(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak matrikula-epea zabaldu du EGA titulua eskuratzeko astelehena, 2013.eko urtarrilak 14


Azterketa hiru probek osatzen dute, eta lehenengoa martxoan egingo da


Nafarroako Gobernuak urtarrilaren 25era arte zabaldu du (egun hori barne) 2012ko lehen deialdian euskarazko hizkuntz eskakizuna (EGA) lortzeko matrikula-epea. Azterketa hiru probek osatuko dute, eta lehenengoa martxoan egingo da, 715/2012 Ebazpenak jasotzen duenez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratutakoa, 244. zk., abenduaren 17an.

Azterketara aurkeztu ahalko dute, 2012ko abenduaren 31n 16 urte beteta zituzten pertsonak, baldin eta deialdi horretarako Euskal Autonomia Erkidegoan matrikulatu ez badira.

Izena bertara joanez egin ahal izango da08:30etik 14:30 arte Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean aurreikusitako beste edozein bulegotan, bai eta telematikoki ere Foru Gobernuko atariaren zerbitzu-katalogoaren bidez.

Hautagai bakoitzak 25 euro ordaindu beharko du azterketa-eskubideetan, 12,50 euro lehen mailako familia ugariko kide bada. Matrikula doan da bigarren mailako familia ugariko kideentzat.

Hiru proba

Azterketak hiru proba ditu. Lehenengoa, atariko proba izenekoa, test erako 90 galderaz osatuta dago eta hautagaien hizkuntz ezagutza ebaluatzeko balio dute normalean erabilitako gramatika-gai eta hizkuntz baliabideen bidez, ahozko ulermeneko beste proba bat eta irakurketa-ulermeneko hirugarren bat. Gainditzeko 100 puntutik 65 lortu beharko ditu.

 

Bigarren proba bi ariketaz osatuta dago. Haietako batean, hautagaiek idazlan labur bat idatzi behar dute (gutuna, oharra edo antzekoa eta gutxienez 150 hitzekoa) eta, bestetik, idazlan zabal bat (gutxienez 250 hitzeko testua) epaimahaiak proposatutako gai edo egoera baten inguruan.

Azkenik, ahozko proban, bi zati bereizten dira ere: lehenengoa bost minutuko ahozko azalpena da, eta bertan epaimahaiak proposatutako testu baten azalpena egingo da; ondoren hautagaien artean hamar minutuko eztabaida egingo da. Titulua eskuratzeko, ezinbesteko baldintza da hiru probak gainditzea.

EGA tituluak egiaztatzen du pertsona batek euskara era eginkorrean menperatzen duela eta titulua eskuratzen duenari haren ezagutza izatea eskatzen den lanpostuetan lan egiteko aukera ematen dio. Ziurtagiria C1 mailako titulutzat jotzen du Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa