusitako gastuak Nafarroako Parlamentuari (15,5 milioi euro) eta Nafarroako Kontseiluari (470.854 euro) emandako diru-kopuruarekin osatzen dira.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa