(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urtean gutxienez 15 milioi euro aurreztuko dira Nafarroako Osasun Zerbitzuak hartutako eraginkortasun-neurriei esker ostirala, 2013.eko urtarrilak 18


Vera kontseilariak azpimarratu du "erreforma beharrezkoa dela osasun-sistemaren iraunkortasuna bermatzeko" eta "ausardia" nahiz elkarrizketa eskatu ditu etorkizunean ez damutzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2013. urtean 15 milioi euro aurreztuko direla uste du baliabide aipagarrienen eraginkortasun- eta optimizazio-neurriekin. Kontseilariak azpimarratu du osasun-sistemaren iraunkortasuna "arriskuan" dagoela bizi dugun egoeraren (krisia) faktoreengatik eta beste faktore batzuengatik, esaterako: gaixo kronikoen ugaritzea, biztanleriaren zahartzea, tratamendu garestiagoak. Nabarmendu du beharrezkoa dela baliabideak "era zentzuzkoagoan" erabiltzea eta "Espainian baloratuena den" osasun-sistema publikoa "indartzea".

CHNko sukaldeak.

Ospitaletako sukaldeak.

Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2013. urtean 15 milioi euro aurreztuko direla uste du baliabide aipagarrienen eraginkortasun- eta optimizazio-neurriekin.

Osasun kontseilari Marta Vera kontseilariak helarazi duenez, laborategiak bateratzeak 7,3 milioi euro aurreztea ekarriko du "erreaktiboetan bakarrik"; beste 3,6 milioi euro etengabeko eta premiazko arreta erreformatzetik etorriko dira; beste 3 milioi sukaldeak zentralizatu eta kanporatzetik; Kontzertu Planarekin, 1,1 milioi "kontzertatutako zentro handietatik hirurekin bakarrik" (San Miguel, NUK eta Hermanas Hospitalarias) eta 7 milioi euroko gastua txikiagoa; eta 150.000 euro logistika eta biltegiko zerbitzuak bateratzea.

"Nafarroan ez da laguntza-zerbitzurik pribatizatu, kontzertazioko gastua murriztu da jarduera pribatuaren alde eta ez dugu gure herritarren laguntza-kalitatea jaitsi, alderantziz, gure zentroetan inbertitzen jarraitzen dugu", defendatu du kontseilariak; hark helarazi du "aurrezki horiek osasun-arretaren hobekuntzarako erabiltzen ari dela".

Hala, honako hauek aipatu ditu: herritarrentzako Osasun zentroen arreta-ordutegiak "zabaltzea"; diagnostikoko probak sartzea orain arte ez zituzten zentroetan; informazio-sistemak sortzea gaixo kronikoak artatzeko; kolon eta ondesteko minbizia prebenitzeko programa; ebakuntza-gelak irekitzea Ubarminen; eta larrialdi-eraikin berri bat zabaltzea laster batean.

Kontseilariak azpimarratu du osasun-sistemaren iraunkortasuna "arriskuan" dagoela bizi dugun egoeraren (krisia) faktoreengatik eta beste faktore batzuengatik, esaterako: gaixo kronikoen ugaritzea, biztanleriaren zahartzea, tratamendu garestiagoak. Nabarmendu du beharrezkoa dela baliabideak "era zentzuzkoagoan" erabiltzea eta "Espainian baloratuena den" osasun-sistema publikoa "indartzea". Nafarroako sistema horretan "hainbat autonomia erkidegoetan" hartutako beste ekimen batzuk ez dira aplikatzen. Osasun publikoa defendatzen duten elkarteen federazioaren arabera, "Nafarroako osasungintza da Espainian gehien baloratzen dena 159 punturekin, Aragoikoaren (139 puntu) eta EAEkoaren aurretik (177)", esan du.

Arrazoi horiek direla eta, Nafarroako Alderdi Sozialistari eskatu dio ez dezala babestu etengabeko eta premiazko arreta berrantolatzen duen foru-dekretuaren aurkako lege-proposamena; adierazi du, paziente ahulenentzako "arreta hobetzen" duela, ohiko arretari baliabide eta langile gehiagorekin "laguntzen" diela; EAGen funtzionamenduri "eusten" zaiola, ez dena ixten, lokalizatzeko sistema baitago (profesionalen presentzia EAGtik 15 kilometro baino hurbilago). "Herritar batek ere ez du joan beharko beste EAG batera arreta jaso dezan", nabarmendu du, eta ondorengoa erantsi du: "Jabetzen naiz aldaketa horiek egoera pertsonal oso gogorrak ekartzen dituela. Baina ez bagara ausartak orain, zenbait arazo orain konpontzen ez baditugu, hemendik urte batzuetara gure utzikeria horretaz benetan damutuko gara".

Sukaldeak jartzeko kronologia

Bestalde, Marta Verak Nafarroako Ospitale Gunean pixkanaka jarriko den elikagai-zerbitzu berriari buruzko informazioa eman du: astelehenean, hilak 21, CHN-Bn jarriko da (lehengo Virgen del Camino); ostiralean, otsailak 1, CHN-An (lehengo Nafarroako Ospitalea) eta astelehena, otsailak 11, CHN-Dn (Ubarmin klinika).

Catering-eko Mediterranea enpresari esleitu zaio kontratua, eta horrek esan nahi du: kudeaketa deszentralizatutako aurreko ereduaren aurrean (sukaldeak zeuden Nafarroa eta Virgen del Camino ospitaleetan, ez ordea Tuterako Sofia Erreginan eta Psikogeriatrikoan) "zentralizatzea, kanporatzea eta teknologikoki berritzea (platerak ekoiztea, janaria platerean jartzea eta banaketa hotz-katea izenekoan)" eta kudeaketa zuzenekoa. Instalazio berrien kostua (5 milioi euro) enpresak beregain hartu ditu, aurrekoak zaharkituta baitzeuden, Verak helarazi duenez.

Giza baliabideei dagokienez, hasiera batean zeuden 204 lanpostuetatik (63 finko, 9 hutsune eta 132 aldi baterakoak), kontratu finkoa duten 45 pertsona Foru Administrazioan jarriko dituzte lanean (erretiroak, zerbitzuko komisioak… deskontatuta). Enpresak aldi baterako langileen artetik 80 kontratatzeko konpromisoa hartu zuen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa