(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herriko argiak martxan jarri dira Judasko Bentako A-21 lotuneko bi biribilguneetan astelehena, 2013.eko urtarrilak 21


90.000 euroko inbertsioarekin, jarduketa horrek puntu horretan gidarien segurtasuna hobetzeko Nafarroako Gobernuak hartutako konpromisoari erantzuten dio


A 21era sartzeko biribilgunearen irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak iragan astetik herriko argiak martxan jarri ditu Judasko Bentako A-21 Pirinioetako Autobiako lotuneko bi biribilguneetan.

Eskaturako azken inbertsioa 90.000 eurokoa izan da. Jarduketa horrek erantzuten dio Foru Gobernuak A-21 Autobiara sartzeko puntu berezi horretan gidarien segurtasuna hobetzeko hartutako konpromisoari.

Argi-instalazio horren barnean sartzen dira, aginte-koadro berri bat eta guztira 16 argi-puntu, haietako bakoitza 150 W-eko potentziakoa bederatzi metro luzeko makuluen gainean.

Bi biribilguneetan argi-hornidura izateko obra zibileko zenbait lan egitea beharrezkoa izan da, besteak beste: kanalizazioko 300 metro baino gehiagoko indusketa eta 13 kutxatila berri eraikitzea.


Biribilguneko argi berria. ( irudia handitu )

Instalazioaren diseinuari dagokionez, LED argi-teknologia aukeratu da; energia eraginkorreko abantaila garrantzitsuak ditu, bizitza erabilgarri luzea du eta argi-kutsadura txikia du hiriarteko bide-argietarako beti jartzen ziren sodiozko baporezko ohiko lanparekin alderatuz.

Instalazioaren funtzionamenduaren gaineko jarduketa, bai eta haren energia-kontsumoaren ikuskaritza ere urrunetik egin daitezke teleneurketa eta telekudeaketako informatika-aplikazio baten bidez Errepideak Kontserbatzeko Kontrol Zentrotik, Iruñeko Obra Publikoen Zuzendaritza Nagusiko egoitzan dagoena.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa