(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak birziklatzeko ez diren hondakinen balorizazioa baimendu du Olatzagutiako Cementos Portland Valderrivas-en asteazkena, 2013.eko urtarrilak 16


UGPS baten bidez ebatzi du zementu-enpresak 2012ko ekainean egindako eskaera fabrikaren iraunkortasuna bermatzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bilkuran onartu du "Erregai alternatiboen balorizazioa Olatzagutiako zementu-fabrikan" Udalaz Gaineko Eragina duen Proiektu Sektoriala (UGPS). Hark beharrezko instalazioak urbanizazio- eta ingurumen-eran onartzen ditu arriskutsua ez diren hondakinak hartu, biltegiratu eta dosifikatzeko Portland Valderrivas SA fabrikako zementu-ekoizpeneko prozesuan.

Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bilkuran onartu du "Erregai alternatiboen balorizazioa Olatzagutiako zementu-fabrikan" Udalaz Gaineko Eragina duen Proiektu Sektoriala (UGPS). Hark beharrezko instalazioak urbanizazio- eta ingurumen-eran onartzen ditu arriskutsua ez diren hondakinak hartu, biltegiratu eta dosifikatzeko Portland Valderrivas SA fabrikako zementu-ekoizpeneko prozesuan.

Zehazki, UGPS onartuta, Gobernuak proiekturako ingurumen-eragineko deklarazioa egin du, "ingurumen aldetik bideragarritzat" jotzen dena, eta ingurumeneko baimen integratu berri bat eman du zementu-fabrika instalatzeko.

Gobernuak azpimarratu du UGPS horren proiektuaren helburu estrategikoa dela "industria-fabrikaren iraunkortasunean laguntzea, baldintza sozialetan, ekonomikoetan eta ingurumenekoetan, ekoizpen-kostuak murriztuz, energia aurreztuz eta erregai fosilen kontsumoa murriztuz eta horrek dakartzan gas-isurketen negutegi-efektua murriztuz".

Aurrekariak

Nafarroako Gobernuak ia urte erdian ebatzi du zementu-enpresak egindako eskaera. 2012ko ekainaren 13an, Gobernuak Lankidetza-hitzarmen bat onartu zuen Cementos Portland Valderrivas-ekin egun zabortegira doazen eta birziklatzeko ez diren hondakinen zati bat erregai moduan erabil zitezen Olatzagutiako fabrikan. 2012ko uztailaren 4an, Gobernuak proiektu horren izapidea hasteko erabakia hartu zuen Udalaz Gaineko Eragina duen Proiektu Sektorial gisa eta kaltetutako udalei jendaurreko eta entzunaldiko prozesua zabaltzea.

Azkenik, iragan abenduaren 19an, Cementos Portland Valderrivasek behar duen integratutako ingurumeneko baimen berria (ingurumen-eragineko deklarazioa barne) UGPSren barnean sartzeko izapideei ekin zien Gobernuak; izan ere, proiektatutako instalazio osagarriak dauden azpiegituren "funtsezko aldaketa" dira. Abenduan ere Lurralde Antolaketako Batzordearen aldeko txostena jaso zuen.

Obrak hasteko eta haren udalaz gaineko izaeraren arabera, bakarrik falta da Nafarroako Gobernuak baimen dezala (lizentzia baten antzekoa) enpresak xede horretarako zehaztutako proiektua

Jendaurreko epearen barnean alegazioen 36 idatzi aurkeztu dira, eta guztiak ezetsi dira. Aurkeztu dituzten erakundeen artean azaltzen dira: Cementos Portland, Olatzagutiako Udala, Sakanako Mankomunitatea, Izquierda-Ezkerra, Sustrai Erakuntza fundazioa, eta Bakaiku, Ameskoabarren, Aranaratxe, Eulate eta Larraonako Udalak.

Bi fasetako proiektua

UGPSak instalazio zehatzak definitzen ditu arriskutsuak ez diren zenbait hondakinen energia balorizatzeko zementua ekoizteko prozesuan erregai alternatibo gisa erabiliz, 7 eta 8 labeetan.

Zehazki, zementu-enpresak aurkeztutako proiektuak honako hau jasotzen du: Olatzagutiako fabrikako zementu griseko bi labeetan arriskutsuak ez diren erregai alternatiboak hartu, biltegiratu eta dosifikatzeko instalazio bat muntatu nahiz abian jartzea, bi fasetan. Proiektuak 1,67 milioi neuroko inbertsioa eskatzen du: 955.529 euro obra zibilaren materiala egikaritzeko eta egitura muntatzeko lehen fasean eta 718.798 bigarrengoan, Portlandek emandako datuen arabera.

Instalazioak honako hauek izango dira: kamioien zamalanetarako zuloa; biltegiratzeko zuloa; geldotzeko gela; transferentzia-dorreak; erregailurako garraioa; eta zerbitzuko ekipo eta azpiegiturak.

Hondakinak nekazaritza- eta baso-jatorrikoak izango dira eta arriskutsuak ez diren beste hondakin batzuk (paper- eta kartoi-pastaren ekoizpen eta transformazioaren hondakinak, hondakinetatik sortutako erregaien tratamendu mekanikoaren gainerako frakzioa, zatiketako frakzio arinak eta plastiko nahiz kautxuzko hondakinen tratamendu mekanikoaren hondakinak). Balorizatutako hondakin horiek guztira urtean ez zuten inoiz 36.500 tona gaindituko pisu lehorrean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa