(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3.400 pertsonek parte hartu dute 2012an Nafarroako Jauregira egindako gidatutako doako bisitetan


osteguna, 2013.eko urtarrilak 10


Kopuru horretatik, 1.310ek antolatutako taldetan bisitatu zuten eta beste 1.684k azaroaren 24tik abenduaren 2a bitarte burututako "Nafarroako Jauregiak bere ateak zabaltzen ditu" programaren barnean


Barcina Lehendakaria herritar-talde bati Tronuaren Aretoaren berri ematen, “Nafarroako Jauregiak bere ateak zabaltzen ditu” programaren bisita batean.

Guztira 3.400 pertsonek parte hartu zuten Foru Komunitateko Gobernuaren egoitza den Nafarroako Jauregiko gela nagusietatik 2012an zehar egindako gidatutako doako 120 bisitetan.

Zehazki, kultur erakunde, erretiratu-talde, ikastetxe, unibertsitate eta beste erakunde batzuetako antolatutako 68 taldek arratsaldeko lehen orduan egin zituzten bisita gidatuak, astelehenetik ostiralera. Bisitari gehienak –52 talde 1.310 kiderekin– Nafarroatik etorri ziren eta gainerakoak –16 talde 406 bisitarirekin– beste eskualde eta herrialdeetatik.

Antolatutako taldeen bisitez gain, Nafarroako Egunaren bezperan –azaroaren 24tik eta abenduaren 2a bitarte– "Nafarroako Jauregiak bere ateak zabaltzen ditu" programa garatu zen; bertan 1.684 herritarrek eman zuten izena eta gidatutako 52 taldetan egin zuten bisita Jauregitik.

Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko langileek arreta emandako bisita horien barnean sartzen da: Tronuaren Aretotik, Jauregiko gela nagusitik eta beste gune noble batzuetatik egindako ibilbidea (Gobernuaren bilkura-gela, Lehendakaritzaren bulegoa, Kapera eta areto Berdea edo Lehendakarien aretoak). Ibilbide horretan honako artista aipagarri hauen obrak ikus daitezke: Francisco de Goya, Pedro Pablo Rubens, Vicente López, Federico de Madrazo, Mariano Benlliure, Gustavo de Maeztu edo Jorge Oteiza

Nafarroako Jauregia 1840 eta 1851 artean eraikitako eraikin neoklasikoa da, eta inauguratu zenetik igarotako 161 urteetan zehar Nafarroako foru-erakundeen egoitza izan da.  

20 eta 40 pertsona arteko taldea osatuz ezaugarri horietako doako bisita gidatua egin nahi duten kultura- eta gizarte-erakundeek, Nafarroako Gobernuaren Protokolo Atalean informazioa jaso dezakete, 848-427128 telefonoan (08:00etatik 15:00ak arte) eta protocolo@navarra.es helbide elektronikoan. Hitzartutako bisitak 15:30ean hasten dira, astelehenetik ostiralera, udan izan ezik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa