(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak Elizondon abiatu du zonaldeko enpresa eta saltokien segurtasunari buruzko prebentzio-kanpaina osteguna, 2013.eko urtarrilak 17


Beren arriskuak aztertzeko gida bat, segurtasuneko eskuliburu bat eta betetzen dituen zerbitzuen zerrenda bat eskaini dizkie


Foruzaingoaren ibilgailua

Foruzaingoaren ibilgailua.

Elizondoko Foruzaingoko komisariak segurtasuneko prebentzio-kanpaina bat abian jarri du haren eraginpeko zonaldeko enpresa eta saltokietan, bi helbururekin: agenteek betetzen dituzten zerbitzuen berri ematea, eta haiekin batera prebentzioko lankidetza sustatzea, auzolan-eran.

Era horretan, Foruzaingoak zonaldeko 600 enpresa eta saltoki baino gehiago bisitatu ditu, eta gida bat eman die beren arriskuak azter ditzaten eta, horren ondorioz, lapurretak eta kalteak ekiditeko. Halaber, segurtasun-eskuliburu bat eman die, eta bertan gomendio batzuekin batera, Foruzaingoak eskaintzen dituen zerbitzuen zerrenda azaltzen da.

Bestalde, Foruzaingoak prebentzioko patruilak egiten ditu, gauean bereziki, zonalde horretako enpresa eta saltokietan. Iaz era horretako 4.000 zaintza inguru egin zituen.

Foruzaingoak ere segurtasun-sistemen eraginkortasunari buruzko aholkularitza eskaintzen du prebentzio eta polizia-ikerketari dagokionez. Gainera, enpresa nahiz saltokien artean segurtasun-sare bat sortu nahi du prebentzioko mezu komunitarioak zabaltzeko, horretarako mezu elektronikoak bidaliz.

Segurtasun-gomendioak

Foruzaingoak Elizondoko zonaldeko enpresari eta merkatariei eman dizkien gomendioen artean, nabarmendu behar da, lapurretako alarma-abisua badago, 112 SOS-Navarrara dei dezatela agenteak joan daitezen miaketa egitera eta egungo erantzun-denbora murriztu dadin.

Gainera, Foruzaingoak gomendatzen die beren negozioetan inbertituko duten euro bakoitzak beren enpresa nahiz merkatarien segurtasun objektiboa hobetu dezatela. Gainera, gogora ekarri du sarritan segurtasuna areagotu daitekeela zero-kostuarekin.

Edozein kontsulta egiteko, Elizondoko zonaldeko enpresario eta merkatariek udalerri horretako Foruzaingoaren komisariarekin harremanetan jar daitezke 948 581 864 telefonora dei eginez edo ondorengo helbide elektronikora mezu bat idatziz: pfelizondo@navarra.es.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa