(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bi mila pertsona baino gehiagok parte hartu dute 2012an Nafarroako Gobernuak sustatutako euskarazko kultur ekintzetan osteguna, 2013.eko urtarrilak 10


Hogei antzezlan eta hamabi bertso-saio antolatu ziren hogeita hamar bat udalerritan


Guztira 2.028 pertsonak parte hartu zuten iaz Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, antolatu zituen euskarazko kultur ekintzetan, Kultur Zikloa programaren barnean. Programa horren helburua Foru Komunitateko hainbat udalerritan euskarazko kultur ekintzak sustatzea da.

Zehazki, hogei antzezlan programatu ziren, eta 1.403 ikusle izan zituzten; bertsolaritzako hamabi saio ere antolatu ziren, eta haietan 625 ikusle bildu zen.

Programak 33.000 euroko aurrekontua izan zuen, eta kopuru horretatik 9.339 euro (% 28) Lagun Aro Aseguruak Fundazioa-Gizarte Begiradak eman zuen.

Haurrentzako nahiz helduentzako ekintzak urteko hirugarren hiruhilekoan burutu ziren hogei hamar bat udalerritan: Aibar, Arano, Barañain, Basaburua, Bera, Castejon, Zirauki, Egues, Elizondo (Baztan), Lizarra, Etxeberri (Arakil), Gaintza (Araitz), Huarte, Irurtzun, Larraintzar (Ultzama), Leitza, Lesaka, Lodosa, Martzilla, Noain, Olatzagutia, Gares, San Adrian, Doneztebe, Subitza (Galar), Tafalla, Tutera (2) Urdaitz (Esteribar), Viana eta Atarrabia (2).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa