(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua eta Farmazialarien Elkargoa elkarlanean ariko dira sendagaien erabiltze egokiaren inguruan gaixo kronikoak kontzientziatzeko osteguna, 2013.eko urtarrilak 17


Farmaziek 4 sendagai edo gehiago hartzen dituzten 130.000 pertsonentzako kanpaina bideratuko dute


Sendagaiak

Tratamendua ez betetzea ohiko arazoa da polimedikatutako pazienteen artean.

Nafarroako Gobernuak, Osasun Departamentuaren eta Farmazialarien Elkargo Ofizialaren (FEO) bidez osasun-hezkuntzako programa bat sustatuko dute lau sendagai edo gehiago hartzen dituzten gaixo kronikoentzat, emandako sendagaiei buruzko ezagutza hobetzeko (identifikazioa, agindua, posologia eta hartzeko era) eta tratamenduak betearazten direla sendotzeko.

Horretarako, kanpainari atxikitzen zaizkion farmaziek paziente interesdunek sendagaiak ondo erabiltzen dituztela ikuskatuko dute, Lehen Mailako Arretako profesionalek emango dituzten emandako printzipioen arabera.

Pazienteek beren zaintzan erantzukizuna sendotzea eta sendagaiak seguru erabiltzea; norberaren osasuna hobetzea, laguntza-kalitatea eta farmaziako prestazioa; eta osasuneko profesionalen arteko elkarlana sustatzea dira ekimen horren beste xede batzuk, eta Osasuneko zuzendari nagusi Cristina Ibarrolak prentsaurrekoan aurkeztu duena, FOZeko lehendakari Pilar García eta Nafarroako Unibertsitateko Farmazia Fakultateko dekano Adela López de Cerain-ekin batera; azken erakunde horrek proiektuaren diseinuan eta ebaluazioan parte hartzen du. Halaber, ekitaldian izan da ere, babeslea den CINFA Laborategiko lehendakari Enrique Ordieres.

Osasuneko zuzendari nagusi Cristina Ibarrolak kanpaina hori Nafarroako osasun-arretako eredu berrian sartu du, kronikotasunaren arretarako eta sendagaia zentzuz erabiltzeko estrategian irizpide berriak ezarriz. Gainera, Nafarroan errezeta elektronikoa guztiz ezarri izanaren ondoriozko erabilera onean egindako aurrerapena nabarmendu du (oinarrizko zonaldeen % 100 eta osasun-txartelaren % 32); izan ere, azaldu duenez, gaixoak sistema tradizionaletik automatikora pasatzeko operazioetan, Lehen Mailako Arretako profesionalak aginduak berraztertzen ari dira.

Nafarroan lau sendagai baino gehiago hartzen dituzten 129.884 pertsona daude, Ibarrolak jakinarazi duenez. Osasun Ministerioaren arabera, paziente bat "polimedikatu"-tzat jotzen da sei sendagai baino gehiago hartzen dituenean. Nafarroan 77.015 daude, eta haietatik 25.700 azken hiru hilabeteetan hartutako hamar printzipio aktibo baino gehiago dituzten pazienteak dira. Osasun Departamentuak azken talde horretako 2.670 pazienteren tratamenduak zehatz-mehatz berraztertu ditu berriki. 2010etik paziente polimedikatuak kontrolatzeko berariazko programa bat dago, bikoiztasunak hautemateko, elkarrekintzak, ebidentzia zientifikoak sartzeko...

FOZko lehendakariak azaldu duenez, zuzen identifikatzeko gaitasuna izateaz gain, pazienteek agindua ezagutu behar dute (zertarako hartzen duen), zenbat hartu behar duen (dosia), noiz eta nola hartu behar duen eta zenbat denboran.

Ezartzeko prozesua

Programarekin bat etorriz, Lehen Mailako Arretako medikuek interesa duten "helburu" pazienteei argibide bat emango diete bikoiztuta (kopia bat farmazialariarentzat eta bestea pazientearentzat) agindutako printzipio aktiboen zerrendarekin. Atxikitako farmazietan ondorengoa baloratuko da: agindutako sendagaien inguruan pazienteak zer ezagutza-maila duen, betearazpen terapeutikoaren maila eta zer irizpide orokor jarraitzen duen sendagaiak identifikatzeko.

Hautemandako beharren arabera, farmazialariak pazienteari informazio indibiduala emango dio, haren jarduketa bi hilabetera berrikusiko du eta bere tratamenduan bertan betetzen duen funtzioari buruz kontzientziatuko du; hala, kanpainaren emaitzak baloratu ahalko dira eta planteatutako helburuak bete diren egiaztatuko.

Era horretan, FOZak, Osasun Departamentuak eta Farmazia Fakultateak espero dute pazienteen portzentaje altu batek hartzen dituen sendagaiei buruzko ezagutza hobe dezan, bai eta atxikidura terapeutikoaren maila ere.

Zahartzea, kronikotasuna eta polimedikazioa

Biztanleria zahartzeak –2049. urtean 64 urte baino gehiagoko pertsona biztanleriaren % 32 izango da, 2011n % 17,2 izan denean, Estatistikako Institutu Nazionalak egindako estrapolazioaren arabera– gaixotasun kronikoak gehiago gailentzea dakar, zati handi batean polimedikatutako pazienteekin, Pilar Garciak azaldu duenez.

"Atxikidura falta" izenekoa edo tratamendua ez betetzea ohiko arazoa da polimedikatutako paziente kronikoetan, osasun-ondorioak eta ondorio ekonomikoak izanik: elkarrekintza klinikoak, tratamenduaren eraginkortasuna galtzea… FOZeko lehendakariak adierazi du 65 urte baino gehiago dituzten pertsonen % 50k ez duela tratamendua behar bezala betetzen.

Farmazialariak prestatzeko, Elkargoak hil honen 22an eta 29an prestakuntza-ekintzak egingo ditu Iruñean eta Tuteran, hurrenez hurren. Aipatu behar da 2012ko urria eta abendua artean proiektu pilotu bat jada burutu zela Iruñeko San Juan zentroan. Bost farmaziek parte hartu zuten beren borondatez, programa probatzeko eta hobetzeko puntuak hautemateko.

 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa