(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak sozietate publikoen berregituratze-prozesuarekin jarraitzen du CEINen ekintzailetza-jarduera Sodenan integratuz asteartea, 2013.eko urtarrilak 15


CEINen kontseiluak astelehen honetan onartu du berregituratze hori 2013rako aurreikusitako galeren aurrean, 2 milioi eurokoak izan daitezkeenak


Nafarroako Gobernuaren Enpresa Korporazio Publikoak(NGEKP) abenduan Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak jada iragarritako enpresa publikoak berregituratzeko prozesuarekin jarraitzen du, Administrazio Publiko erreformatzeko neurri-sortaren barnean.

Lehen erabakia CEIN SL ekintzailetza-jarduera Sodenan integratzea izan da. Erabaki hori astelehen honetan hartu du administrazio-batzordeak CEINek 2013rako aurreikusten duen 2 milioi euroko galeren aurrean. Integrazio horrek enpleguaren erregulazio-espediente bat ekarriko du, giza taldeari gaur jakinarazi zaiona, eta haren gainean negoziazio-prozesua hasiko da sozietate publiko horren lan-taldea doitzeko.

CEIN SL sozietatea Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoen berregituratzearen lehen prozesuaren ondoren sortu zen, CEIN SA, ANAIN eta NAVELSA enpresek bat-egin ondoren. 2012an 4,25 milioi euroko aurrekontua izan zuen, eta kopuru horretatik 2,9 Nafarroako Gobernuaren enkargu eta diru-laguntzetatik zetozen, beste 0,25 milioi Europar Batasuneko funtsetatik eta 1,1 milioi besteei emandako prestazioetatik eta babes pribatuetatik. 2013rako, enpresa-zuzendaritzak, aurrekontuaren % 54 murriztea dakarren diru-sarreren proiekzioa ikusita, bi milioi euro inguruko galera aurreikusten zuen. 102 lanpostu izatera heldu zen CEIN SL sozietateak lan-taldean gastuari eusteko neurriak hartu zituen, lan-taldea murriztuz eta 2012ko amaieran 74 kontratazio izanik eta iragan martxan soldata murrizteko akordioarekin.

Nolanahi ere, eta jada adierazitako galeren aurreikuspenak ikusita, bertako administrazio-batzordeak astelehen honetan enpresa horren ekintzailetza-jarduera Sodenan integratzea erabaki zuen; hala, CEINek orain arte garatutako balio handieneko zerbitzu eta prestazioei jarraipena emango die haren jarduerak zuzendaritza bakar batean batuz.

Helburua CEINek orain arte egindako balio handieneko jarduerei eustea eta jarraipena ematea da, esaterako: ekintzailetza eta berrikuntza-haztegiaren gaineko lan-ildoak eta beste eragile publiko batzuk badituzten beste zenbait jarduera sektore publikoan jada badiren beste egitura batzuetan integratzea, jarduketa horiek zuzendaritza bakar batean antolatuz enpresa-garapen guztia; horrek dagokion gastu publikoaren eraginkortasun handiagoa ekarriko du.

Ekintzaileei eta enpresa-sektoreari zerbitzuak ematen jarraitu

Zehazki, Sodenak ekintzaletza-lanaren eta enpresen sorreraren ildoak koordinatuko ditu, bai eta haztegiak nahiz Start-Up arrisku-kapitalaren sozietatea ere.

Aldiz, CEIN buru zen B+G+I-ko jarduerak, eta baita haiei lotutako Europako beste zenbait proiektu ere, berrikuntza-departamentuak zuzenean kudeatuko ditu Nafarroako teknologia-zentroekin batera, iragan azaroan iragarritako kudeaketa-eredu berri batean elkartuta.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa