(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak akordioa sinatu du Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hirian esnekiak prozesatzeko fabrika bat jartzeko

asteartea, 2013.eko urtarrilak 15


Nafarroako abeltzainez osatutako Saiona SCLk 12 milioi euro inbertitzea eta 50 lanpostu sortzea aurreikusten du


Barcina Lehendakaria eta Saiona kooperatibako lehendakaria hitzarmena sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta Saiona SCL kooperatibako lehendakari Jesús María Echarrik akordioa sinatu dute gaur Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hirian (CAT) esnekiak prozesatzeko lantegi bat jartzeko. Industrialde hori Foru Gobernuak sustatzen du sektoreko industriei zerbitzua emateko.

Esnearen behi-sektoreko abeltzain nafarrek osatutako taldeak instalazio berri horietan 12 milioi euro inbertitzea aurreikusten du; 2014ko udan zerbitzuan jarriko dira eta zuzeneko eta zeharkako 50 lanpostu sortuko dituzte.

Barcina Lehendakariak azpimarratu duenez, "bizi dugun egoera ekonomikoa oso zail honetan garapenaren alde egiten duten pertsonak daude, aberastasuna eta lanpostuak sortuz zonaldean lokalizatuta geratzen direnak".


Barcina Lehendakaria Saiona kokatuko den Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiriko lursailean. ( irudia handitu )

Gaurko ekitaldian fabrika kokatuko den CATeko 4.8 eta 4.9 partzelen erreserba gauzatu da, erosteko eskubidearekin. Lursailen prezioa 907.605,29 eurokoa da, baina enpresak 106.277 euro jarriko du erreserba-kontzeptuan, eta kopuru hori azken prezioaren aurrerapentzat joko da erosketa hamabi hilabete baino lehen gauzatzen bada.

Kontratuan zehazten da Saiona SCL CATen azpiegitura komunen zentralarekin lotuta izango dela (lurruna, ur beroa, hotza… hornitzen duena), eta horrek fabrikari energia-kostuetan % 15 bat aurreztea ekarriko dio.

Sinadura-ekitaldian izan dira lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoechea; Tuterako alkate Luis Casado eta Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiriko zuzendari-gerente Iñaki Goñi.

Fabrika

Esnekiak prozesatzeko fabrika CATen 4.8 eta 4.9 partzeletan jarriko da, guztira 29.277 metro koadroko azalerarekin. 300.000 litro/eguneko esne gordin transformatzeko gaitasuna izango du (Nafarroako ekoizpenaren % 50 baino gehiago) eta 120.000 litro/eguneko gazur kontzentratu egiteko, eta, horri esker, beren gaztagile-bezeroen eskariari erantzungo die.

Fabrikak esne gordina eta gazurak hartu eta biltegiratzeko gaitasun handia izango du, eta pasteurizatzeko, esterilizatzeko, gaingabetzeko, mintzak iragazteko, lehortzeko kontzentrazioa eta dorrea atomizazioagatik, azken hori (dorrea) 250.000 litro/eguneko hartzeko ahalmenarekin.

Proiektuari esker, abeltzainek ekoizpen-prozesu guztia Nafarroan egin ahal izango dute, esnea lortzearekin hasi eta produktuak industrializatu eta merkaturatu arte; hala, deslokalizaziorako arrisku oro saihesten da.

Saiona SCL esnearen behi-sektoreko abeltzain nafarrez osatutako kooperatiba da; esne likidoa merkaturatzeaz arduratzen da, bai eta gazta egiteaz ere. Gaur egun Nafarroan ekoizten den esnearen % 35 merkaturatzen du, eta baita beste autonomia erkidego batzuen ekoizleena ere. Gainera, bere esnetik datorren industria-produktuak merkaturatzen ditu, eta enpresa laguntzaileetan prozesatzen ditu.

Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiria

Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiria 1,2 metro koadroko enpresa-parkea eta Nafarroako Gobernuak sustatzen du. 2008ko abenduan inauguratu zen eta haren berezitasun nagusia da berariaz diseinatuta dagoela bertan nekazaritza-elikagaien arloko industriak instala daitezen.

Horretarako, CATek erkidetutako zerbitzu-sorta bat du, eta haien artean nabarmentzen da azpiegitura komunen zentrala. Instalazio horren helburua CATen dauden enpresen energia-kostuak murriztea da sorrera zentralizatu baten bitartez. Zentralak ur-lurruna (10 baretan), ur hotza (7ºC) eta hozkailuko fluidoa (-10ºC, -33ºC y -45ºC gradutan) hornitzen ditu.

Zerbitzu horrekin batera, CATek ere isurketen araztegi bat eta hondakin solidoen tratamendua ditu, biltegi eta garraiorako logistika-zentroa, bai eta balio handiko zerbitzuak ere negozio-zentroetan dauden enpresetarako. Ezaugarri horiei industrialdearen kokapena erantsi behar zaie, Tutera kanpoaldean, Espainiako gainerako lekuetara eta Europara produktuak esportatzea errazten duen komunikazio-lotunean.

Saiona SCL Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hirian kokatzen den 37. enpresa izango da, gaur egun % 29ko okupazio-ratioa duena. Industrialdeko partzeletan beste hamaika enpresa daude, bostek aurre-eraikitako nabeak hartzen dituzte, hamahiru negozio-zentroaren bulegoetan daude eta, azkenik, zazpi enpresa-haztegiko nabe eta bulegoetan. Gainera, berriki Nafarroako Gobernuak eta Babesleak akordioa sinatu zuten CATen instalazioetan hiltegi bat jartzeko aukera aztertzeko. 42.464 metro koadroko azalera hartuko zuen eta, beraz, okupazio-ratioa % 36koa izango zen.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa