(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Goicoechea lehendakariordearen etxebizitzan egindako eraso nahiz pintada mehatxatzaileak gaitzetsi egin ditu

astelehena, 2013.eko urtarrilak 21


Gertakariak iragan larunbatean izan ziren Olaztiko familiaren etxean


Goicoechea lehendakariordea.

Nafarroako Gobernuak gaitzetsi egin du lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechearen Olaztiko familiaren etxebizitzaren aurka iragan larunbatean egindako erasoa.

Etxebizitzako fatxadan pintura-talkak, itu bat eta "Errauskailua ez" eta "Barcina, Goicoechea, Sánchez de Muniáin noizbait garesti aterako zaizue" esaldiak idatzita zeuden.

Foru Gobernuak iritzi du gertakari horiek "kargu publikoen eta haien senideen aurkako bortxa onartezinak direla". Gainera, "Sakanan suspertze ekonomikoaren eta enpleguaren alde hartutako konpromisoa berresten du, egoera ekonomikoak bereziki zigortu duen ingurua".

Azkenik, Nafarroako Gobernuak iragan astean Gobernu Ordezkaritzarekin abiatutako plana berretsi du, hau da, mehatxuak, talde terroristei gorazarre egitea eta biktimak iraintzen dituzten pintada guztiak kentzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa