(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 800.000 euroko diru-laguntza eman du Ribaforadako eguneko zentroa eraikitzeko eta ekipatzeko astelehena, 2013.eko urtarrilak 14


Alli kontseilariak gaur eguerdian inauguratu ditu instalazioak, eta datorren astelehenean hasiko dira zerbitzua ematen


Taldeko argazkia

Alli kontseilaria (eskuinetik 1.a) eta Rodriguez (eskuinetik 2.a) Blascoren azalpenak entzuten. ( irudia handitu )

Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Alli Martínezek inauguratu du gaur eguerdian Ribaforadako adinekoentzako eguneko zentroa. Azpiegitura hori bertako udalak sustatu du eta 886.355 euroko inbertsioa behar izan du; kopuru horretatik, 809.890 Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza izan da.

Egunero arreta-zentroa Xabierko San Frantzisko plazan dago eta urtarrilaren 21ean irekiko da. Izena emateko epea zabalik dago.

Grupo Solera Asistencial (Seresgerna) taldea arduratuko da hura kudeatzeaz, eta egunean zenbait ordutako arreta behar duten pertsonei zaintzak, tratamenduak eta ekintzak (estimulazio kognitiboa, memoria-tailerrak, fisioterapia, elikadura…) eskainiko dizkie, 09:00etatik 18:00etara.

Inaugurazio ekitaldian ere parte hartu dute Ribaforadako alkate Jesús Mª Rodríguezek eta proiektuaren arkitekto Manolo Blascok.


Taldeko argazkia

Alli kontseilaria eguneko zentroko sukaldea ezagutzen. ( irudia handitu )

Ezaugarriak, eraikuntza eta finantzaketa

Azpiegiturak 414 metro koadroko azalera erabilgarria du, bi solairutan banatuta. Behekoan, ekintzetarako areto nagusia dago (100 metro koadro), jantokia (25 metro koadro), fisioterapia-gela (12,15), sukaldea (13,5) eta garbiketa-gela (12,15), administrazioaren gunea, mediku-bulegoa eta botikina eta geriatriako bainugelak. Lehen solairuan langileentzako gunea dago, eta beste espazio batzuen artean daude: aldagelak, bilkura-gela eta atsedenlekua eta bulegoa.

2009an hasi zen Manolo Blascoren proiektuaren gainean eraikitzen eta bi fasetan burutu zen, 797.354 euroko inbertsioarekin. 2009an Nafarroako Gobernuak Udal horri 410.000 euroko izendun diru-laguntza eman zion zentroko lehen fasea finantzatzeko (fase horretarako aurreikusitako guztia estaltzen zuena). 2010ean eguneko landa-zentroetarako diru-laguntzen deialdiaren barnean, 309.883,32 euroko beste diru-laguntza bat eman zitzaion (bigarren faserako onartutako aurrekontuaren % 80, 387.354,16 eurokoa).

Gainera, Udalak 89.000 euro inbertitu du ekipamenduan, Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako zenbatekoa (emandako laguntza ez da ehuneko ehunean egikaritu). Udalak zentro hori sustatu zuen 2008an egindako beharren azterketa baten arabera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa